Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kondenatu, kondena, kondenatzen 1 du ad epaitu ondoan (norbaiti) zigor jakin bat pairarazi; epaileak (norbait) errudun dela adierazi.

Epaile ezjakin edo aurreiritziz betetako batzuek errugabea kondena dezaten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Sodoma eta Gomorra hiriak ere kondenatu egin zituen eta erraustu.  Elizen arteko biblia   2 P 2,6

Chapeleau, bizilagunaren behiak pozoitzeagatik kondenatu zuten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Geroago benetako erruduna kondenatu zuten, eta Dreyfus libre utzi.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.

Zenbait aldiz kondenatu zuten auzitegi faxistek.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 282. orr.

Sakrilegotzat kondenatu zuten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

"Guztiz heretiko susmagarri" gisa kondenatua izan zen Carranza eta haren Katixima liburu debekatuen "Index"-ean sartu zuten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Ez da kulpadunik kondenatzen egin duen gaizkia hari erran gabe, akusatzaileak hari izendatu gabe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 119. orr.

2 (-ra sintagmekin eta -tzera perpausekin)

Anaxagoras Klazomenekoa, berriz, espetxera kondenatu zuten, baina ez geometria lantzeagatik, astronomian aritzeagatik baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Irizpide honi jarraituz kondenatu zuten Juan Calas gurpilera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Urkamendira kondenatu zuen merkataria.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Haietarik bat gillotinara kondenatu omen dute, eta bihar hilen dute Donibanen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 283. orr.

Batzarrak sinetsi egin zien, eta Susana heriotzara kondenatu zuten.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,41

Eta hiru dohakabe haiek, aldiz, hiltzera kondenatu zituen.  Elizen arteko biblia   2 M 4,47

Laurdenduta hiltzera kondenatu zuten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Senarra heriotza zigorrera kondenatu eta gero, [...] gizona beharrean, bera hil zezaten bere burua eskaini zuen emakumearena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Oso zigor gogorrera kondenatu duzula, eta arrazoirik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1052. orr.

Hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da.  Elizen arteko biblia   Mt 5,22

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ezin hilez bizitzera kondenatu zutela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 121. orr.

3 irud/hed

Narváez da euskaldunok zalgurdira kondenatu nahi gaituena, ez digu-eta trenbide-metro bakar bat ere erregalatuko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 207. orr.

Horietako asko, ordea, etsipenera kondenatu ditugu hedabideetan eta eskolan darabilgun euskararen bidez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

4 gaitzetsi.

Euskaldun dela dioenak ez ditu demagun, atentatuak kondenatzen, arras arraiki txalotzen ez baldin baditu ere.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.

Zezen lasterketak kondenatzen zituztenek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 106. orr.

Ez bezate inor juzga, ez inor kondena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Ez kondenatu lagun hurkoa.  Elizen arteko biblia   Erm 14,13 tit

• 5 da/du ad infernuratu.

Botila horrek, ordea, arrisku handia du: hil aurretik ez bada saltzen [...] jabea kondenatu egiten da, eta infernura joan...  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Gizakiaren arima [...] berenaz hain handia, hain gora eta hain ohoragarria dena, arrazoiaren erabiltzeko mailara heldu orduko behar dela bizi honetan salbatu edo kondenatu, gizatiarrak, humanoak edo moralak deitzen diren haren erabakien eta ekintzen arabera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 88. orr.

Nola gure Konfesoreen Eskuliburu guzian mintzo garen arimaz eta haren ekintza onez edo gaiztoez, haiek baitute hura salbatu edo kondenatu behar sekulakotz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.

Jainkoak azaldu dit zeure bekatuengatik Ordenari uko egin eta Ordenatik kanpora hilko zarela; eta Jainkoak agertu dit, gainera, kondenatua zaudela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1015. orr.

6 (era burutua izenondo edo izen gisa)

-Ez haiz joango hemendik, Justina madarikatu eta kondenatu hori.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

Antikristoren semea, Peppone kondenatu horren kastakoa, Bost kondenatu urkamenditik libratu ziren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

Borreroak, behiala, kondenatu bati bezero deitzeko tentazio itsusia izan zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.

Soldaduz inguratutako nasa jendegabean kondenatuak motel argiztaturiko bagoietarantz abiatu zirenean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.

Jainkoaren barkamenari uko egin zion kondenatu baten oihu lazgarriak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 203. orr.

Sonanbulu baten ibileraz, kondenatu baten begirada galduaz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

· Honetan datza kondenatuen oinazerik handiena, inoiz ere izango ez dutelako Jainkoagana joateko erroko joera asetzerik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 99. orr.

Kafkak zioen kanturik hunkigarriena infernuko kondenatuena dela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus