Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orbain bana geratu zitzaidan eskuin eskuko gainalde nahiz ahurrean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.
Ezpainak lehortu nituen eskuaren gainaldeaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Urre garbiz estali zituen gainaldea, lau alboak eta adarrak, eta urrezko hegala ezarri inguruan. Elizen arteko biblia Ir 37,26
Labearen gainekaldetik tximinia bat ateratzen zen, zolaperaino. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 186. orr.
Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: "Hau juduen erregea da". Elizen arteko biblia Lk 23,38
Eguzki izpi batek bazarreko eta bizartegiko hormen gainaldea jotzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.
Leihotik begiratu eta Harryk uraren gainalde leun, beltz eta beiraren antzekoa ikusi zuen kilometro-pare bat beherago. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.
Istant batez, korrontea alkoholezkoa izan balitz bezala, gainalde osoa suak hartu zuen ibaian behera eta ibaian gora. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.
Liburuak aurkitu zituen izkina batean, Urdinez jantzitako deabrua irakurri zuen gainalde zaharkituan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 180. orr.
Lainopean dago "ez-inoren lur"aren gainalde osoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Arratsa bazetorren, eta arrastiriko ufada beroak agertu ziren tarteka, urtegiko gainaldea kixkurtuz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 224. orr.
Pintura [...] gainalde leunak eguraldiaren erasoetatik babestu eta kritikariarenen mende uzten dituen artea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 221. orr.
Landek lortu zuen frogatzea ezen, gainalde bat kolore askoko eszena konplexu baten zati bazen, ez zegoela lotura sinplerik gainalde batek islatutako argiaren uhin-luzeraren eta ikusten zen kolorearen artean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.
Koskarik gabeko gainalde bat, marra paralelo gurutzatuz betea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 130. orr.
Begiespenaren handitasun hedatu berberak (adibidez, gainalde argituak) askoren (gutxiago argituen) agregatu batek bezain sentsazio handia sortzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 103. orr.
Eskua pantailara hurbiltzen du, baina gainalde zapal baten hoztasuna baino ez du gaur sentitzen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.
Balantzaka ibili ginen itsasontziaren gainaldean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.
Horregatik, ohera baino lehen, gauero egiten nuen osteratxo bat ontzi-gainalde guztietan barrena, eguraste aldera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.
Azkenean, makinak ere gelditu ziren behingoz, eta itsasontzi gainaldera igo ginen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.
Hantxe zuen berriro laguna, ontziko gainalde guztietan barrena bere bila ibilia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.
Euria ari zuen, eta ni gainalde gorenean nengoen, ile-motots kaxkagorridun neskatxa arrotz hura zaldainean barrena lehorrera zihoanean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.
Eskailera bat hartu zuen errepidetik urruti zegoen gainalde bateraino. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 163. orr.
buruaren gainaldean (3); gainalde guztietan (4); gainalde osoa (4); gainaldera igo (4); oinen gainaldean (4)