Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

froga (2593 agerraldi, 216 liburu eta 758 artikulutan; ETCn 27.932 agerraldi) 1 iz zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duen zera. ik demostrazio.

Zeren, ikusten duzunez, neure hutsegite guztiak erraten baitizkit, horra biziki maite nauelako froga.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 105. orr.

Hauxe da esaten didaten hori gezurra delako froga.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 71. orr.

Baina hori da, hain zuzen, dena ezustean gertatu delako froga.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.

Gorde ezazu papertxo hau, etorkizunean historiak eduki dezan krimen honen froga.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 193. orr.

Bi dekretu-sailak [...] Elizak Estatuan duen eraginaren froga dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Badakit sentikorra dela; bikaina du bihotza eta haren amodioaren mila froga ditut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 296. orr.

Nire nagusigoaren bertze froga bat da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 322. orr.

Hura dugu froga ederra, euskaldun guztiak ez daudela oraindik ustelduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 132. orr.

Zer froga ditun hori esateko?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 14. orr.

Oraindik ez duzue froga bakar bat ere, oraindik ez dakizue erruduna ala errugabea den.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zientzia frogaz froga erdiesten eta eskuratzen den ohitura da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 169. orr.

Gizakiekin froga egitea baino ez zen falta eta, mendeetako zientzia-tradizioari jarraiki.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.

Athleticek aurkeztutako froga guztiak atzera bota ditu epaileak.  Berria - Kirola   2004-11-27

2 (testuinguru teknikoetan)

Froga saiatu aurretik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.

Ea nondik hartu nahi diren froga eraikitzeko erabili nahi diren oinarri-esakuneak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.

Teorema baten froga formulen segida finitu bat baino ez da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Krimenaren froga ezabatzearren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

Alegatzea ez da frogatzea: izate eta aiurri bateraezintasuna ez da froga zehatz eta legezko baten objektua izan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.

Frogak euren artean independenteak direnean, aztarnak bere baitatik at frogatzen direnean, alegia, zenbat eta froga gehiago ekarri, orduan eta handiagoa da gertaeraren probabilitatea, froga bat faltsua izateak ez dakarrelako besteak ere izatea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.

Esan behar da, erruztatu batek froga akasdun baten aurkako garbitasun egokirik ematen ez duenean, froga hau akasgabe bihurtzen dela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.

Badira semantikagabeak diren bikoteen froga bezalako eragiketazko azterbide nahiko zuzenak bereizkuntza fonemikoa erabakitzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 134. orr.

2 (testuinguru teknikoetan, izenondoekin edo izenlagunekin)

Froga egiaztatuetan oinarriturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

Merkatari hugonote hau gurpilean hil zuten bere semea erailtzearen akusaziopean, inolako froga sinesgarririk gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Zientzia ez da objektiboa eta sinesmenetan oinarritzen da, ez froga enpirikoetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 169. orr.

Froga positiboa eskatzen zuen, froga negatiboa aski zelarik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 163. orr.

Froga apodiktikoari soilik dei dakioke demostrazioa, froga hau intuitiboa den heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

Lehen froga fisiko-teologikoa da, bigarrena, kosmologikoa, hirugarrena, froga ontologikoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.

Beren errealitatearen froga gogobetegarria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 167. orr.

Dokumentuzko froga ugari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 184. orr.

Ezin ukatuzko froga.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 141. orr.

Lekukoen bitarteko froga.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 78. orr.

Baina idatziz jarritako ahozko froga batek ahozko froga izaten dirau.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Borroka bidezko froga eta burdina goriaren eta ur irakinaren froga erabiltzen ziren gorabeheretan, hain zetozen bat legeak ohiturekin, non legeok ez baitzuten bidegabe askorik egin, nahiz berez bidegabeak izan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

3 (hitz elkarteetan lehen osagai gisa)

Ondoren ikusiko dut ea osagarri enpirikoak zer egin dezakeen bere froga-indarra areagotzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.

Badira, beste askoren artean, dozenaka analisi, zein bere froga-baliokoak, halako edo bestelako margolana proportzio geometriko sinplez egina dela frogatu nahikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Zenbat eta froga gehiago ekarri, orduan eta txikiagoa da gertaeraren probabilitatea, froga-aurrekariak falta diren kasuetan, ondorenkariak ere faltako direlako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.

Hala ere, azken ohar hau gure teoria estetikoaren azalpen gisa baino ez da hartu behar, ez froga-oinarri gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 53. orr.

Jainkoaren izatearen hiru froga-era.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.

Ez dago froga-izpirik ere Blackek dioena egia dela esateko, zuen hitza izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 317. orr.

· izond Ez zen sekulan maitasun froga emaile trebea izan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

4 (hitz elkarteetan bigarren osagai gisa)

Gainditu, gainditu genuen heldutasun froga hori, baina gure heldutasuna irudikeria hutsa baino ez zen artean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 28. orr.

Erruduntasun froga garbiak egon arren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 84. orr.

5 proba.

Ba ote zeukan Jaunak modurik froga gogorragoan jartzeko, era biziagoan erasotzeko eta estutzeko?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Froga eta ebakuntza askoren ondoren, oso eritasun bitxia zuela komunikatu zioten medikuek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 27. orr.

Gainditu baituk errege Favilak ere ezin gainditu izan zuen froga!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 205. orr.

Taldekide-txartela behar zen, eta txartela lortzeko froga bat edo beste gainditu beharra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 171. orr.

Eta horregatik diot, lehenengo hilabetean froga epe bat izango duzula.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 38. orr.

Batetik, sarrera frogak egin behar dituzte, eta froga horiek unibertsitate publikoek antolatzen dituzte.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 74. orr.

6 froga-harri (orobat frogarri) (zerbaiten) egiazkotasuna frogatzeko balio duen gauza.

Froga harriak urrea ezagutarazten duen bezala, halaber, adierazpenak adimena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

Non froga-harria erlijioen historian zibilizazioen kolapsoek eta desintegrazioek jokaturiko papera izan baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 350. orr.

Hau oinarrian datzanean baino ez dugu izango sail honetako lan zahar eta berrien eduki filosofikoa balioztatzeko frogarri segurua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aipatutako froga (4); aldeko froga (4); aski froga (4); aurkako froga (12); aurkeztutako froga (6); azken froga (10); baina froga (5); baino froga (4); bat froga (7); baten froga (10); benetako froga (7); bere froga (6); bertze froga (5); beste froga (15); beste froga bat (10); bidezko froga (10); borroka bidezko froga (6); buruzko froga (4); da froga (16); da horren froga (6); dago froga (6); dela froga (6); delako froga (9); den froga (10); dira froga (5); direlako froga (5); diren froga (6); ditu froga (4); dituen froga (4); du froga (12); duen froga (12); dute froga (6); duten froga (5); duzue froga (4); edo froga (6); entzumen froga (4); ere froga (7); esateko froga (5); eta froga (53); eta froga gisa (4); eta froga horiek (4); eta horren froga (14); existentziaren froga (4); ez da froga (4); ez dago froga (4); ezein froga (4); ezin froga (5)

froga argi (6); froga argia (7); froga argirik (4); froga aski (6); froga asko (8); froga bakar (6); froga bakar bat (4); froga bakarra (19); froga bakarrak (6); froga bat (61); froga bat da (5); froga bat dela (4); froga baten (7); froga batzuk (7); froga behar (4); froga berriak (5); froga bezala (10); froga da (34); froga daiteke (21); froga daitekeen (9); froga dela (8); froga dezake (4); froga dezaten (4); froga dira (9); froga direla (4); froga egin (12); froga egitea (4); froga egiteko (4); froga eman (4); froga era (7); froga ere (7); froga eta (22); froga ez (14); froga ezazu (6); froga ezin (4); froga fisiko (10); froga gainditu (8); froga garbia (8); froga garbiak (5); froga garbirik (4); froga gehiago (16); froga gisa (72); froga gisa erabili (4); froga gutxi (5); froga guztiak (12); froga haiek (5); froga hau (11); froga honek (7); froga hori (22); froga horiek (26); froga horien (8); froga horrek (5); froga iezadazu (4); froga izan (7); froga izango (10); froga moduan (12); froga mota (4); froga nabarmena (4); froga nagusia (4); froga nahi (4); froga nahikorik (15); froga nahikorik ez (10); froga negatiboak (9); froga oinarri (10); froga oinarria (7); froga oinarrien (7); froga ontologikoa (6); froga sendorik (6); froga sinesgarririk (5); froga zehatzik (4)

guztiaren froga (4); hainbat froga (16); haren froga (5); hartzaren froga (4); heldutasun froga (4); hemen froga (6); hona hemen froga (4); honen froga (6); hori froga (7); horien froga (4); horren froga (90); horren froga argia (4); horren froga da (12); horren froga gisa (6); horretarako froga (4); idatzizko froga (4); izatearen froga (9); jainkoaren izatearen froga (4); kontrako froga (11); lehen froga (6); nahiko froga (5); nahikoa froga (10); nola froga (7); onartzen froga (5); soilik froga (4); zein froga (6); zelako froga (6); zen froga (8); zer froga (4); zuelako froga (4); zuen froga (9)

adn frogak (5); aurkako frogak (10); aurkeztutako frogak (6); baten frogak (4); bere frogak (5); dira frogak (4); ditu frogak (4); duten frogak (7); eta frogak (33); frogak aurkezteko (8); frogak aurkeztu (7); frogak aurkitu (6); frogak behar (7); frogak biltzen (4); frogak dituela (4); frogak egin (17); frogak egiten (14); frogak egiten ari (6); frogak eman (4); frogak ere (13); frogak eskatu (5); frogak eta (12); frogak ez (12); frogak ezkutatu (5); frogak manipulatu (4); horren frogak (7); kontrako frogak (5); lehen frogak (4)

frogaren arabera (4); frogaren bat (7); frogaren bidez (6); frogaren bitartez (4)

aurkako frogarik (6); batere frogarik (5); beste frogarik (11); bestelako frogarik (5); dago frogarik (7); deus frogarik (10); deus frogarik gabe (4); dituen frogarik (6); duen frogarik (5); esateko frogarik (4); eta frogarik (6); ez dago frogarik (7); frogarik aurkeztu (9); frogarik aurkitu (5); frogarik behar (10); frogarik behar ez (4); frogarik eman (7); frogarik eta (6); frogarik ez (70); frogarik ez dagoela (11); frogarik ez duela (5); frogarik ez zegoela (7); frogarik ezean (5); frogarik gabe (57); frogarik gabeko (7); frogarik hoberena (4); horren frogarik (16); horren frogarik ez (4); inolako frogarik (24); inolako frogarik gabe (10); inongo frogarik (15); inongo frogarik gabe (6); izanaren frogarik (4); kontrako frogarik (4); moduko frogarik (4)

frogatzat hartu (6); frogatzat jo (5); horren frogatzat (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus