Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

demostrazio (orobat demonstrazio g.er. eta demostrazione g.er.) 1 iz frogatzea, froga.

Matematikaren oinarrizkotasuna definizio, axioma eta demostrazioetan funtsatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

"Ezein triangelu angeluzuzenek ez du azaleratzat karratu bat" emaitzaren demostrazioaren erdian, Diofanteren Aritmetikak liburuaren ertzean betiere, aieruaren froga bat aurkitu zuen Euler-ek, n=4rako.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 424. orr.

Zer arraiotarako baliatuko zitzaien matematikako demostrazio ezezagun haiek edukitzea?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 106. orr.

Nola aterako zuten ondorio hori demostrazio baten bidez ez bazen?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Garai hartan, Holmboek ez zion inolako akatsik aurkitu Abelen demostrazioari; ez, behinik behin, formula hura aztertu zuten beste matematikariek baino areago. Haiek asmatu zuten demostrazioa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.

Paper-orri puska batean nahi adina leku izango zuen bere demostrazioa zehatz-mehatz idazteko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 378. orr.

Historiak hala jasoko du ezintasunaren demostrazioa izan zela lehenengo demostrazio matematikoa!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Kasu honetan, ordea, frogak demostrazio baten ziurtasun apodiktikoa duela aurrez ikusten da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.

Beraz, argi dago Jainkoaren existentziaren, Haren batasunaren eta Haren gorpuzgabetasunaren frogak soil-soilik munduaren betierekotasunaren hipotesitik erdietsi behar direla, demostrazioa horrela erabatekoa izango baita, mundua betierekoa zein sortua izan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 187. orr.

Giza gorputza [...] zilborretik abiatuz trazatutako zirkuluan eta horri dagokion karratuan inskribatzeko modukoa izatea da gorputz horren perfekzioaren azken demostrazioa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Alfabetoa greziar mundura zertxobait lehenago iritsi izanak mesede egin zien demostrazio bidezko jarduera haiei.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

· Bikiak matematika-demostrazio baten grinak hartuak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere demostrazioak (11); demostrazio baten (5); demostrazio haiek (3); en demostrazioak (3); eta demostrazioak (3); grosrouvrek bere demostrazioak (3); nire demostrazioak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus