Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ogitartekoa hartu eta eguna mendian pasatzea, iluntzean hondartzan flauta jotzea, tontakeriak omen dira. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 241. orr.
Lur hotzean pausatutako musika partizioak alegia irakurriz, flauta edo gitarra jotzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.
Alabari ostu plastikozko flautaz melodia haiek errepikatzen saiatzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.
Eskala aspergarriak egiten kanaberazko flautarekin. Berria - Kultura 2004-08-20
Hiru zuloko flauta Euskal Herrikoa bakarrik zela uste nuen, gero jakingo nuen Espainia aldean txirula mota bat baino gehiago dagoela. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.
Berdin zaio honi whistle-eak, zurezko flautak edo uillean pipes-a (gaita irlandarra) jotzea. Berria - Kultura 2004-10-19
-Flauta ikasten ari zara oraindik? Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.
Ordu batean flautako eskola dut. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.
Gaur Miramongo eguarteetan flauta eta harpa kontzertua. Berria - Kultura 2004-02-28
Uztailaren 19an, ortziralez: flauta eta piano kontzertua. Herria 2002-07-18
Musikari laguntzaile dituztela ere Marie Hirigoyen flautan, Maite Daguerre xirulan, Xabi Pery gitarran, [...]. Herria 2003-12-18
Muriel Dupin harpan eta Marise Graciet flautan. Herria 2004-12-09
Flauta jotzaile eta pianistak. Berria - Kultura 2004-05-21
Gorka Benitez saxo tenor eta flauta jotzailearen eta Jose Luis Canal pianistaren laguntzaz. Berria - Kultura 2004-02-25
Maider Irigoien flauta joilearekin etorria. Herria 2004-11-25
Moko-flautaren soinuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.
Aratseko 9 etan, kontzertua, Philippe Emmanuel Haas (Pan flauta) eta Silvano Rodi (organoa). Herria 2003-07-31
Bost perkusio mota, zeharkako flauta eta gitarra joko dute taldeko sei musikariek. Berria - Kultura 2004-09-14
Boccheriniren ganbera musika grabatu dute, Wilbert Hazelzet zehar-flauta jotzailearekin batera. Berria - Kultura 2006-02-21
eta flauta (6); flauta eta (9); flauta jotzaile (3); flauta jotzailea (4); flautak eta (3)