Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fisiologiko 1 izond fisiologiari dagokiona. ik fisiologia 2.

Behar fisiologiko hura askotan errepikatzen zen nonbait, egoerarik edo lekurik ezinezkoenetan batzuetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 68. orr.

Iruditzen zitzaidan ez zela gizalegezkoa -ezbehar fisiologikoren bat ez bazen behintzat- hoteletako izarak zikintzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 180. orr.

Eskuinaren jardunak eta hizkerak higuin fisiologiko bat sortzen didate.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.

Indibidualismo ezin garaituzko bat, formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona, epelak eta txepelak ezin jasan ia fisiologiko bat...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.

Ahoskorden ezaugarri fisiologikoak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Kolorearen ikerketa fisiologikoaren muga.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Azterketa fisiologiko garatuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.

Garunaren funtzioei buruzko test fisiologiko espezializatu batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.

Prostataren handitze fisiologikoa sendatzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Ematen zuen Landek postulatutako bi egoerek oinarri anatomiko eta fisiologikoa izan zezaketela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Orgasmoaren ondoren, kitzikapen sexualaren eraginez gertatu diren aldaketa fisiologiko guztiak baretu egiten dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 186. orr.

Hala ere, pertzepzio-kognizio prozesuak fisiologikoak badira ere, norberarenak ere badira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

Logika fisiologikoaren ikuspegitik.  Berria - Kirola   2004-07-06

2 (hitz elkartuetan)

Oinarri psiko-fisiologikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 94. orr.

Iraupen fisiko fisiologikoaren mugak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Ikerketa anatomo-fisiologikoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anatomo fisiologikoak (3); behar fisiologikoak (4); fisiologiko bat (5); fisiologikoa eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus