Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jan eztia, ene seme, ona da eta, gozoa da abaraska ahorako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 80. orr.
-Hator -esan dit besotik tiraka-, erleei eztia kendu behar zienagu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.
Irin garbia, olioa eta eztia eskaini zenizkien opari atsegingarri gisa. Elizen arteko biblia Ez 16,19
Zer eztia baino gozoagorik? Zer lehoia baino indartsuagorik? Elizen arteko biblia Epa 14,18
Jaunaren uztarria eztia baino gozoagoa da eta gozotasun guztiak baino areagoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.
Ez diot hau saminki, baizik kezkati, ahoan min duenari eztia karmin egiten bazaio ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 149. orr.
Esnea eta eztia darizkion lurraldea. - 0. orr.
Baso hartara sartzean, ikusi zuten eztia zeriola. Elizen arteko biblia 1 Sm 14,26
Hartu hamar ogi, sutopil batzuk eta ontzi bat ezti, eta zoaz harengana. Elizen arteko biblia 1 Erg 14,3
Ez du onik egiten ezti gehiegi jateak, ez eta ohore gehiegiren atzetik ibiltzeak ere. Elizen arteko biblia EsZ 25,27
Fanch erle eta ezti ekoizten hasi zen Eussa uharteko Ar Lann eskualdean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.
Lau errekek, urezkoak, esnezkoak, eztizkoak eta ardozkoak lau haizeetara gurutzatzen dute baratze miresgarria. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 27. orr.
-Zure hitzak eztizkoak zaizkit, Um Hamida.** Alemanek sotoan otarre bat bete arrautza eta poto bat ezti aurkitu zituzten -Atxiki ezazu gogoan, Louis Nedelecek bi kilo ezti nahi dituela! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.
Luzatu zuen, beraz, eskuan zeraman makila-muturra eta, eztitan sarturik, ahora eraman zuen. Elizen arteko biblia 1 Sm 14,27
(ik beherago 10.) Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Ahoan ezti gozoa bezala gertatu zitzaidan, baina, jan nuenean, sabela garraztu zidan. Elizen arteko biblia Ap 10,10
Haren jarrera argi eta garbiak min ematen zidan, bai, baina ezti makatzaren antzekoa zitzaidan, errealitatea aurrez aurre erakutsiz, ez ankerkeriaz, baizik eta garbitasun basatiaz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.
Gazta, irina, ezti gorria eta Pramnioko ardoa nahastu zituen; belar-ur kaltegarriak bota zizkion gainera, jaioterria ahantzarazten zuten belarrak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.
Eta ezti berezi hura, halatan, berant gabe iritsi zen, Mignonen antza zuen emazteki baten eskutik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 506. orr.
Ezti-erleei gustatzen zaizkien gauzen perfumea dago. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 305. orr.
Hitz atseginak, ezti-abaraska: ahorako goxo, gorputzerako osasungarri. Elizen arteko biblia EsZ 16,24
Ezti tanta. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 207. orr.
-Tristurak bakarrik ez, Andreas, ezti-bits honek ez ditu tristurak bakarrik arintzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.
Bigorreko Bagneres herrian pozoitutako ezti poteak atzeman dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-05-06
Israeldarrek biltzen zutenari "Mana" eman zioten izen. Zuria zen, txarrangil-haziaren itxurakoa eta ezti-opilaren gustukoa. Elizen arteko biblia Ir 16,31
Erregina apain-apain jantziko dute, txukunduko dizkiote hegoak, igurtziko diote gorputza ezti-urez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.
Edontzi ertzak ezti likore gozoz eta beilegiz gantzutzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.
Ezti-usain betegarria zerion haren arropari, halvah ezti-opilarena seguru aski. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 40. orr.
Ikusi nola argitu zaizkidan begiak ezti-pittin bat jan dudalako. Elizen arteko biblia 1 Sm 14,29
Ez zioten xanpainarik eman Nofuturi; bai, ordea, ezti-ogitxoz mukuru betetako plater bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.
Bere zigarroaren belarrak ezti usaina botatzen zuen, pipa-tabakoa bailitzan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.
Anaia Juan gizon txikitxo bat zen; bizar beltza zuen, begirada distiratsua, molde leunak, ahotsa ezti-jarioa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.
Eta gazte aleman alferrontzi haiek dibertitzen, ezti-mamitan bizitzeko dirua baitzuten. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 70. orr.
-Aireak ezti-usaina du, galdu du mikaztasuna. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 145. orr.
Turroi-puska krematsuak, kokozko laukitxo arrosa dardartiak, ezti-koloreko karamelu lodiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.
Laztandu egingo du haren gorputz beltzaran ezti kolorekoa, eguzkiak markatugabea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.
Maria Birjinaren ondoan hiru birjina santu zeuden, eta ezti-nahasturazko hiru ontzi zekartzaten eskuetan, esan ezin ahalako usain eta gozotasuna zabaltzen zutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.
· Gorpuzkeraz, planeta arrotzen batetik etorritako izaki exotiko bat ematen zuen, eta beraren buru txiki eta akatsgabe harekin, beraren aurpegi ezti kolorekoarekin, eta beraren soin-atal lirain luzexkekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.
Mendi gainetan ezarri zituen, landako fruituz elikatu; basa eztiz hazi zituen, harkaitzetik sorturiko olioz; Elizen arteko biblia Dt 32,13
Eztiz blaitu ziren Migelen belarriak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.
Nire belaunaldiko idazle eta irakurleek modaren eztitan ikusi ditugu loratzen eta modu beraren atzaparretan desagertzen laket, kausi, taferna, populu, pairatu, domeinatu, paia eta antzeko hitz asko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.
Egoera honek ezer onik ez zidan ekarriko: gizon eztia, itsuski ederra, bere bidetik joanen zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 146. orr.
Honela mintzo da Jeseren seme David, goienean ezarritako gizona, Jakoben Jainkoaren gantzutua, Israelgo kantari eztia. Elizen arteko biblia 2 Sm 23,1
Boz ezti goxo bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.
Hau ez da maitasuna, baizik eta maitasunaren gezur ezti, leun, betierekoa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 215. orr.
Hiztun eztia, errekastoaren zurrumurrua bezalakoa, ezpainetan baino begietan irriñoa distiratzen zitzaiola. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 146. orr.
Ahots eztiko gizon batek Zikreko hainbat bertset kantatu zituen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 343. orr.
Esan ohi zuen txokolatea bezalakoa dela bizitza: baduela alde bat garratza, eta baduela alde bat eztia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.
Eibarrek beste astebetez luzatu du bizi duen une eztiari, atzo Terrassa 1-0 menderatu ondoren. Berria - Kirola 2004-11-07
Jakintsuaren hitz eztiak errazago aditzen dira ergelen buruzagiaren deiadarrak baino. Elizen arteko biblia Koh 9,17
Orduan etorriko zaizkit gogora ene ametsaren erro sakon eta eztienak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.
Ahal izan dudan modurik eztienean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.
Jainkoa dut lekuko nola nagoen zuek guztiok ikusteko irrikaz Jesu Kristoren maitasun eztiaren eraginez. Elizen arteko biblia Flp 1,8
Harrezkeroztik, esperantza eztiak ordezkatu du kezka krudela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Eztarrian gora igotzen zitzaidan zoriontasunaren dasta eztia. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.
Eta denboraldi oro har ezti hori, orain gelaz jabetzen den ke, urrin, izerdi, sexu eta hazi usainarekin nahasten zait, dena nahas-mahas. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 31. orr.
Zangoak azkartu ahalean, moteltasun ezti bat nagusitu zaio gogoan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 6. orr.
Gozamen ezti batek hartu ninduen: hona, arrazoia nuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 157. orr.
Egiatasun atsegina, fidantzia eztia, adiskidantza sentikorra balioesten ez ditudalako. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 205. orr.
Ravignan kaleko bere etxean, Ruche jaunak ez zuen aspaldi handian ezer espero; gainbehera eztian eman nahi zuen bere azken adina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.
Zer nolako asturugaitzaz, sentimendurik eztienak ez diezazuke beldurra baizik sor? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.
Gogoeta ezti horiek lagun oheratu nintzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.
Ez uste gaitzesten dudanik sentimendu onest eta ezti batek ezkontideen arteko lotura eder dezan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 339. orr.
Begitartea zinez mudatua zuen; zuk ikusi izan diozun aurpegiera eztia beltzuri bilakatua zuen, bertze edertasun bat emanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.
Ez litzateke bada hanbatenaz zuhauren, zure arima zintzo eta eztiaren heineko gizon dohakabe bat urrikaltzea, zugatik baizik ez dena dohakabe, haren penak areago larritu nahi izatea baino, defentsa aldi berean bidegabe eta zorrotz batez? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.
Munduan zenik eta musikarik eztiena iritsi zitzaien belarrietara. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 40. orr.
Gorputza pausan dela eta, orduan dira sortzen bidaia loriagarrienak, borroka izigarrienak, plazer eztienak, beldur lazgarrienak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.
Sentimendurik eztienek bat eginik gauzkatelarik, beldurkeria lauso bat aski izanen da gu bereizteko, menturaz betiko! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 293. orr.
Ematurik ere, alkoholaren karga eztia hasia zitzaidan zain-gaineratzen, eta ordu bi eta erdiak ziren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Mahasti eta ogi landen erdian goiti beheiti eztiak uhain lurtsu bilakatzen ditu ibiltariaren urrats biziak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.
Ederra zait eta eztia, bainan ez dezaket hitz bat ere konpreni! Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 173. orr.
Normalean eztia zuen ahotsa gogortu egiten zitzaion Rossetti miserablea zela esatean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.
Arreak zituen begiak, eta belusatua begikera, eztia baino eztiagoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.
**Bai eztia egun-argia, eta bai atsegina begientzat eguzkia ikustea! Elizen arteko biblia Koh 11,7
Nor zara zu, ene Jainko txit eztia? Elizen arteko biblia Sal 86,2
-Zinez, ene andrea zeruko aingeruak baino eztiagoa da. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.
Orain denek edo kasik denek horrela egiten dute -erran zion Colettek, ahots ezti-ezti batekin, pentsatuz amak, azkenean, ideia hori onartuko zuela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 46. orr.
· Ezti eztia hasten zaio eleka. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 166. orr.
Dohatsu eztiak lurraz jabetuko baitira. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 7. orr.
Herrian jendeak esaten zuen ez zuela askorik iraungo bide hartan, bizitzaren eztia probatu duenak ezti horretara nahi izaten duela. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.
Garaipenaren eztiak galtzaileen mikatza du bestaldea, aurkiak bere ifrentzua bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 26. orr.
Etxean gertatu izan baitzitzaizkidan, Bartzelonan bertan, Montserekin gauzarik berezienak, hala nola hura ezagutzea eta harekin sexuaren eztia dastatzea. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.
Hitzaren eztiak baretzen nau. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 18. orr.
Zeren ukituaren eztiaz babesten nauten larrukiak baititut laket. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.
Taibele konbentzitu nahian jarraitu zuen Humirzah maisu-laguntzaileak, batzuetan ezti, mehatxuka besteetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.
Afalondo osoan kontu egin nion ezti eta malenkoniatsu agertzeari, bai nire ustez aski ongi erdietsi ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.
Ez genekien hemen zinenik! -esan zizun Dolorsek inoiz baino eztiago. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.
Van Daan jauna ezti-ezti dabil nirekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.
Hegaztiak ere, ezti-ezti mintzatuz gero, errazago hurbilduko zaizkizu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 43. orr.
Zure** aurrean ezti-ezti jartzen zaio ahoa eta zure hitzen aurrean miresmena agertzen. Elizen arteko biblia Si 27,23
Eskua luzatu, ezti-ezti heldu eta ez nau bakarrik utzi, zuekin batera putzutik atera nauen arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 850. orr.
Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basa eztia zituen janari. Elizen arteko biblia Mt 3,4
Mendi gainetan ezarri zituen, landako fruituz elikatu; basa eztiz hazi zituen, harkaitzetik sorturiko olioz. Elizen arteko biblia Dt 32,13
Gaua jin zen ezti eztiki. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.
Egin da iraultza hilik gabe ezti-eztiki, goxotasunean. Herria 2005-03-31
Mokoa kontu handiz higituz, Nofutur ezti-eztiki miaka ari zen Ruche jaunaren ile zurietan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.
Perpausak luzatzen dira azkenik ez balute bezala, boza geroago eta gorago haietan gaindi baitoa, gaina jo ondoan, ezti-eztiki berriz jaitsi aitzin. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 8. orr.
Eliza dorrean ezkilak ezti eztiki abiatzen dira eta bakearen kantua errepikatzen dute, herria iratzartu gabe. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 72. orr.
Gero eta hurbilago sentitzen du hiru txita eta ama oiloaren zirin-usaina, eztitan ditu belarriak hegaztien txio alaiekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Léa, ordea, eztitan zegoen, ez baitzuen besterik nahi, ezpada gezurrezko bi jeinu haiek amorraraztea, asperraldia zorroztasunarekin nahasten baitzuten, eta gogortasuna, berriz, sakontasunarekin. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 237. orr.
Guri gosaria prestatzeko lanean ziharduten ama-alabak eztitan zeuden musika amerikar komertzialarekin. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 153. orr.
Amets bat da eta ezinezko bat da, zeren, gutien igurikitzen dugunean, uste izanik ezen eztitan gaudela, muga orotarik harat, aldiz, liztorrak ustekabean zizta baikaitzake eta hala bihur baitaiteke istant ezin laburrago batean libertatearen eztia libertate faltaren ezten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 650. orr.
ahots ezti (17); ahots eztia (7); ahots eztiaz (5); ahots eztiz (6); aro ezti (7); aro eztia (5); arras ezti (5); baino eztiagoa (4); bat ezti (4); bezain ezti (4); bezain eztia (4); bezain eztiak (4); biper ezti (4); biper eztia (13); biper eztiaren (4); boz ezti (4); da eztia (5); esnea eta eztia (34); eta ezti (43); eta eztia (67); eta eztia darizkion (25); eta eztiago (6); eta eztiak (6); eta eztiz (9); eta eztizko (4); ezti aire (4); ezti baina (4); ezti bat (39); ezti batean (5); ezti batek (13); ezti batekin (11); ezti baten (4); ezti batez (8); ezti eta (64); ezti ezti (15); ezti eztia (23); ezti eztia (23); ezti eztiki (8); ezti gehiegi (5); ezti gozoa (7); ezti hori (11); ezti horiek (5); ezti hura (8); eztia baino (9); eztia bezain (11); eztia bezain gozoa (4); eztia bezala (6); eztia da (4); eztia darie (4); eztia darizkion (25); eztia darizkion lurralde (6); eztia darizkion lurraldea (6); eztia darizkion lurraldera (8); eztia egin (6); eztia egiten (4); eztia ere (4); eztia eta (40); eztia eta esnea (4); eztia ez (4); eztia ezpainetan (4); eztia izan (4); eztia jaten (4); eztia zen (12); eztia zuen (4); eztiago eta (4); eztiak eta (5); eztiaren ordez (4); eztiz eta (7); gozo eta ezti (4); hain ezti (10); hain ezti eta (4); hain eztia (4); hitz eztiak (7); irri ezti (6); irribarre ezti (7); irribarre eztia (8); musika ezti (5); musika eztia (5); musu ezti (4); txit eztia (8); une eztiak (4)