Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztitsu izond eztiz betea.

Jakinminez beterik, zer esanahi ezkutu eduki zezakeen Maria andreak agur esatean erabili duen tonu eztitsuak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.

Emakumeekiko etxekotasuna, gizon santuak ere desbideratzen dituen pozoi eztitsua, erabat saihestea agintzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Kristoren gizatasun eztitsuaren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1043. orr.

Ageri denez, hemen Karlos Setimo bilobak, Carlos V bere aitonaren hizkera elezuri eztitsu bera hartzen zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 159. orr.

Josebarekin maiteminduta zaudela ematen du! -bota nion behin bere lehengusuaz begi eztitsuz hizketan ari zitzaidanean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 8. orr.

Zazpiak eta 40, aro ateri eztitsu harekin polliki argitzen ari, airatzen da gure arranoa bere lasterraldi oldartsuarekin.  Herria   2001-10-25

Saxoa hor zegoen, teklatu indartsuak ere bai, koruko hiru nesken ahots batzuetan eztitsuegia.  Berria - Kultura   2006-02-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eztitsua berriz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus