Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idatzi zuen ezkon-agiria, Moisesen legearen arabera Sara Tobiasi emaztetzat ematen ziola adieraziz. Elizen arteko biblia Tb 7,14
Gero, amari deitu, papera ekarrarazi eta ezkontagiria idatzi zuen, 'emaztetzat ematen ziola' adieraziz, 'Moisesen Legearen arabera'. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 118. orr.
Azkenaldian // geure nazioko batek -goi-mailakoa jaiotzaz, // ondasun edo ezkon-ahaiderik falta ez zuena-, // burua galduta, gizakiak eta lurra utzi // eta, erbesteratze superstiziosoaren gisara, // leku lotsagarria bilatu zuen ezkutatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.
-Ezkon aurreko astean. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.
Azkeneko eskutitza ezkon aurreko arratsaldekoa da. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.
Horra zer izan ziren ezkon aurreko haien atseginak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.
-Eta bere ezkonaurreko abizena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 177. orr.
Greziako zenbait herritan, non oso altua baita gaitz horren eroalde heterozigotoen maiztasuna, eta ezkontzak konponduak baitira oraindik askotan, saiatu dira ezkontaurreko diagnostiko isilpekoak-edo egiten eta heterozigotoen arteko ezkontzak eragozten. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.
Bera bezala Auschwitzetik bizirik irten eta senarra eta semea Mauthausenen hil zitzaizkion Elfriede Geiringer, ezkon aurretiko deituraz Markowitz izenekoarekin ezkondu zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.
lehenago ere mozkortu nintzen noizbait, txikitan, ezkon-bazkari batean-edo, mahaietan sobratutako xanpain eta cointreau kopak hustuta, baina hori gehiago izan zen istripua, edo deskuidoa, neure erabakia baino. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.
Bat-batean, bizitzak den-dena ematen ziok, dena jartzen ziok eskueran: ezkontza, urte betez luzatzen den ezkon-bidaia, Paris, Londres, Erroma, eta gero Sortaldea, hilabete osoak oasietan eta itsasoan zehar. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 174. orr.
Pentsatu al duzue ezkonbidaia nora egin? Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 35. orr.
"Ezkon-bidaia bat", halaxe zioen berak, "aski da, aski denez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 155. orr.
Petrusen eskaintza ez da elizan ezkondu eta Wild Coast-en ezkon-bidaia egitea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 261. orr.
Butch Siegfried, edo hobeki esanda George, Claire Lyonsekin ezkondu zen atzo eta Hollywoodera joanen dira ezkon-bidaian. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 235. orr.
Ni ere sortaldean ibili nintzela gogoratuko haiz apika: Krisztina eta biok ezkon-bidaian joan ginenean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 134. orr.
Geroago, jenerala ezkondu egin zen, eta, bere emaztearekin ezkon-bidaiatik itzuli zenean, Nini jauregiaren atean zegoen zain. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Mr.&Mrs. Jack Cunningham-ek euren ezkon bidaiaren lehenengo zatiari ekin diote Albatros VII._Hidrohegazkin bikainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.
Beste emazteren bat hartzen badu, ezin izanen dio lehenengoari kendu, ez janaririk, ez arroparik, ezta ezkon-bizikidetzarik ere. Elizen arteko biblia Ir 21,10
Era batera nahiz bestera, umeak horrela alde egin izanak zer esaten zigun Auroraren ezkon bizimoduaz? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.
Uste du larregikeriak astunak izan daitezkeela, senar-emazteen ezkon bizimodua jasanezin eginez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 63. orr.
Banantzeak arindu egiten dituela ezkon bizimoduaren garratzak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.
Esposaturik, ez zen batere zoriontsu izan ezkon-bizimoduan, eta esamesa zebilen emazteak burua nahastu ziola. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 151. orr.
Horrelaxe laburbiltzen hark gure ezkon-bizitza hondora ekarri zuten egitate guztien nondik norakoa! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.
Ezkon-bizitza baten porrota zegoen nire erabakiaren atzean, eta ez nuen beste porrot baten ozpina dastatzeko gogorik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 155. orr.
Ez zen berriro ezkondu, esan berri zuen bezala, ezkon bizitza gorroto zuelako. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.
Hain etsigarria ote da ezkon-bizitza? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 22. orr.
Alaba guztiak ezkonduak zituen, denak ere ezkon bizitza gorabeheratsuarekin, baina bakar bat ere ez dibortziatua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 100. orr.
Honela zioen iragarpenak:_Lilavati ezkontzen bada, "laburra izango da haren ezkon-bizitza". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.
Oraindik ere, zazpi urteko ezkon bizitzaren ostean, gustukoa zuen bere burua zeregin xalo hartan irudikatzea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.
Hogei urteko ezkonbizitzaren ondoren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 143. orr.
Horrek ezkon bizitzaren sendotasuna eta askatasunaren xarma bermatzen zieten aldi berean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.
Zerbaitek huts egiten du zure ezkon bizitzan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.
Euren ezkon bizitzako lehen hilabeteetan, pasiorik grinatsuena eskaini zion senarrari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.
Tishe b'Av-en ondorengo aurreneko Sabathean ospatu ziren ezteiak, eta birjina baten ezkontzan egin ohi diren guztiak egin ziren: bazkaria pobreentzat, palioa sinagogaren aurrean, musikariak, ezkon bufoia, bertutezko dantza. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.
Reb Zekele ezkon bufoia noiz hilko zain zegoen, haren lanbidea hartzeko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.
Emaztegaia alarguna zelarik, ezkontza ospakizunik ez zen egin, ez zen ez musikaririk, ez ezkon bufoirik izan, emaztegaia ez zen usadiozko beloaz estali. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.
Ezkon eguna bera ere finkatuta zegoen, eta halako batean ezkon kontratua atzera bota zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.
Andrea ezkon egunean bezainbeste maite zuen, seme-alabak etengabeko poz-iturri zituen eta herrian den-denek estimatzen zuten. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 109. orr.
Ederra gauza neuri gertatu zaidana neure ezkon egunean! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.
Azkue kantu-biltzaileak Oletako Engrazi Lazkanoren ahotik ikasi zuen Bart amarretan dontzella nintzan hitzekin hasten den kantua, zeina baita ezkon-eguneko alargunaren kantagai zabalduaren aldaera bat, dakitenen arabera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.
Jantzi zuen ezkontegunean elizan erakutsi zuen soineko zuria, lepoan ipini zuen ezkondu bezperan senarrak oparitutako idunekoa, harribitxi berde-kolorekoez osatua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.
Nobioa ez omen zitzaion ezkontegunean aldare aurrean azaldu. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 128. orr.
Ezkon eraztuna kendu eta mahai gainean utzi zuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 37. orr.
Nik gogoan dudala aitak alde egin aurretik nola utzi zuen ezkon eraztuna erortzen arrebaren arrain-ontzira. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.
Oharkabean bezala, ezker eskuko eriak eskuineko hatz nagira eraman nituen, ezkon-eraztuna ukitzeraino. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.
Plastikozko poltsa batean sartu ditu sakelakoa, bion diru apurra, ezkon eraztuna, Caja de Ahorros de Cuenca y Ciudad Realen kreditu txartela eta bertze zeren bat gehiago. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 58. orr.
Fusilatu ondoren eskumuturreko urrezko erlojua eta behatzeko ezkoneraztunak errazago kentzeko moztuko zizkioten eskuak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Eta gora goaz, bai, haziak, ezkon eresien laguntzaz, biok, oi, biok, eta kremailera alu hau. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 62. orr.
Etika eta ekonomia dela, etika eta irabazi xedea dela, edota etika eta enpresa dela, guztiek ere ez dirudite, ez, oso ezkon errazak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 176. orr.
Ez du hainbeste ezkon-eskaintzarik ere aukeran. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 92. orr.
Ezin daitezke inola ere behartu kultu horietako gizakiak erlijioarena baino ezkon estekadura lazgarriago batez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 67. orr.
Urtetik urtera pazientzia erreago agertu ohi zen eta itzulingururik gabe kexatu zitzaion, halako moldez non, ezkon etxea utzirik, semeenera jo izan baitzuen, ikustaldiak itxuratuz, baina zinez ihesaldiak eginez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.
Banuen haren ezagutza; gure ezkontetxean ez zen inoiz haren faltarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.
Ezkontetxera bihurtu zenean, amaginarreba gaizki esaka, lepotik heldu eta burua hormaren kontra jotzen hasi zitzaion, haurdun nork daki zeinek eginik izango zela eta eritegian berariaz haurra galdu egin zuela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 94. orr.
"Esaten nizun bezala, dena Manoloren ezkon-despedida ospatu genuen taberna hartan hasi zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 65. orr.
Baina, etsipenak, alde batera, eta ezkon drama hura zabaltzean arerioek sor zitzaketen irainek, bestera, badaezpada ere sainduaren atera deitzera derrigortu zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.
Ezkon-gauean, 31 urterekin, hantxe bukatu inpotentzia, eta ez zitzaion sekula berriz agertu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.
Eta gurasoek herri-arduradunen aurrean zabalduko dute maindirea ezkon-gaueko odol-aztarnekin. Elizen arteko biblia Dt 22,17
Ezkonberriei ere, ezkon-gauerako hurrak ematen zitzaizkien eskukada bana. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.
Indarrak gorde behar dituzu ezkon gauerako! Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 203. orr.
Halle aukeratu zuen, eta soinekoa josi zuen ezkutuan ezkon gauerako. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 30. orr.
Lehen ezkongauean bertan eman zidan bere fantasien berri, eta bere aldetik segurtatu zidan ez zituela nireak sekula oztopatuko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 120. orr.
Esan gabe doa gutuna kiribildu eta kutxan gorde zuela, afixa baten aldamenean eta leku eta posizio berean zazpi urte zeramatzan ezkon-gonbidapen batetik hurbil. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.
Pazko asteko oporretan, usadioa zen beren ezkon gurasoekin bizi ziren gizon gazteak inguruko hirietara bidaian joatea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.
Ezkon-itunak berarekin zekarren ondoriotzat neukan Teresa nire arropa zikinarekin ikustea ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 164. orr.
Oi, egintza bat, ezkon-itunaren gorputzetik duena iraizten arima bera, erlijio eztia bihurturik hitzezko lore-joko. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.
Zorayda Arraras, ezkon-izenez Cormenzana anderea (ez hain aspaldidanik), zazpi urrats egina zen ohetik ispilu aurreraino, eta beste bi gehiago egin behar izan zituen CD-jotzekoan aspaldian maiztxo entzuten zuen kantua berriro jartzeko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.
Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkon-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak. Elizen arteko biblia Heb 13,4
Eta ez zuten ezkon-harremanik izan, Mariak semea izan zuen arte, eta Josek Jesus izena ipini zion. Elizen arteko biblia Mt 1,25
Erromatar legionarioei, zerbitzu aktiboan zeudenean legez ezkontzea debekatuta izan arren, praktikan baimendu egiten zitzaien ohaideekin ezkon-harreman iraunkorrak izatea eta familiak haztea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Ezkon-harreman gatazkatsuak eta bestelako harreman ilun eta suntsikorrak izan dituzten anai-arrebak dira. Berria - Kultura 2006-03-21
Eta zer egunetan eman genion ezkon-hitza elkarri? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 113. orr.
Ezkon-hitza emateak sekulako ezustekoa izan beharko liken neskatxa gazte batentzat, ezusteko atsegina edo ezatsegina, nork eskatzen dion. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 45. orr.
Min handia eman dit ezkon-hitza hautsi zenuela jakiteak. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.
Baina betiko ezkon-hitza eskaintzeak ez zaukak erromantikorik deus. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.
Egutxik ez zion berehala eman baiezkoa ezkon-hitzari, baina ez zion ezezko biribilik ere eman. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 68. orr.
Zure ondotik berriro pasatu eta amodio-garaian zeundela ikusi nuen. Zure gorputz biluzia estali eta zutaz arduratu nintzen; ezkon-hitzarmena egin nuen zurekin eta nirea izan zinen. Elizen arteko biblia Ez 16,8
Alter Vishkowerrek behin-behineko kontratu bat idatzarazi zuen ezkon hitzarmenerako, Ansheli dote handiagoa, opari gehiago, eta Avigdorri eskaini ziona baino mantenualdi luzeagoa aginduz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 200. orr.
Herri hartan bizi zen neska bat beti ezkontotsetan zegoena baina behin ere ezkontzen ez zena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.
Azkena, laugarrena, Sylvia Treudl idazle austriarraren ezkon jaia izan zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 267. orr.
Sylviaren ezkon jaia hasi zenerako aspaldi zegoen mahai azpian lo trenekoa ez den idazle errusiar bat. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 267. orr.
Esan bezala, austriar idazle Sylvia Treudlek bere ezkon jaia ospatu nahi zuen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 270. orr.
Jessicaren ezkon-jantzi zuria. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.
Hadass ezkon konpromiso bat izana zen dagoeneko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 203. orr.
Beste ezkon kontratu batean sartu nahi naute orain, baina neskak ez nau batere erakartzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.
Ezkon eguna bera ere finkatuta zegoen, eta halako batean ezkon kontratua atzera bota zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.
Horra, nik hainbeste nahi nuena neure begiz ikusten dut orain, desiratzen nuena neurea dut jadanik, lurrean bertan elkartu bainaiz zuekin, zeruko nire ezkon-lagunaren irudi bizi zaretenokin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 936. orr.
Ezkon laguntzaileek jokamolde egokiaren berri eman zioten bikoteari, eta "emankorrak izan eta ugal zitezen" eskatu zieten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.
Badut susmoa ez ote den haren senar hantustetsu hori; hala izatea nahi nuke: zeren, ezkon laidoa desiraren akuilu izateaz bertzalde, ziur bainintzateke ezen nire eder hori niri izkiriatzera makurtua den unetik beretik ez dudala senarraz zertan gehiago beldurturik, emaztea jadanik senarra engainatzeko premian bailegoke. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 137. orr.
Ezkon-legeak ezagutu zituztenean, eta seme-alabak eurengandik sortuta ikusi zituztenean, giza enda orduantxe hasi zen lehenengoz gizakortzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 365. orr.
Horrek esan nahi du Krapotkinekin izandakoaren ondoren ez zuela bere -lege liburuetan esaten zaion bezala- bere ezkon-legea gehiago bete nahi izan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 21. orr.
Esan ohi da, dibortzioaren alde, ezkontzan gozorik ezabatzen dela, horren hautsezintasuna adierazten denean; ezkon lotura gehiegi estutzen bada, argaldu egiten dela. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.
Paduako fraile gaztea, ezkon-loturen arduradun gelditu izan da zenbait tokitan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.
Ezagutzen duzu Tourvel lehendakariaren emaztea, haren jaidura, haren ezkon maitasuna, haren oinarrizko arau zorrotzak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 46. orr.
Senarraren bi gutun kausitu nituen lehenik, jujamendutako xehetasunen eta ezkon maitasunezko hizketen halako nahaspila txegosgaitza, pazientzia handiz osorik irakurri nituenak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.
Badu zerbait argitsua, indartsua, ezkon-maitasunezkoa, orrialde bakoitza girotzen duena: emakume maiteminduaren bihotza, ezin utzizko ideal baten alde azkeneraino borrokatzen dena, Jaunarenganako guztizko leialtasunean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1168. orr.
Orain, izeba Augusta ondotik kentzen badiat hamar minutuz, hik Gwendoleni ezkon-mandatua egiteko aukera izan dezaan, gaur gauean hirekin Willis's-en afaltzerik izango al dut? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 35. orr.
Guztiaz baliatzen da Klara Jesu Kristo begiratu, hausnartu, kontenplatu, besarkatu eta, ezkon-mistikaz, haren antzeko bihurtzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1174. orr.
Ai, piztia intzestu-egile, ezkon-nahasle horrek, antzezko sorginkeriaz, saldukeriazko dohainez [...] bere irrits laidotsura zuen erakarri ene erregina itxuraz hain onbidetsuaren gogoa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.
Reb Alter Vishkower eta haren emaztea ez zeuden konforme: ez omen zen egokia ezkon-nahi zapuztuak bere emaztegai ohiaren etxea bisitatzea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 207. orr.
Lisari den-dena ahaztu zitzaion, ezkon-neba, beldurrak, zertara joana zen gela hartara. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.
-Baina -jarraitu zuen Lecœur andreak-, Lisa lodikote horren ezkon-neba da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.
Bere ezkon-neba ikusi ez zuelakoa egin zuen hasieran; gero, buruarekin keinu bat eginik agurtu zuen, hitzik esan gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.
Lisa ederrak epaile baten irudira jokatzen zuen, bere ezkon-nebaren ibilbide txarraren aurrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.
Nire barruko hiztegian, "Mori andereñoaren ezkon parada" deitu nion hari. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 96. orr.
Izan ere, gure bulegotik iragotzen zenean, ezkon parada frenetiko bati ekiten zion Fubukik, gerrikoa bira eta bira erabiliz. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 98. orr.
Ez nuen, bertzalde, inolako zalantzarik, kristau onaren ikasgaiak gupida lekedazu baten itxuran azaleratuko zitzaizkiola, aita-amen ezkon-porrotaren ondorioz zurztasunaren sareetan trabaturiko gure seme errukarri eta errugabearenganako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.
Horiek izan ziren ezkon orduko itunak; gizonak, bere garaian itunok onarturik ere, gero, ia gauero, andrearen etzauntza bortxatzen saiatua zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.
Utz beza senar-berriak ezkongela eta emazte-berriak ezkon-ohea. Elizen arteko biblia Jl 2,16
Beste hori, ordea, atera dadila jauregitik, nire ezkon-ohea profana ez dezan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 351. orr.
Bion ezkon ohean eserita, arnasa entzuteko bezain gertu egonik, elkar ezagutu aurretik baino urrunago zeukan orain Lou. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 230. orr.
Goizeko ordu bietan, gizon unatu eta maiz mozkor batek joko din hire ondora ezkon-ohean amiltzeko, eta goizeko seietan utziko din berriro ohea, hitzik ere esan gabe. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 87. orr.
Aitaren ezkon-ohera igo baitzinen, / nire ohea lohituz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 133. orr.
Han zuen Claudek ezkon-ohe handia, eta han egiten zien harrera goxoa bere mutikoei. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.
Ezkon ohe arrunt bat baino bi bider handiagoa da. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 12. orr.
Hirurehun metro karratuko duplex argitsua, Gortariren gurasoen ezkon oparia.Orduan dantza hasi zen, eta ezkon oparien berri ematea, usadioaren arabera dena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Ezkon oparia. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.
Egun batean Peshe ezkon palioaren azpian zegoen, eta biharamunean dendan zen ostera, bere esku koipetsuekin alkaterna saltzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.
Sekula ez ninan ezteirik ikusi, baina ikusia neukanan Garner andrearen ezkon-soinekoa armairuan, eta entzuna nionan zer egin ohi zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.
Ahantz ote daiteke neskatxa bere bitxiaz, andregaia bere ezkon-soinekoaz? Elizen arteko biblia Jr 2,32
Magnavigàia (izeba Abigail, zeina ezkon-soinekoz mandeme zuri baten gainean zaldizka sartu baitzen Saluzzo-n, Carmagnola-tik Po izoztuan gora egin ondoren). Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 19. orr.
Ezkon-soinekoz jantzia abesten ari zela ikusi zion Gabrielek, une batez, aurpegiera begipetsu hura. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 331. orr.
Tomas ezkon-solasetan hasia zen karrika bereko bertze ofiziale batzuekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.
Anaiak, ni hautatua ninduen ezkon-testigu. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 92. orr.
Ezkon-tratua. - 0. orr.
Ezkon tratuetan dabiltza? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 190. orr.
Ezkon-txango batean denetik egin beharra baitago, egin beharra dagoenez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.
Haren lehen ezkon urtean, etxetik alde egin, eta Bulak-eko10 langile baten etxean bizitzen topatu zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Hori da ezkonturte askoren emaitza: besteak atsegin duena norberari ere laket gertatzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.
Kontua da ezkon urte honetan salerosketa bolumenaren marka berria izan dela eta likidotasun maila egokia erakutsi duela gure burtsak, urtean 490.000 milioi euroren akzioak mugitzeraino. Berria - Ekonomia 2004-01-02
Gurasoei hogeita hamargarren ezkon-urteurrenean oparitutako zilarrezko platerak eta azpilak janariz bete eta egongelara eraman zituzten. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 163. orr.
Bidazti ezkon xuriari egindako erregu nolabaiteko bat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 220. orr.
Lotsa pixka bat baduzu, bidazti ezkon xuriaren algarak entzun ditzakezu ibaian behera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 221. orr.
"Zatoz, ekatzu eskua, neuk eramango zaitut", esaten ari bazaizu ere, onar iezaiozu ironia, ironiaren iturri ere baden ezkon xuriari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 221. orr.
Ibilian gabiltzanon itzal eta bidazti; olerkariak noranahiko egarriz kantatu zintuen gogamenaren ene ezkon xuri nirea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 220. orr.
Egintza bat, hara, begiramenaren musu xaloa duena lardasten; hipokrita agerrarazten bertutea; arrosa kentzen maitasun hobengabearen bekoki garbitik, eta pusla bat uzten hantxe; ezkon-zinak bilakarazten dadolarien juramentuak bezain faltsu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.