Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Swan andrea, Matson andrearen ezkonahizpa bisitaria, hura baino gazteagoa, eta bitxi-loredun kapelak eta gakorratzez jositako lepoko parpailadunak janztera emana, eta behin-behineko ibiltariaren jakin-min bizi erabatekoa azaldu ohi zuena anfitrioiaren ezagun edota jarduera ororekiko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Lurjabeak etxean zituela alaba Adelaida Sofronovna eta haren hiru ezkon-ahizpak: Maria Gavrilovna, Aleksandra Gavrilovna eta Adelgeida Gavrilovna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.
Emanez ez nintzen emailea, hartzailea baizik: lehen argazki-makina neska oso gazte bati, larruzko beroki bat nire ezkon-ahizpari, Magritteren erreprodukzioak zituen egutegi handi bat, apartamendu berri batera aldatu behar zuen lagun bati. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.