Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ezaugarritu, ezaugarri(tu), ezaugarritzen da/du ad. ezaugarriren baten bidez bereizi edo nabarmendu. Ik. seinalatu.
Iruditu zitzaidan, esaterako, medikuntza-zientzia XIX. mendetik aurrera gehienbat ezaugarritzen zela nolabaiteko estilo bategatik, enuntziatuaren nolabaiteko izaera iraunkor bategatik, eta ez hainbeste bere objektu edo kontzeptuengatik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.
Konstante dirautenak ez dira objektuak izango, ezta eurek taxutzen duten eremua ere, konstante dirautenak ez dira, ezta ere, euren azaleratze puntuak edo ezaugarritzeko moduak izango. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 57. orr.