Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

seinalatu, seinala, seinalatzen (orobat sinalatu g.er.) 1 du ad zerbaiti, nabarmentzeko edo bereizteko, seinale bat ezarri.

Periodikoen azpian zegoen errepide komarkalen mapa, errotuladore gorriz seinalatua eta puntutik puntura heltzeko behar zen minutu kopurua anotatua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Heletaruntz eta zubiaren ondotik ezker, bidea seinalatua izanen da.  Herria   2003-06-26

Punta doblatu batek seinalaturiko orrialdean zabaldu zuen Norak liburua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

Horregatik dago hainbeste buia, eta buia lerroek seinalaturiko erretenetik nabigatu behar duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Baina zer txikitu seinalatu zenieten zuen atzetik etorriko zirenei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

Bertze irrits batek seinalatuko din gure egun dohatsuetako une bakoitza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 474. orr.

2 adierazi, markatu.

Alferrik dute erlojuek arratsaldeko hirurak eta laurdenak seinalatzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

Almuedanoak eskua mugitu zuen karel zirkularrean zehar, Meka hiri santuaren norabidea seinalatzen zuen marka, harrian zizelatua, aurkitu arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.

Eskuinean dauka Jerusalemera seinalatzen duen gezia.  Elizen arteko biblia   Ez 21,27

Haren bekoki urdin distiratsuan, lerro mehe ilun batek seinalatzen zuen zauri orbaindua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Katiximako haurrek [...] ekarri dituzten argiek seinalatu dute zer lekua zuen lur huntan bere lekukotasunaz hoin betea izan den bizi horrek.  Herria   2002-08-01

Ez zuten garbi seinalatzen beste teoria berri bateranzko bidea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Alta, Virgen del Caminotik jalgita, ezker aldera gidatua ninduen geziak beste bide bat, agian, gidaliburuak seinalatzen ez duena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

3 hatzaren edo kideko zerbaiten bidez adierazi edo erakutsi.

Kartoizko kaxa seinalatu zidan: "Ekarridazu, mesedez".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 150. orr.

"Eser zaitezte denak hor", eskatu zigun gizonak lehen aulki ilara seinalatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Eta zer da hori dena, Hermione? -galdetu zion Harryk, haren ondoko aulkian zeuden [...] hiru poltsa handiak seinalatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 51. orr.

Nire gurasoen etxeko salan ere badago antzeko bat -esan zidan Mary Annek jantokian zintzilikatua zegoen Picassoren koadro ospetsuaren erreprodukzio bat seinalatuz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Non zegoen seinalatu zioten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

Ikasketa-buruak skai berdeko sofa bat seinalatzen dit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 115. orr.

Gordelekua seinalatu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Ni seinalatu ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Atea seinalaturik, gelatik bota ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

Pozak txoratzen jarri ziren eltzea seinalatu eta nahi zuten guztia hartzeko esan nienean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Iduritu zitzaidan ezen Jainkoa mapa hartaz mintzatzen ari zitzaidala eta mapa haren bidez seinalatzen ari zitzaidala neure xedea eta etorkizunerako bidea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 512. orr.

Ilargia seinalatzen zaiolarik [...] hatzari begira geratzen dena ergeltzat jo ohi da.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 34. orr.

Errealitatea ez dago behatzez seinalatzerik, zeren errealitatea adreilu idealez jasotako eraikin edo asmakina baita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

4 (nola adieraziz)

-Gauzak hatzaz seinalatzen zitizten; orduan, nik, baietz adierazteko, buruaz keinu bat egin eta Awright esaten nian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.

Ruche jaunak hatz batez seinalatu zuen paretatik zintzilik zegoen tipula-korda.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Hatzez seinalatzen du erosi nahi duena: esnea, pastak, marmelada.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 66. orr.

Kalezulo baten hondoan zegoen etxe bat seinalatzen zuen aitak, hatza luzaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 17. orr.

-Horixe! -esan zuen Pettigrewek zoli, bere esku moztuaz Hermione seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 299. orr.

Luthek zerbait ahoskatu zuen ahopetik eta Cumhailengana seinalatu zuen besoaz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Nire bihotza seinalatu zuen gero makuluaren puntaz, eta beste hizketa-saio luze bati ekin zion berriro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Amonak begiradarekin seinalatu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

-Lan ederra izango du Harry hemen aurkitzen -esan zion Ronek, maineldun leihoez bestaldean mara-mara ari zuen elur zurrunbilotsua buru-keinuz seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.

Aita seinalatuko du begi-keinu izugarri batez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 41. orr.

Gero, oso astiro, hutsik zeukan eskua altxatu zuen, eta zuzenean Ron seinalatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 278. orr.

-Hartzen al ditu agindutako horma-belarrak? -galdetu zuen, burua erdi jiratu, eta Nora seinalaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

5 irud/hed

Ertzainek ez zuten egilearen aztarrenik atera, baina denek Marro seinalatzen zuten ezkutuan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 216. orr.

Pertsona bat seinalatzen du, izen eta guzti.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

6 adierazi, nabarmendu.

Gainera, zantzu gehienek seinalatzen digute ilargi amandrea gertuago sentitzen zuela euskaldunak, eguzkia bera baino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.

-Andaluzia aldean, uholde pare bat seinalatzen da garai honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

-Zenbat denbora duk gidabaimena atera huela? asko ez -seinalatu zuen Haritzek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 15. orr.

Eta bakarrik zagok -seinalatu zion Alexek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 75. orr.

-Besteengana itzuli beharko diagu -seinalatu zuen Imanolek-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 189. orr.

Liburu hunek, bertzalde, Donostiako jatetxe hoberenak ezagutzeko parada emaiten du, bakotxean zer aurki ditaikeen seinalatuz.  Herria   2004-07-08

Altamira-ren nazioa [...] ekibokoa da, eta A. Rivero Rodríguez-ek haren kontraesan errepikatuak seinalatzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 76. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Hurrengo eguna juduen pazko-bildotsaren festa seinalatua zelako ibili ginen bezperan hainbat atetan izarrak margotzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

Gezurra, hurrengo eguna zen-eta Adlerhausera joateko egun seinalatua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

"Poztu hadi egun seinalatuotan!", erantsi du begiraleak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Errege egunez eman ohi zuen urteko data seinalatuenen berri apaizak pulpitotik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 20. orr.

Garizuma sasoi seinalatua denez, baditu bai, esaera zahar eta atsotitz batzuk bere bizkar jasotakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 83. orr.

Halaber, toki seinalatua dute Somerset Maugham, Graham Greene, E.A. Waugh, edo J. Kerouac bezalako publiko zabaleko autoreek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Manuel Castells bezalako analista seinalatua honelako ondoriora iritsi da: [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Reclus jaun geografo hori anarkista seinalatua izan zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus