Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizarte bizitzako mila eskakizun partikularrei obeditzetik geureganatu ditugun mila aztura bereziren aterakin kontzentratua, kintesentzia. ETC-literatura, saiakera Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Afrikaren mendebaldean, azken horren hur kafeinadunak murtxikatzen zituzten, narkotiko gisa, CocaCola Companyk lehenbizi estatubatuarrak eta gero mundu osoa hasieran haren aterakinekin zerikusia zuen edari bat edatera erakarri baino askoz lehenago. ETC-literatura, saiakera Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Pedrotegik berrogeita hamar teknika ezberdin erabiltzen ei zituen 30 platertxoz osatutako dastaketa-menu baterako: hutseango egosteak, hauts lehorra, hauts nitroa, gelatinak, obulatu deshidratatuak, gozogaintzeak, merenge faltsuak, aterakinen teknikak, aireak... ETC-literatura, saiakera Zintzoen saldoan, Jon Alonso, Txalaparta, 2012
Eta bat-batean, gau batean, horrelako zerbait egin zezakeen arrastorik bat ere ez zegoela, ziegan urkatu zen, eta sinetsidazu, nahikoa lan kostatu omen zitzaion, gelatxo hartan ez baitago handik zintzilikatzeko inolako aterakin alturik. ETC-literatura, saiakera Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013
Zer da immunoterapia? Gaixo bati alergeno baten aterakina azalpetik edo mihipetik ematea, alergeno erantzule horrek aurretik eragindako sintomei aurre egiteko. ETC-prentsa Berria, 2007-04-17
Horretarako, azaleko probak egiten dira hainbat gai susmagarriren estraktu edo aterakinak erabiliz, azalean eskarifikazioak eginez. ETC-prentsa Berria, 2008-11-04
Hango ardoak beltzak eta gorriak izaten dira, graduazio eta aterakin gehiagokoak. ETC-prentsa Argia, 2005-10-02
Hepatitisaren birusari aurre egin omen diote ahuakatearen aterakinarekin. ETC-prentsa Argia, 2008-11-02
- Azukre zuria: lehen aterakinen produktu zuria (sakarosa: % 99,7). ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007
Haren hitzaldietako aterakin moduan, hona hemen zenbait ideia iradokitzaile: Alemaniako batasunak -konponbidea izan bazen- Suitza eta Austria bazterrean utzi zituen. ETC-zientzia, zuzenbidea Lurraldea eta sozioekonomia, Askoren artean, UEU, 2012
Beldarrak ilunak dira jaiotzen direnean, eta arantza-itxurako aterakinak izaten dituzte. ETC-entziklopedia Asun-tximeleta, Wikipedia
Aterakin lehorrean %50a koipea da eta azken produktuan %40a. ETC-entziklopedia Belokeko abadia (gazta) , Wikipedia
Gehigarri dietetikoen adibide batzuk bitaminak, mineralak, belarrak (belar bakarra edo hainbat belar nahastea), beste landare-produktu batzuk, aminoazidoak eta elikagaien osagaiak dira, hala nola entzimak eta guruin-aterakinak. ETC-entziklopedia Elikadura-osagarri, Wikipedia
Bere alkimiaren inguruko testuetatik ezagunena "Kristau filosofo anonimo baten aterakinak" da, "Maria eta Arosen arteko elkarrizketa" izenez ere ezagutzen da. ETC-entziklopedia Txikipedia: Maria Hebrearra, Wikipedia