Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estomago (orobat estomagu g.er. eta estamu g.er.) iz urdaila. ik estomaka.

Estomagoa lasaitu egiten zait.  Berria - Harian   2005-04-17

Hortzekin iragazi egin behar izaten zen, zapaburuak irentsiz gero hazi egiten baitziren estomaguan, eta ospitalera operatzera joan beharra zegoen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 152. orr.

Hurrengo egunean hartu nuen, estomagoa triste nuenean.  Berria - Harian   2005-04-17

Azken boladan makal samar zebilen estomagotik.  Berria - Kultura   2004-08-17

Bero eder bat sentitzen duk barruan, estomagoan enchilada bat janda sentitzen dena bezalakoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.

Axalekoaren atzean dagoen sakontasuna agerrarazten, estomagoaren ordez zulo bat dutela (metaforikoki, jakina) bizi diren pertsonaien izatea azaltzen bikain asmatu baitu Cillerok ipuinotan.  Berria - Kultura   2006-04-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus