Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sabela nahas nabari zuen eta estomaka trebes. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.
Estomaka hutsik neukan, baina ez nuen batere goserik sentitzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 228. orr.
Estomaka sentitzen du bular parean, nola estutzen dion eztarria. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 65. orr.
Jira-bira haiekin estomaka eta hertzeak ere are gehiago nahastu eta, handik gutirat, karelerat hurbildu, eta goitika egin nuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 463. orr.
Bere hertzeek eta estomakako zainek beren lana ez dezakete egin. Herria 2004-04-22
Malenkonia gur-gur hasten zait hor behean, gero gora egiten du sabelera, hesteen buelta egiten du, gero estomakan plantatu eta korapilo bat jartzen zait zintzurrean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.
Bere jatekotik eskaini zidan, baina ene estomakak ez zuen gizenik jasaiten ahal. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.
Ene estomakak ez ditu onartzen han eta hemen emaiten zaizkionak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 154. orr.
Artamendatzen zitzaigun guti jatea, estomaka berriz bere hartaratu arte. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.
Estomakatik eztarrira gora eta behera doazen zintzurreko korapilo horiekin gertatzen den bezala, halaxe gertatzen da zenbait unetan esan gogo diren egiekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.
Estomakan zerbait arrangura jinik eritegirat altxatua izan da eta itxuraz gaitzaren itzulia ez zen hain bortitza iduri bainan betan bihotzak amor eman dio eta pausatu da 84 urtetan. Herria 2004-05-13