Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estimu (orobat estima g.er.) 1 norbaitekiko xamurtasunezko sentimena.

Banuen estimu haietarik batentzat, fede heldu eta sano bat agertzen zigulakotz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 98. orr.

Ontsa konprenitu badut estimu eta errespetu oneko gizonak dira, eta berdin emazteak, Frantsesenean hazten direnak, beste edozein ofiziotakoari zorrik gabeak.  Herria   2003-09-18

Hiru liburu euskaraz idatziak eta erran daiteke estimu bazuela gure mintzairarentzat.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 138. orr.

Haurrak izatea emakumearen betebeharra delako kontzeptu hori erabat aldatuko da, nik uste, datorren mende honetan, eta miresmena eta estimua izango dira karga hori.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 332. orr.

Erabat atxikirik daude beren errito, praktika eta arau-zaintzari, atxikimendu hau gainerako gauzen aurretik jartzen dute, eta horrela egiteagatik begirunea eta estimua eskatzen dute.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.

Hortarik ageri da nolako estimua ekarria zitzaion Beskoiztar apez horri.  Herria   2001-02-08

Josek, bada, Potifarren estimua irabazi zuen, eta honek bere zerbitzurako hartu eta etxezain egin zuen eta ondasun guztien arduradun.  Elizen arteko biblia   Has 39,4

Hain buru argiz gobernatzen zen kontu orotan, ezen bere aurreko guztiek baino bi aldiz gehiago irabazten baitzuen; eta gainera, hiritar guztien estimua bereganatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Han arrakasta izaten baitzuten beste mutiko batzuei lapurtzen trebeak zirenek, eta baita fraileen estimua lortzen zutenek ere haientzat zelatari lana eginez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 195. orr.

Estimua baino gartsuagoa zen sentimendu batez gainezka zeuden haien bihotzak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Estimua zioten bai ugazabak bai lankideek haren lanari, iaioa baitzen fresagailuarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Jende zentzudunaren estimua galdu zuen, eta beldurtiak izutzea ere lortu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.

Oroz gain egiozu kontu, adiskide gaztea, batzuetan aski dela, estimu hori galtzeko, hura aintzat behar bezainbat hartu ez izanaren iduria egin izana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

Estimu hori hilaren 30ean erakutsiko diote Azkoitian egingo dioten omenaldian.  Berria - Kultura   2004-11-20

Pertsona batek, edo bik, bizitza duintasunez bizitzea galarazteraino geure buruarenganako estimua mintzen digutenean, zauria hain duk sakona, non heriotzak berak ere ezin baitio bukaera eman tormentu horri.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 207. orr.

Zalakain eta tenientea bero-bero aritu ziren Espainian horren maiz aditzen diren norberaren eskualdearen estimuak eragindako eztabaida horietako batean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Diruaren aldean badu gizonak beste ontasun bat, beste balio eta estimurik merezi duena: gure lurra, gu sortu gaituen lurra bere mamitik bizia eman daukuna.  Herria   2001-07-19

Azken batez, Soriarekin sekulakoa izan berri zian atsoa zela kausa, eta Urtxipia estimuan zian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 387. orr.

Apala bere portaeran, apalagoa zen bere iritzian eta guztiz apala bere buruaren estimuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.

Gaur, parekotzat dauka, estimuan hartu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 158. orr.

Jendearen estimutik datozen plazerak, Eugeni, plazer moralak, hutsak dira, banaka batzuei baino komeni ez zaizkienak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Trieste izaki Austriarren inperioak hegoaldean zuen ia itsas ate nagusia, inperioaren babes guztia zeukan portuak [...], estimuzko garai loriatsu haien xarma dute hiriak eta hiriko eraikuntzek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

2 (izenburu eta izenlagunekin)

Estimu handia erakutsia izan zaion bezela. Peter harritu samar zegoen oraindik ere bere gurasoei estimu handirik ez diegulako.  Herria   2004-08-12

Estimu handitan nuke orain zauden bezala gehiago tristeturik ez egoteko begirunea zuk halaber agertuko bazenit.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 80. orr.

Badakizu oso estimu handian zaitudala eta beti horrela izango dela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.

Estimu handitan neukan, zinez, eta ziur nago gizon baliagarria izango dela egunen batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 410. orr.

Estimu apartekoa zion zenbait debozio bereziri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 402. orr.

Harrigarriena, hala ere, bere soraiotasuna gertatu zen, zeren ez baitzuen begikotasun edota estimurik ttikiena ere erakutsi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.

Elkartea ongi zuzentzen duten arduradunek estimu bikoitza merezi dute, prediku- eta irakaste-lanetan ari direnek batik bat.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,17

Estimu gehiegizkoa izan diozun arropa bat baztertuta baino arinago sentitzen naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 120. orr.

Zeramatzan gauzei nolabaiteko estimua hartu zien, agian hain bidaia luzea eta neketsua beraiekin egin zutelako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 265. orr.

Nire gogoan, bai, aldatu da, harenganako estimua, lehengoa eta oraingoa, ezberdina baita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 308. orr.

Adin berekoak ziren eta etengabeko harremanez sakonduriko elkarrenganako estimuak konfiantza ematen zion Frantziskori bere barne-sekretuak lagunari agertzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

3 estimazioa, kopuruei eta kidekoei buruz, gutxi gorabeherako kalkulua.

Astelehenean ikertzaileek egin estimu baten arabera, Bizkaiko Golko hortan gutienetik hamar mila tona petrolaki badira uhainek erabilki!  Herria   2003-01-28

Legezko estimu bat egin berria zela, prezio xuxena miliun bat eurotarat ez arras heltzen.  Herria   2002-08-01

Lehen estimu baten arabera, balitake miliun bat euroren obra egiteko.  Herria   2002-12-19

Lehen estimuetan 500 000 euro kostako dira, eta Claude Olive axuantak erran duenaz, hiru hizkuntzetan ezartzeak faktura 20 000 euroz emendatuko du.  Herria   2004-10-28

4 estimutan adlag

Eta badaki, halaber, bezeriak oso estimutan izaten dituela zerbitzu bereziak, espezialduak, arrunkeriari ihes egiten diotenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.

Estimutan daukan gonbidatu baten zain dago Michel bere etxeko jangelan, jakiz betetako mahai eder baten aurrean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Estimutan zauzkat, berorrek badaki hainbeste, baina ez horretaraino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.

5 auto-estimu ik autoestimu.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus