Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espiritu (2131 agerraldi, 121 liburu eta 201 artikulutan -gehien-gehienak Herria aldiakarikoak-; ETCn 11.063 agerraldi; cf izpiritu 1812 agerraldi, 109 liburu eta 203 artikulutan; ETCn 6.092 agerraldi; orobat ispiritu g.er.) 1 iz gorputz edo materiarik ez duen gai edo izakia. ik gogo.

Aita iritsi ezineko argitan bizi da, eta Jainkoa espiritu da, eta Jainkoa ez du inork inoiz ikusi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 120. orr.

Inoiz hankapean zapaldu ere egin ohi dira idatziriko haren izen eta hitzak, espiritu gabeko gizakiak ez baitu sumatzen Jainkoari dagokionik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 107. orr.

Joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da.      - 0. orr.

Jaunarekin elkartzen dena, berriz, berarekin espiritu bat bera egiten da.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,17

Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak -gorputz, arima eta espiritu- errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den egunera arte.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,23

Espiritu batek hartzen du menpean, eta bat-batean garrasika hasten da; gogor astintzen du eta lerdea dariola jartzen, eta oso nekez alde egiten du berarengandik, hauts eginda uzten duelarik.  Elizen arteko biblia   Lk 9,39

Beraz, espiritu oro aldakorra da eta gorputz oro Jaungoikoagandik dator, eta espirituak eta materiak osatzen dute sortutako izadi osoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 271. orr.

Bere irudimeneko lainoetan bizi zen halako espiritu gorputzik gabeko bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

2 (izenondoekin)

Espiritu aldaezina Jaungoikoa da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 271. orr.

Frantzisko santua, gorputzeko kartzela utzirik, espiritu zerutarren egoitzetara igo zen zoriontsu, behin hasi zuena neurri betera eramanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Harat-honat zebiltzan judu exortzista batzuk ere Jesus Jaunaren izenaz baliatzen hasi ziren, espiritu gaiztoak botatzeko.  Elizen arteko biblia   Eg 19,13

Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idor eta lehorretan barrena ibili ohi da atseden bila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Jesusek, jendea pilatzen ari zela ikusirik, mehatxu egin zion espiritu gaiztoari: -Espiritu gor eta mutua, neuk agintzen diat: irten hadi mutil honengandik eta ez sartu gehiago.  Elizen arteko biblia   Mk 9,25

Orduan, herensugearen, piztiaren eta sasiprofetaren ahotik zapo antzeko hiru espiritu higuingarri ateratzen ikusi nituen.  Elizen arteko biblia   Ap 16,13

Jakinduria espiritu adimentsu eta santua da, bakarra, jarduera anitzekoa, fina, mugikorra, sarkorra, kutsagabea, aldaezina, onzalea, zolia.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,22

Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan, espiritu berri sendoa nire baitan.  Elizen arteko biblia   Sal 51,12

Espiritu likitsaren kutsurik ez duenak dauka Jaungoikoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik espiritual.

Idazkiok ederki azaltzen digute, orobat, autorearen giza eta espiritu-maila paregabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Espiritu-bizitzan aurreratu nahi duen arimak, etsaiak egiten duenaren alderantziz egin behar du beti.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 201. orr.

Pertsonaia gutxi dira historian San Frantziskok bezalako arreta piztu dutenak, ez bere jarraitzaile kontaezinen aldetik bakarrik -eta teologoen eta espiritu-bizitzako adituen aldetik-; kontaezinak dira baita ere Frantziskorengana hurbildu diren historiagile eta poetak, idazle eta pintoreak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.

Jainkoaren zerbitzaria ahalegintzen bada bihotz garbitik datorren espiritu-alaitasuna barrutik eta kanpotik edukitzen eta gordetzen, deabruek ezin diote inolako kalterik egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 634. orr.

Bigarren multzoa hiru gutunek osatzen dute: Ministro bati Gutuna, Ordena osoari Gutuna eta San Antoniori Gutuna, Frantziskok Anaiartearen buru eta espiritu-gidari bezala idatziak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 41. orr.

Testu hauek zuzenean sentiarazten dute Jainkoaren juglare eta goreslearen -"Dei laudator et cultor" (LeLu 8,10)- espiritu-bizikizunaren sakontasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Frantziskotar familietan aszesi-testu eta espiritu-eraikuntzarako orientabide bezala irakurri izan dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Frantziskoren giza eta espiritu nortasunaren eta bizi-proiektuaren alderdi ezberdinak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Halako espiritu-eragin bat sentitu zuen, gauza ikusezinetara erakartzen zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Antitetikoak eta elkarren etsai ote dira espiritu- eta gizarte-balioak?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

Paseatzea, ibiltzea eta lasterka egitea gorputzjardunak diren bezala, halaber espiritu-jarduna deritza arima prestatzeko eta atontzeko zeinahi moduri.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 31. orr.

4 irud/hed

"Big Bang" batean, Arrazoimen horrek izate eta pentsamenduetan batera egiten du eztanda, batetik materia eta bestetik espiritu: materia eta espiritua bat eta bestelako direla, alegia, funtsean biak Arrazoimena baino ez, batbedera bi modutan erakutsita, subjektu eta objektu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Santuen eta gizon guztiz bikainen espiritu berak gidatzen zuen Frantzisko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Espiritu horrek iraun egin zuen torneoen usadioari esker; izan ere, adorearen eta maitasunaren eskubideak bateratuta, are garrantzi handiagoa eman zioten kortesiari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

Gozotasun hura argiarekin batera desagertu zenean, espiritu berriz jantzita, beste gizon bat bihurtu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 198. orr.

Europak espiritu bat behar du, ez soilik moneta bakarra, baizik eta jomuga eta balore komunak.  Berria - Mundua   2006-01-28

Argentinarren espiritua aldatu egin da, eta etorkizunera begira jarrera baikorra dago.  Berria - Mundua   2004-08-01

Elkarren aurkako diruditen legeak maiz espiritu beretik sortzen direla.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 256. orr.

Batzordean entzundakoa aztertu eta gero, itunaren espiritua urratu dela azpimarratu du Martinezek.  Berria - Ekonomia   2004-04-15

Legeko hitzen gainetik espiritua aldarrikatzen zuelako Jesusek.  Herria   2005-02-17

Zeledonen espiritua erraietaraino barneratu beharko du gaur Alavesek, Zaragozan irabazi nahi baldin badu, behintzat.  Berria - Kirola   2006-05-07

Slobodan Milosevicen espiritua, zoritzarrez, oraindik bizirik dago Serbian.  Berria - Harian   2006-03-12

Orain, 51 urte geroago, Bandungeko espiritua gogoan dute Malin egiten ari diren Munduko Gizarte Foroan.  Berria - Harian   2006-01-21

Borja Semper popularrak ekimenaren «espiritu eta literaltasunarekin» bat datozela aitortu arren, EABk bultzatutako ekimena izanik ez dutela babestuko erantsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

5 irud/hed (izenondo eta izenlagunekin)

Salvadorrek adierazi du «espiritu berri eta biziko jazz kontzertua» izango dela.  Berria - Kultura   2004-01-20

Pozaldian espiritu onak gehiago gidatzen eta aholkatzen gaituen bezala, hala lehorraldian gaiztoak Printzea espiritu ahulekoa zen, baina nazioa gerraria izan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

Ezin hobeto egokitzen zaio haren espiritu eta misio baketzaileari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Argi dago bi lege horiek espiritu berbera zutela: errege hark ezabatu egin nahi zituen godoak eta erromatarrak banatzen zituzten arrazoi nagusiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 199. orr.

Ni germaniarren legeen espiritu orokorraz ari naiz, haien izaeraz eta jatorriaz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 206. orr.

Elkarren aurkako diruditen legeak maiz espiritu beretik sortzen direla.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 256. orr.

Honek sortzen ditu espiritu libre adoretsuak eta buru argiak, eta gizonak bertutetsu bihurtzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Batera-nahiak batzuetan harrapatzen ditu espiritu handiak ere (izan ere, Karlomagno bera ere harrapatu baitzuen), baina beti harrapatzen ditu espiritu txikiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.

Batera-nahiak batzuetan harrapatzen ditu espiritu handiak ere (izan ere, Karlomagno bera ere harrapatu baitzuen), baina beti harrapatzen ditu espiritu txikiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.

Espiritu erromantikoa eta ameslaria zuen, eta hiriko kanpai hotsek halako melankolia sakon batean murgildu ohi zuten.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

Samoseko Pitagorasek -aritmetikaz eta geometriaz arduratu zenak- proportzioak aurkitzen ditu leku orotan, espiritu matematikoa -neurria eta zenbakia-, harmonia, berriro.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Espiritu urduria eta huskerietara emana, unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia, zurruntasun fidakaitza berrikuntzei aurre egiteko orduan, honelako sentimenduak nagusitzen dira gizaki kaxkarron jarduna eta bizimodua bideratzeko eta konpontzeko ahalmena dutenen bihotzetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Erlijio mahometarrrak, ezpataz baizik ez baita mintzatzen, bera sorrarazi duen espiritu suntsitzaile horrekin jarduten du gizakien gainean ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 126. orr.

Ordutik aurrera, espiritu kartsuz eta gogo alaiz penitentzia hots egiten hasi zen, bere hizkera xumez eta bihotz handitasunez entzuleak onbidean eraikiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Berak uko egiten zion erabat proposamenari, bere espiritu prestua zerurantz jarria baitzuen eta nahi zuen gauza bakarra hiltzea zen Kristorekin egoteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 243. orr.

Miresgarria iruditzen zait euskal herritarren espiritu ekintzailea.  Berria - Kultura   2004-02-08

Zuk badakizu, adiskide, espiritu amestiendako naturaren alderdi guztiek, baita ikusi batean elkarrengandik aldenduenek ere, harmonia sekretu mordo bat dutela lokarri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

Nafar espiritu sakona oso urrundua dateke espainiar espirutuagandik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.

Don Serapio Mujika historialariak, bere aldetik, era honetan erregistratzen zuen donostiarren espiritu tipiko hori, artikulu batean: [...].  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.

Orain nork ukatuko dio gure Zuzendari txit agurgarriari sentiberatasuna, nork gure zibilizazioa hain gora, tirania guztien ere gainetik, jaso duen espiritu ausart eta kementsu hori?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 189. orr.

Espiritu kapitalistak, landetan sarturik, nekazaritzari ere eragin zion, Ingalaterran bereziki.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Boulevardek «hasierako espiritua» ez duela bete uste du Inalcoko kontseilari ohi batek.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Balio horiek, «zintzotasuna, lanerako gogoa, elkartasuna eta sakrifiziorako espiritua» direla azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

6 irud/hed (hitz elkartuetan lehen osagai igisa)

Bada jende mota bat, espiritu mota bat nahiago baduzu, entusiasmoak unatu edo gaina hartzen diena, eta artearen nahiz sorkuntzaren emaitzen aitzinean moldeko esaldi hau esanen dizutenak: betiko bera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.

7 irud/hed (hitz elkartuetan bigarren osagai igisa)

Elkarrizketa, bizikidetza espiritua eta ikuspegi zabalagoak falta dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Kosovorako NBEren ordezkari berezi Martti Ahtisaariren laguntzaile Albert Rohanek zehaztu zuenez, dezentralizazioaren inguruko auzi praktikoen gainean izandako eztabaidek «elkarlan espiritua» izan zuten.  Berria - Mundua   2006-02-22

Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,13

Diziplinagabetasun-espiritu bat zabaldu zen gure artera eta, haren eraginez, bertan behera utzi ziren kultura- eta gorpuzkera-desberdintasunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 28. orr.

Iparraldeko herriek hegoaldekoek ez daukaten independentzi eta libertate-espiritu bat dute eta izango dute beti.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.

Zailtasunak izan arren ezker abertzaleak «pazientziarekin» eta «kirol espiritu demokratikoarekin» jokatuko duela ziurtatu zuen Arnaldo Otegik. Gure zalduneri eleberriek areagotu egin zuten atsegin agertzeko gogo hori, eta kortesia-espiritu hori eman zioten Europako alde bati, lehenagokoek ezagutzen ez zutena, inondik ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

8 espirituzko izlag ik espiritual.

Zalduna, espirituzko aristokrata zen, eta izpiritu kritikoa naturaltasunez bizi zuen.  Berria - Harian   2005-10-05

Gutunetan edo Otoitzetan ageri den Frantziskoren giza eta espirituzko esperientzia aberatsa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.

Espirituzko naretasun handiz bizi izan baikinen, gorputzaren kutsadura orotik arima zainduz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.

Etenik gabe, aitorpen bortitz bat egiten du idazle gazteak, espirituzko streep-tease betean: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.

Zeure Seme bakarraren bitartez, Espiritu Santuarekin batera, espirituzko eta gorputzezko gauza guztiak egin zenituelako, eta gu, zeure antzeko eta irudiko eginik, paradisuan ezarri gintuzulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 150. orr.

Seme-alabengana berez zabaltzen den haragizko aitaren maitasuna baino ere sutsuagoa zen haren espirituzko maitasuna, Jainkoaren gizona eta honen anaiak Jaunagan maitatzeko eta beraiei laguntzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 527. orr.

Espirituzko karitateaz, elkar zerbitza eta elkarri obedi biezaiote borondatez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 137. orr.

Haiek, giza begiz, haren giza gorputza besterik ez zuten ikusten, baina, espirituzko begiekin begiratuz, Jainkoa bera zela sinesten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Frantziskoren hitzen indarrak hunkiturik, haren ahotik irtendako espirituzko ezpatak zeharkatu balu bezala, munduko handikeriak erabat arbuiatu zituen eta aita dohatsuari atxiki zitzaion, haren Ordenan profesa eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

Kantu berriak kantatzen dira, eta espirituzko doinuz bozkariatzen dira Jainkoaren zerbitzariak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

Halako plazer espirituzko bat sentitzen duzu orduan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.

Horrela, jasaten ari zen tentaldi larri batetik -espirituzkoa, ez haragizkoa- libre geratuko zela uste zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

9 Espiritu Santu Hirutasunaren hirugarren pertsona.

Jaunaren, Aita, Seme eta Espiritu Santuaren izenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.

Bedeinka ditzala Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 104. orr.

Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 76. orr.

Inork ezin du esan "Jesus Jauna da" Espiritu Santuak eraginik ez bada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.

Espiritu Santuak gidaturik, mendi batera igo zen bi lagunekin, eta han, barau eginez, ogia eta ura besterik hartu gabe, Erregela idatzarazi zuen, Jainkoaren Espirituak otoitzean adierazten zion bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 764. orr.

Arren erregutzen dugu, Jesu Kristo gure Jaunak, atsegin izan zenuen zeure Seme maiteak, guztiagatik eskerrak eman diezazkizula Espiritu Santu Laguntzailearekin batera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Sufrimendua jasateak giza bihotza anitz gauza ulertzera irekitzen duenez, Jaunak gainean ezarri zion bere eskua eta Goi-goikoaren esku-hartzeak haren gorputza gaixotasun luzez jo zuen, arima Espiritu Santuaz jantzia izateko gai egin zedin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.

Harrituta gelditu zen anaia Frantziskoren santutasunaz, ikusiz nola bere tentaldiak Espiritu Santuaren argiz ezagutu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.

Zerura igo aurretik, Espiritu Santuaren eraginez, azken aginduak eman zizkien berak aukeratutako apostoluei. barnetegirako itzulera astelehen goizerako dago finkatuta, urriaren bigarrenerako; Espiritu Santuaren mezarekin emango zaio hasiera.  Elizen arteko biblia   Eg 1,1-2

Haren hitzak ez ziren hutsalak eta barregarriak, Espiritu Santuaren indarrez beteak baizik, bihotzaren barne muinetaraino sartzen zirenak eta entzuleak biziki txunditzen zituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 508. orr.

Edo hik zer uste duk, Espiritu Santuaren hipostasia Aitaren edota Semearen hipostasitik ezin berezizkoa dela?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aitarekin eta espiritu (4); bai espiritu (5); baina espiritu (12); baina espiritu santuaren (4); bere espiritu (11); bidalitako espiritu (6); bidalitako espiritu gaiztoak (4); da espiritu (12); den espiritu (7); du espiritu (4); duen espiritu (7); edo espiritu (5); emandako espiritu (4); ere espiritu (6); espiritu alaitasuna (6); espiritu aske (4); espiritu bat (22); espiritu bat bera (5); espiritu berarekin (4); espiritu berri (7); espiritu berria (4); espiritu eta (23); espiritu eta bizi (4); espiritu gaizto (11); espiritu gaiztoa (9); espiritu gaiztoak (21); espiritu gaiztoak botatzeko (4); espiritu gaiztoaren (5); espiritu gaiztoek (5); espiritu gaiztoen (5); espiritu hori (16); espiritu horrek (6); espiritu horri (4); espiritu kartsuz (7); espiritu onak (5); espiritu santu (7); espiritu santu laguntzailearekin (4); espiritu santua (58); espiritu santua jaitsi (6); espiritu santuak (75); espiritu santuak eraginda (4); espiritu santuak eraginik (4); espiritu santuarekin (10); espiritu santuaren (126); espiritu santuaren argiz (9); espiritu santuaren bidez (5); espiritu santuaren bitartez (4); espiritu santuaren eraginez (8); espiritu santuaren graziaz (4); espiritu santuaren indarrez (4); espiritu santuaren izenean (8); espiritu santuari (15); espiritu santuaz (30); espiritu santuaz beterik (7); espiritu santuaz eta (5); eta espiritu (129); eta espiritu santu (5); eta espiritu santua (12); eta espiritu santuak (10); eta espiritu santuarekin (7); eta espiritu santuaren (23); eta espiritu santuari (8); eta espiritu santuaz (6); frantziskok espiritu (5); frantziskok espiritu santuaren (5); haren espiritu (4); jainkoa espiritu (4); jaunak bidalitako espiritu (4); seme eta espiritu (7); semea eta espiritu (6); semearen eta espiritu (10); semeari eta espiritu (4); zen espiritu (10); zen espiritu santuaren (5); zeure espiritu (5); zion espiritu (4); zuen espiritu (12)

bere espiritua (23); den espiritua (5); egiaren espiritua (5); espiritua da (9); espiritua eman (7); espiritua ere (8); espiritua eta (30); espiritua ez (15); espiritua hartu (6); espiritua ikusi (4); espiritua isuriko (8); espiritua isuriko diet (5); espiritua izan (6); espiritua jainkoari (4); espiritua pozez (4); espiritua zuengan (4); espiritua zuengan bizi (4); eta espiritua (35); eta jainkoaren espiritua (4); frantziskoren espiritua (6); giza espiritua (4); haren espiritua (8); jainkoaren espiritua (16); jaunaren espiritua (28); jaunaren espiritua eta (4); legearen espiritua (4); neure espiritua (11); neure espiritua isuriko (6); nire espiritua (10); profeta espiritua (6); profezi espiritua (7); santuaren espiritua (4); zuen espiritua (6); zure espiritua (4)

arabera eta espirituak (4); baina espirituz (6); bere espirituan (5); bere espirituaren (8); beza espirituak (8); beza espirituak eliz (7); duen espirituaren (4); espirituak adierazten (5); espirituak berak (4); espirituak eliz (7); espirituak eliz elkarteei (7); espirituak ematen (6); espirituak eraginda (14); espirituak eraginik (4); espirituak eta (6); espirituak ez (4); espirituak gidatzen (6); espirituak gora (5); espirituak gora jaso (5); espirituak hartu (16); espirituak hartu eta (4); espirituak hartu ninduen (5); espirituak hartu zuen (7); espirituarekin bat (6); espirituaren arabera (12); espirituaren bidez (10); espirituaren eraginez (13); espirituaren eta (9); espirituaren indarrez (9); espirituaren kontra (7); espirituaren zati (4); espirituaren zati bat (4); espirituko tentaldi (4); espirituz eta (4); espirituz mozkortuta (6); espirituz mozkortuta bezala (5); eta espirituak (16); eta espirituak eraginda (4); eta espirituaren (21); eta espirituko (15); eta espiritutik (4); eta espirituz (7); eta espirituzko (10); ez espirituaren (5); giza espirituak (5); giza espirituaren (7); gorputzeko eta espirituko (4); gure espirituaren (4); haren espirituak (9); jainkoaren espirituak (18); jainkoaren espirituaren (6); jaunaren espirituak (27); jaunaren espirituak hartu (8); legeen espirituaz (5); profeta espirituz (4); uler beza espirituak (7); zure espirituaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus