Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni ez bainauzu lurtarra, baizik eta izpiritua. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 66. orr.
Izpiritua larrutik hurbilago dago askozaz ere, betiere urrunegi gelditzen zaizkigun barrunbe ezezagun horietatik baino. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.
Herder-entzat "herriaren izpiritua" herri xumearen izpiritua da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.
Iraultzaren izpiritua. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 18. orr.
Ideia bakar bat zuen izpirituan: eliza aitzinean abandonatu haur bastarta Sarara itzuliko zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.
Ez dut uste delako maiatzeko izpiritu hori 1968koa den, bainan bai 2002koa. Herria 2003-05-22
Nazioa "arima bat" omen da, "izpiritu" bat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.
Baina Lucy bere baitara bildurik zegoen oso barna, axolagabetasunezko laino baten gainean igeri pisurik ez baleuka bezala, izpiritu huts bat gorputzetik erauzia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.
Esferetako adimenak edo goi mailako izpiritu abstraktuak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.
Izpiritu jainkozkoa duena bakarrik da gai batzuk besteetatik bereizteko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.
Artisau eskuak zituen eta izpiritu landua. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.
Bai, badu zerbait izpiritu burgesak, Afrikako desertura edo Himalayara eragiten gaituena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 186. orr.
Eta non zen gaia, izpiritu argi eta ideki horrentzat balio etzuena? Herria 2001-10-11
Gaur ere, izpiritu argitu eta positiboentzat, metafisika "ilargi zahar bat" [...] baizik ez da; fede ahul baten ume baxtarta, hots izpiritu hertsi eta kezkatien kontsolamendua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.
Matxinada-garai haietan, izpiritu kontserbatzaile eta hego-laburra erakutsi zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.
Bada hor egiazko kristau gerrazaletasun bat, gerra santuaren izpiritu gaizto bat, dioena: "Gerra, borondate txarreko gizonei!" Jaisten da orobat Izpiritu Santua usoaren itxurapean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.
Andres Untzain idazlearen izpiritu-zuzendaria da. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 266. orr.
Urguilu eta izpiritu gogortasun handia du. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.
Haserre gorria, minoritate [...] ekile baten bekaizkeria, izpiritu hertsikeria, burugabekeria, bortizkeria, atzerakoikeria etengabe salatzearren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 11. orr.
Sentimendu-nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu-hoztasuna. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 205. orr.
Ekonomiak, santua edo ez, izpiritu arrasto bat baduen seinale. Berria - Ekonomia 2004-03-19
Giza Izpiritua osatzen duen ideiaren objektua Gorputza da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 147. orr.
Nahiz eta kazetari sentimental horiek herri izpiritua usteltzen duten [...]. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.
Enpresa-izpiritua bultzatzeari. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.
Hartly, hik bai dakiala zer den elkartasun-izpiritua, hiritar eredugarri horrek. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.
Erakutsi zaizue, Jesusen egiaren arabera, zuen adimen-izpiritua berritu dezazuela. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.
Intolerantzia izpiritu berberaren ekoizpenak dira Inkisizioa eta gurutzadak, Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.
Indian izpirituzko balioak mendebaldean baino preziatuagoak dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 180. orr.
Berriro arrotz gertatzen zaizkie izpirituzko kontsolamendu eta gozoak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Hain jaiotza prestu eta izpirituzkoa bere baitan gertatzen ikusi nahi duenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Zertan datza biluztasun izpirituzkoa? Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.
Zeren eta izaki izpirituzkoak eta gorpuzgabeak ez baitituzte gorputzeko begiek ikusten ahal, egiazki diren bezala. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 66. orr.
Egintza izpirituzkoak areago betetzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.
Ez direla materiazkoak, ez dutela itxura egonkorrik ez gorputzezkorik, ez bada izpirituzkoa. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 119. orr.
Garapen intelektual, moral, sozial eta izpirituzkoan aurrera egiteko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 106. orr.
Hala ondasun materialetan, ez baita konparatzerik mairu hauek daukaten aberastasuna turkoek daukatenarekin, nola izpirituzkoetan, han izpiriztuko ondasunak fededunaren bizkarraren gainean hedatzen baitira oina lurrean paratu orduko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.
arrazaren izpiritu (5); izpiritu espainol (7); izpiritu espainola (8); izpiritu espainolaren (10); izpiritu saindua (18); izpiritu sainduak (10); izpiritu sainduaren (13); izpiritu santua (24); izpiritu santuak (6); izpiritu santuaren (15); izpiritu santuari (6); izpiritu soilari (4); izpiritu xorrotxa (6)