Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espezializatu, espezializa(tu), espezializatzen 1 da ad aritze esparru gisa espezialitate bat hartu; egiteko berezi batean aritu. ik espezialdu.

P.-H. de Valenciennes margolaria bizitik hartutako paisaia-ikuspegi txikitxo batzuk margotzen espezializatu zen 1780 aldera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.

3. irudian kortex-zelulek izan ditzaketen bestelako bi egitura ageri dira, argi-zirrikituak atzematen espezializatua bata eta marrak atzematen espezializatua bestea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Munduko Bankua, garapenaren finantzaketan espezializatua, zokoratua utzi zuen euromerkatuen goraldiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

Belgikako unibertsitario talde bat da, erretorikaren (hitzezko erretorikaren, eta, hemen, hitzezkoa ez den erretorikaren) azterketan espezializatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

Beren historiako krisi antzerako horietan juduek eta parsiek beren nortasuna gorde zuten erakunde berriak asmatuz eta jarduera berrietan espezializatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Aski izan bedi esatea zelula multzo batzuk, hasi erretinatik eta kortexeraino, kolorea pertzibitzen espezializaturik daudela, eta horixe da, hain zuzen, gure ikusmen munduaren oinarri-oinarrizko dimentsioetako bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Joera honek indar handia hartu zuen garunaren egituraren ikerketak "oinarrizko" zenbait eginkizunetan espezializatuta zeuden zelulak, (ertzak, marrak, direkzio-mugimenduak, eta abar pertzibitzen espezializatuak) existitzen zirela frogatu zuenean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

Alor honen ezagutzak aurreramendu handia izan zuen 1974an nerbio optikoan bi zelula mota zeudela aurkitu zenetik: zelula batzuk estimulazio-egoera iraunkorrei erantzuten espezializatuak, eta besteak estimulazio-egoera iragankorrei erantzuten espezializatuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Zurgin lana; altzariak konpontzen espezializatu nintzen, zaharrak batez ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 123. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) egiteko berezi batean aritzen dena.

Bizitza-forma orok (mikroorganismo espezializatu batzuk salbu) bi gauza behar ditu: elikagaia eta oxigenoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

Garuneko zelula espezializatuek kontrolatzen dute etengabe substantzia horrek odolean duen kontzentrazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

Kontuan izanik dastamen-zelulek bizitza laburra dutela, harrigarria da ikustea nola haietariko askok eginkizun espezializatuak dituzten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

Jakitearen sistema zuhaitz baten pareko ei da: metafisika da erroa, fisika enborra, adarrak zientzia espezializatuak (mekanika, fisiologia, psikologia) eta fruituak diziplina praktikoak (teknika, medizina, etika).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Gaiari buruz dagoen materialik berriena aurkitu nahi baduzu, hoberena aldizkari espezializatuetara jotzea da, batik bat ospe onekoak badira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 346. orr.

Tokia ezaguna nuen: erretegi arrandiatsu bat, landa-minaren aitzakian kanporatzen diren hiritarren sabelak betetzen espezializatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

Etika-komiteek azpibatzorde espezializatuak sortuko dituzte.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Trukeen eremua zabaltzeari esker haz daiteke ekonomiaren produktibitate globala, ogibideak eta jardueraren adar espezializatuak ugaltzen direlako ez ezik, enpresa barneko eginkizunak ere teknikoki banatzen direlako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Frantsesez "image" (´irudi´) hitzetik zuzenean eratorri den izenlagun bakarra "imaginaire" (irudimenezko) da, eta irudimenarekin lotzen duen zentzu espezializatu bat hartu du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.

Ikusmena prozesu bat da hain zuzen ere, eta hainbat organo espezializatuz baliatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Muskulu oso espezializatu bat da bihotza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Larruazalak baditu, hala ere, nerbio-amaiera espezializatuak, oso tenperatura-aldaketa txikiak sumatzen dituztenak. Ikuspegi horretatik, bada, hurbilketa espezializatuagoetarako sarbidea baizik ez du izan nahi liburu honek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Adibide horrek oso argi ikusarazten du langile espezializatuen denbora osoko okupazioa ez dela errentagarria gertatzen, baldin salmenta kopuru jakin batetik gora ez bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Tira bada, katolikoak politeistak direla esaten ari nintzen, santuak jarri zituzten jainko espezializatuen lekuan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 14. orr.

De Architectura ez da (edo ez esklusiboki behintzat) profesionalek erabiltzeko obra tekniko espezializatua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus