Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esperientzia (orobat esperientza g.er., experientzia g.er. eta esperientzi g.er.) 1 iz aritze eta erabiltzetik ateratzen den ezaguera; ezaguera hori hartzeko bizi izan den gertaera. ik eskarmentu.

Baldintzak: euskara eta frantsesa menperatzea, esperientzia liburu salmentan edo komertzioan, liburuen ezagutza.  Herria   2002-12-05

5 urteko esperientzia, bigarren mailako ikastetxe batean.  Herria   2004-05-06

Bakoitzak baitu bere esperientzia, urteek zama gisa batzuetan, altxor gisa besteetan, nahi gabe gainera jarri diotena, eta esperientzia hau, nahi izanez gero ere, ez baita hain erraz baztertzen eta bide alboan uzten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.

Irakurlea edo entzulea hunkitzeko gaitasuna, honek bere sentitzen duen esperientzia bat hitzetan adierazia aurkitzen duelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 34. orr.

Esperientzia, bere izatez, oroitze hutsa da, errepikatze hutsa, eta zinez bizi izateak ez du inolako maisurik onartzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.

Gure lagunak ezin izan zuen esperientzia haren ondoriozko trauma gainditu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 46. orr.

Esperientzia ez ezik, eskarmentua ere izan zen hura niretzat, eta ez nolanahikoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 99. orr.

Arrasateko esperientzia izan da euskal kooperatibismoaren ekimen nagusia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Neure gazte denboran bizi izandako esperientzia bat kontatu nahi nuke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.

Baina esperientzia honetatik gauza bat ikasi diat, bakoitzak bere interesen arabera jokatzen duela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 190. orr.

Esan dut hura nire lehen esperientzia zela eta, halako kasuetan normala den bezala, apuntatu baino lehen tiroa egiteko arrisku handian nengoela, Ernest Shackletonen esperientzia Antartidan galduta ibili bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 160. orr.

Ez zuten atxilotu, baina esperientzia ez omen zen batere gozoa izan.     «Kuskue tanden», 2004 - 144. orr.

Banuen, halarik ere, aitzinetik, Elbirarekin bizi izan nuen esperientzia, adierazten zidana ezen lurrean bizi zitezkeen eta zerurako bidean jar gintzaketen mementurik ederrenak ere euli-farfailen hegoak eta haien hegaldiak bezain hauskorrak izan zitezkeela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 458. orr.

Nik etxean izandako esperientzia beste familia euskaldun zenbaitetan ere gertatu izan da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 79. orr.

Ez digute mundu hori ematen: guk geuk egiten dugu geure mundua etengabe; esperientzia, kategorizazioa, oroimena eta loturak baliatuz, hain zuzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.

Esperientzia geneukan, horrelako txosten asko egin izan ditugulako Elkarri-n nazioarteari begira.  Berria - Harian   2006-04-29

Esperientzia duten langabeek besteek baino bi aldiz azkarrago lortzen dute lana.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Moderniaren hastapenetan badago esperientzia bat esperientziaren kontzeptua bera arras eraldarazi duena -filosofia grekoarekiko, adibidez-, esperientzia razional edo esperimentuaren esanahira ekarriz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Bere egia ez da Arestiren egia; bere egia bere esperientzia da, zurrumurruka kontatzen den epika txikia, zalantza batean dagoena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 336. orr.

Edertasunaren esperientzia sentimenen mende dago soilik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.

Esperientzia emango digu horrelako partidak jokatzeak, baita jokatzen jarraitzeko konfiantza ere.  Berria - Kirola   2004-06-16

Bere esperientzia osatzeko, etengabe irakurtzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Hemezortzi hilabeteko esperientzia hori kontatzen du Courier Sud eleberrian.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.

Horregatik erabaki nuela estra moduan lan egitea, ustez eta esperientzia hartzeko modu hoberena zela hori.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 68. orr.

Zerbait horretara gidatzen du arrazoimenak esperientziatiko bere inferientzietan, eta berari jarraiki estimatzen eta neurtzen du arrazoimenak bere erabilera enpirikoaren maila.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 144. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nazioartean esperientzia handia duten jokalariak baditu Larvik taldeak.  Berria - Kirola   2006-03-11

Bi taldeek badituzte esperientzia handiko jokalariak.  Berria - Kirola   2006-04-22

Agirrek esperientzia zabala du Eusko Jaurlaritzan.  Berria - Ekonomia   2004-01-14

Esperientzia luzeko adituak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Ezkondu eta urtebetera, 1861ean, Siddal-ek abortu bat izan zuen, eta esperientzia triste horrek ez zion berez eskasa zuen osasuna hobetu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 133. orr.

Maitasunik gabeko sexua esperientzia hutsala da, baina esperientzia hutsalen artean onenetakoa.  Berria - Kultura   2004-09-17

Palestina eta Irak: okupazioaren esperientzia tragikoa eta horren ondorioak.  Berria - Kultura   2004-06-09

Auschwitz da, noski, esperientzia traumatiko hori laburbiltzen duena: 1929an jaio zen Imre Kertész eta 1944an, hamabost urte zituela, Auschwitzera eraman zuten naziek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 7. orr.

Esperientzia bizi-bizia da literatur obra oro, lehenaren oraina gauzatzen baitu, eta oraina etorkizunerako prestatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Minbiziari aurre egitea ere esperientzia konparaezina eta aberasgarria da bizitzan, baina ez nau batere tentatzen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 15. orr.

Izan zezakeen zentzurik nerabe batek esperientzia umilgarria bizi izandako halamoduzko hotela deskribatzeak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Gertakizun, inpresio eta esperientzia berri horien guztien ostean nekatuta eta loguraz nengoenez, luze gabe lokartu nintzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 120. orr.

Historia pertsonal hau esperientzia partikular bat da, ez filosofia bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 115. orr.

Nola edo hala esperientzia kritiko eta autokritiko batetik sortu zelako Elkarri.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Funtsezko baieztapena ez da oinarritzen inolako autoritatean, bere esperientzia pertsonalean baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

Esperientzia pertsonal bat aipatuko dut.  Berria - Mundua   2004-12-16

Esperientzia bikaina izan zen futbola beste aldetik bizitzea.  Berria - Kirola   2006-04-25

American Beauty oso esperientzia ona izan zen niretzat, izugarrizko ezusteko goxoa.  Berria - Kultura   2004-09-22

Aita-amak izatea esperientzia paregabea da, benetan ederra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 109. orr.

Orgasmoa esperientzia asaldatzailea da, plazer handikoa eta indartsua, eta maitasuna, esker ona, lasaitasuna eta ongizatea ekarri ohi du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 210. orr.

Zure esperientzia literarioaren oinarrian Tom Sawyer dago, beraz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 75. orr.

Espazioa "gure adimenaren oinarrizko kategorietako bat" da (Kant), mundu errealaz dugun esperientzia aplikatua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.

Kolorearen ikusmena gure esperientzia osoaren zati bat da bizitza errealean, gure kategorizazio eta baloreei lotuta dago; bizi-munduaren zati bihurtzen da, gure zati, gutariko bakoitzarentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.

Bere lehen esperientzia erabakigarria, errukiarena izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Laburpenaren bi zatietan izan dugun lankidetza oso esperientzia pozgarria izan da niretzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.

Zerk bereizten du esperientzia estetikoa gainerako esperientzietatik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Harreman horiek eta elkarren arteko jokamoldea gidatzen edo eratzen duten balioak, gizarte bakoitzak ditu bereak, bere esperientzia historiko-sozialaren arabera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

Bi mundu-gerren esperientzia suntsigarriaren ondoren, ez zegoen ziur munduaren batasun politikoa ohiko "knock-out kolpe" beldurgarririk gabe lortuko ote zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Denboraldi luzeetan esperientzia mistikoetara emana bizi izan zen, eta sarri askotan Jainkoarengan murgiltzen zen estasian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 752. orr.

Printzipio honen arabera esperientzia ahalgarri baten anizkunkian homogeneotasuna aurresuposatzen da halabeharrez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 231. orr.

Gure autobiografia idazten dugunean [...] bizitako esperientzia gehienak ezkutatu egiten ditugu.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Ikuslearen denbora hori ez da denbora objektibo bat, gurea dugun denborazko esperientzia baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 102. orr.

Benetako esperientzia bat literarioki adierazteko ahalegina egiten ari da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Hainbat proposamen egin zituen, bere aurreko esperientzia baliatuz «arau sistema bat ezartzeko.  Berria - Mundua   2004-05-15

Talde huntan giren 9 kantari eta musikarientzat gaitzeko esperientzia izan da ibilaldi hori.  Herria   2003-03-20

Itxurazko esperientzia (sentimenena) ez da benetako esperientzia, razionala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Zer-nolakoa da Descartesek aipatzen duen zuzeneko esperientzia?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.

-Gaitzeko esperientzia izan da niretzat! -jakinarazi zuen, Gehexani zuzenduz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 166. orr.

Ikusmenezko esperientzia guztietan bilbatzen zaigu kolorea, eta leku zentrala du gure oroimen eta irudimenean, gure munduaren ezagueran, gure kultura eta artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

Sokratesek Fedon, Sinposioa eta Politeian esan bezala, bi mundu bereizten dira, baina gure sentipenezko esperientzia mundu adigarriarekiko parte-hartzearen bidez da posible.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 50. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hurrengo bi ataletan, aldiz, esperientzia-poesiatik hurbilago ibili da.  Berria - Kultura   2006-04-18

Esan beharra nion Zé Luisi gaztetxoek aspertzen nindutela, ezin nuela haien heldutasun-falta jasan, haien esperientzia-falta.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Ezjakintasun aroko mendeak eurak ere, moral publikoa moral pribatuari men egitera behartutako garaiak, jakinduria eta esperientzia-iturri dira mende argituentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.

Kontua da jakitea nola esperientzia esparru batek, dagoeneko kokatua, dagoeneko neurri bateraino artikulatua, baina berehalako erabilpen praktikoz edo balioespen eraginkorrez zeharkatua, osatu ahal izan duen eremu zientifikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.

Xaflen inguruan zer esperientzia mota daude?  Berria - Harian   2005-12-13

Museoa esperientzia lantegia izatea nahi dugu jende guztiarentzat.  Berria - Kultura   2004-01-15

Aldatu da baieztapen horien eta beste proposizio batzuen arteko harremana, aldatu dira eurak erabiltzeko eta berriz txertatzeko baldintzak, esperientzia-arloa, ahalezko egiaztapenak, eurei dagozkien konpondu beharreko arazoak. Judizio enpirikoetan edo esperientzia-judizioetan honek ez digu batere zailtasunik sortzen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 120. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Autismoan falta dena ez da atxikimendu orokorra baizik eta giza esperientzia konplexu zenbaitekin loturiko atxikimendua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

Erbeste arraro hartatik itzuli zenean, ahulago topatu zuen Marrok Adela, gainbehera batean, bikote-esperientzia guztiek porrot eginda.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Frantziskoren bizi-esperientzia eta proiektua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Sekula inori kontatu ez zizkion gauzak irakurri zituen: oreinak ehizatzeko aitari arma lapurtu zionekoa, adibidez, edo bere lehenbiziko sexu-esperientzia bakartia.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 41. orr.

Asisko Frantziskoren irudi zoragarria; haren bizitza eta historia, haren giza eta kristau esperientzia, haren Ebanjelioaren irakurketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.

Aspaldi luze hartan, esaterako, sexu esperientzia bakarra izan zuten, horrela deitu ahal bazaio hiriko ospitale nagusian izandako hazi-isurketari.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 89. orr.

Film batzuek hobeto "kudeatzen" dute emozioen zikloa, ikusleari, narrazio-egitura ongi menderatuz (identifikazio-ikuspuntuak aldatuz, adibidez), "bere emozio-esperientzia integratzeko edo lantzeko aukera emanez".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Hasieran bere konbertsio-esperientzia kontatzen digu hitz gutxitan: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Bestetan ez bezala, bere barne-esperientzia borborka ateratzen zaio Klarari, adiskide eta alabari bere Jaunaz hitz egiten dionean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1174. orr.

Lockeren kasuan, sentimen-esperientzia subjektiboak kanpoko mundu materialaren errepresentazioa eratzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Begiradak kontuan hartu behar du hizkuntz esperientzia, funtsean, esperientzia estetikoa dela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Kontabilitate esperientzia.  Herria   2005-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

antzeko esperientzia (7); badu esperientzia (5); badut esperientzia (5); baina esperientzia (29); baino esperientzia (5); barneko esperientzia (9); baten esperientzia (11); benetako esperientzia (5); bere esperientzia (44); beren esperientzia (7); beste esperientzia (11); bildu esperientzia (5); bizi esperientzia (10); bizi izandako esperientzia (10); bizitako esperientzia (6); bizitzako esperientzia (6); da esperientzia (25); den esperientzia (8); du esperientzia (15); dudan esperientzia (8); duen esperientzia (23); dugu esperientzia (5); dugun esperientzia (13); dute esperientzia (5); duten esperientzia (7); edertasunaren esperientzia (5); edo esperientzia (18); edo eta esperientzia (5); ere esperientzia (21)

esperientzia aberasgarria (8); esperientzia ahalgarri (49); esperientzia ahalgarri batean (11); esperientzia ahalgarri baten (12); esperientzia ahalgarri ororen (9); esperientzia ahalgarria (6); esperientzia ahalgarrian (8); esperientzia ahalgarriarekin (12); esperientzia ahalgarriaren (52); esperientzia ahalgarriari (6); esperientzia bakarra (7); esperientzia bat (41); esperientzia batean (9); esperientzia baten (18); esperientzia batetik (5); esperientzia bera (16); esperientzia beraren (5); esperientzia bere (6); esperientzia berri (7); esperientzia berri bat (5); esperientzia berria (7); esperientzia berriak (7); esperientzia bikaina (5); esperientzia bikaina izan (5); esperientzia bizi (6); esperientzia da (22); esperientzia dela (5); esperientzia du (5); esperientzia duen (7); esperientzia dute (6); esperientzia duten (8); esperientzia ederra (5); esperientzia ere (9); esperientzia eta (77); esperientzia ez (15); esperientzia ezagutza (7); esperientzia falta (13); esperientzia gehiago (13); esperientzia gogorra (5); esperientzia gutxi (9); esperientzia guztiak (6); esperientzia handia (41); esperientzia handia dauka (6); esperientzia handia du (8); esperientzia handia duten (5); esperientzia handiagoa (10); esperientzia handiko (24); esperientzia handikoa (6); esperientzia handikoak (5); esperientzia hark (11); esperientzia hartzen (5); esperientzia hau (15); esperientzia honek (5); esperientzia hori (40); esperientzia horiek (9); esperientzia horrek (11); esperientzia horren (11); esperientzia horretan (8); esperientzia horretatik (5); esperientzia horri (5); esperientzia hura (16); esperientzia irakaskuntzan (9); esperientzia izan (38); esperientzia izan da (14); esperientzia izan zen (5); esperientzia izango (5); esperientzia kontatu (7); esperientzia kontatzeko (5); esperientzia kontuan (6); esperientzia luzea (8); esperientzia ona (19); esperientzia ona izan (13); esperientzia oro (8); esperientzia ororen (27); esperientzia ororen aurretik (11); esperientzia orotatik (8); esperientzia oso (17); esperientzia pertsonala (8); esperientzia polita (7); esperientzia zabala (11); esperientzia zerbait (5); esperientzia zerbait ukaitea (5); esperientzia zoragarria (5); esperientzia zuzena (13)

eta esperientzia (143); eta esperientzia hori (8); eta esperientzia zerbait (5); euskaraduna esperientzia (8); ez da esperientzia (7); ezein esperientzia (11); giza esperientzia (7); gure esperientzia (26); hainbat esperientzia (5); har esperientzia (12); haren esperientzia (7); harrezko esperientzia (7); hau esperientzia (9); hauek esperientzia (7); horrelako esperientzia (5); izan da esperientzia (6); izandako esperientzia (20); kanpoko esperientzia (7); lan esperientzia (6); lehen esperientzia (21); nahikoa esperientzia (5); neure esperientzia (9); nire esperientzia (26); nolako esperientzia (10); nolako esperientzia izan (7); nuen esperientzia (8); oro har esperientzia (12); oro harrezko esperientzia (7); oso esperientzia (19); oso esperientzia ona (5); sekulako esperientzia (6); urteko esperientzia (31); zen esperientzia (6); zenbait esperientzia (7); zuen esperientzia (14)

aurreko esperientziak (5); baina esperientziak (6); baizik esperientziaren (5); bere esperientziak (5); bere esperientziaren (8); beren esperientziak (6); da esperientziaren (5); duen esperientziaren (8); esperientziak berak (8); esperientziak ematen (5); esperientziak erakusten (21); esperientziak erakusten digu (6); esperientziak erakutsi (11); esperientziak erakutsi digu (6); esperientziak eta (21); esperientziak ez (12); esperientziak ezagutu (7); esperientziak inoiz (5); esperientziak trukatu (7); esperientziak trukatzeko (13); esperientzian oinarrituta (7); esperientziaren ahalgarritasunaren (15); esperientziaren arabera (16); esperientziaren aurretik (5); esperientziaren baldintza (8); esperientziaren batasun (5); esperientziaren berri (18); esperientziaren berri eman (9); esperientziaren bidez (11); esperientziaren bitartez (24); esperientziaren eta (14); esperientziaren mugez (9); esperientziaren mugez goiti (8); esperientziaren objektu (20); esperientziaren objektua (5); esperientziaren objektuak (6); esperientziaren objektuei (5); esperientziaren objektuen (11); esperientziaren ondoren (10); esperientziari buruz (5); esperientziarik ez (15); esperientziarik gabeko (5); esperientziatik abiatuta (9); esperientziatik eratorri (5); esperientziatik sortzen (6); esperientziaz eta (5); esperientziaz zekien (6); eta esperientziak (32); eta esperientzian (5); eta esperientziarekin (5); eta esperientziaren (31); eta esperientziarik (6); eta esperientziaz (7); ezein esperientziatan (9); inolako esperientziarik (8); izandako esperientziak (6); izandako esperientziaren (9); nire esperientziak (6); nire esperientziaren (8); nire esperientziatik (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus