Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sexua forma ugaritan probatu du emakumeak, eta eskarmentu horretan pilatutako jakinduria zabaltzen du liburuan. Berria - Kultura 2004-03-24
Hura ikustean, gogoeta egin nuen; hari begiratu eta eskarmentu hartu nuen. Elizen arteko biblia EsZ 24,32
Protestatzen ez zutèn agure-atsoak, bizitzan hamaika eskarmentu jaso eta jasan ondoren etsiak ziruditenak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 10. orr.
Oilarrak, berriz, horrenbeste kukurruku jotzen duenez, ez ote du eguraldi aldaketari tankera hartzeko eskarmentu beharbeste? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.
Hatzak tresnara egiteko besterik gabe, hatzen eskarmentu eta ikasbiderako hasi zen biolina joka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.
Besteek baino eskarmentu gehiago dut, nire adinean ia inork ez dakizkien gauzak bizi izan ditut. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 289. orr.
Uste dut oso eskarmentu gutxi duzula ezkontza-eskeak egiten. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 44. orr.
1999an kargua hartu zuen senadoreak eskarmentu gutxi du atzerri politikan, Senatuan zerbitzu sekretuetaz arduratzen den batzordeko kidea izan arren. Berria - Mundua 2004-07-08
Nire ugazabaren zorigaitza aita goizegi galdu izana zen, diputatua bera, eta bere eskarmentu gutxiagatik ez zuen bere jabegoa ondo administratzen asmatu, eta kiebra jota zegoen orain. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.
Eskarmentu eza dute hutsune eta erne jardun beharko dute. Berria - Kirola 2004-08-20
Eskarmentu [...]: Noizbait geureganatu genuen erokeria aspaldiko ezagun higuingarria dela ezagutzeko ahalmena ematen digun jakinduria. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 106. orr.
Badakigu oraindik ez dugula behar bezainbeste eskarmentu. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Ospe ona eta eskarmentu politikoa izan behar ditu. Berria - Harian 2005-10-15
Izan ere, pertzepzio nahiz eskarmentu inpertsonalik ez dagoen moduan, ez dago oroimen inpertsonalik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 178. orr.
Eskarmentu txarra sobran duenari esplikazio lehorretan ekitea itsusia da oso; Bere ogibidea besterik ez dik menderatzen gizon horrek, baina eskarmentu handia dik eta ondo zekik zertaz ari den. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.
Eskarmentu handia da edadekoen koroa, Jaunarenganako begirunea haien benetako harrotasun. Elizen arteko biblia Si 25,6
Ikuskatzaile horiek, horrenbeste arazo eta basakeria ikusita, jakintsuak izaten dira, eskarmentu handiko pertsonak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 10. orr.
Nik Richards izeneko morroi bihoztun, eskarmentu handiko hori jarriko diat hire txaluparen agintean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.
Prokuradorearen kotxe-gidaria, bidean antzeman zionez, eskarmentu handiko mutila zen: esku batekin bakarrik gidatzen zuen, eta bestearekin nagusiari heltzen zion, besoa atzerantz luzaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.
Jokalari bikainak dituzte, eskarmentu eta kalitate handikoak. Berria - Kirola 2006-04-12
Bera ez zen aditua, ez zuen eskarmentu handirik puruak erretzen; izan ere, hilabete gutxi batzuk baizik ez ziren pasatu zigarrotxotik purura igarotzeko hautua egin zuenetik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 54. orr.
Lehena Murtziatik dator eta eskarmentu dezenteko jokalaria da. Berria - Kirola 2004-08-22
Autoekin oso eskarmentu urria nuen arren [...] neu jarri nintzen gidari, aita nahiko nahasita baitzegoen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 251. orr.
Ez genituen gauzak ongi antolatu, eskarmentu apurrekoak ginen, eta gero halako hondorioak ukan genituen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 232. orr.
Galindezek nahiago izan zuen Brigadan, Valentzian abokatu baino, Justiziaren zerbitzari jardun izan zuen artean eskarmentu ederra hartu baitzuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 255. orr.
Raimundo Silvak, zuzentzaile-ogibidean zeukan eskarmentu luzeari esker, ez zuen besterik behar alde egin behar zuela konprenitzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.
Masailak gorriztatu zituen, ezpainak lapitzarekin margotu, baina begitartearen berezko kolorea erakusten zuen: eskarmentu luzeak erakutsi zionez, bere larruazal berez beltzaranak hobeki erakartzen zituen soldadu aliatuak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.
Apirilarekin fidaerraza izanen da kaletarra, baina baserritarrak eskarmentu handi eta negargarria zuen bere bizkar bildua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 164. orr.
Orain arte ikusitako bideo guztien ostean nahiko eskarmentu badut lan hori azkar eta ondo egiteko. Berria - Kirola 2004-03-04
Jakitatezko eskarmentu zaharraren baserriko ogi eta tremesa lehorra ahogozatu ditut. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.
Aurpegi emango diot horrelakoari, eskarmentu-eredu bihurtuko dut besteentzat eta neure herritik botako; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna. Elizen arteko biblia Ez 14,8
Eskarmentu puxka bat pilatu duen pertsona adinekoak, horrek bai, begiratuko dio ilargiari nondik nora dabilen, mehetze bidean edo gizentzen doan, eta ez da berehalakoan deskuidatuko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.
Ibilera herrenkari dantzari bera zuen, behiala Odesan, gaztea eta errugabea nintzela, nire eskarmentu falta guztiagatik ere segundo frakzio batez atzeman niona. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 139. orr.
Hitza ematera behartu ninduen, konplitu ezin nuela jakin arren, nire fede onaz eta nire eskarmentu-faltaz baliatu nahi izan zuen, barrenik gabeko gizon amorala zen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.
Berak [...] ziur-aski ez du sekula izango gizarte-ezagupen normala taxutzeko gizarte-eskarmentu normalik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.
Emakume bezero hura adindu xamarra eta bizi-eskarmentu handikoa zen, eta oso gogoko nuen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.
Eskarmentu nahikoa hartu nian behin, eta ez diat gehiagorik nahi. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 52. orr.
Sinesgogorrei dagoeneko ezarritako zigorra izan bedi eskarmentu deboziorik gabekoentzat eta gehi biezaie ziurtasuna debotoei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 427. orr.
Azpi kastako gizon lotsagabe hura zigortzeko eta beste guztiei eskarmentu emateko, herri erdi-erdian zuhaitz bati lotu, oinazez josi eta bizirik erre zuten goi kastakoek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 67. orr.
baina eskarmentu (10); baino eskarmentu (13); baino eskarmentu gehiago (3); baino eskarmentu handiagoa (5); bere eskarmentu (3); du eskarmentu (5); ere eskarmentu (5); eskarmentu ederra (6); eskarmentu eta (11); eskarmentu eza (6); eskarmentu falta (14); eskarmentu gabea (4); eskarmentu gehiago (12); eskarmentu gehien (4); eskarmentu gisa (3); eskarmentu gutxi (11); eskarmentu gutxi dute (3); eskarmentu gutxien (3); eskarmentu gutxikoak (6); eskarmentu handia (107); eskarmentu handia dauka (4); eskarmentu handia du (29); eskarmentu handia duen (5); eskarmentu handia dute (14); eskarmentu handia duten (9); eskarmentu handia hartu (4); eskarmentu handia izan (3); eskarmentu handia pilatu (4); eskarmentu handia zuen (3); eskarmentu handiagoa (33); eskarmentu handiagoa du (5); eskarmentu handiena (6); eskarmentu handiena duena (3); eskarmentu handiko (82); eskarmentu handiko gizona (7); eskarmentu handiko jokalaria (7); eskarmentu handiko jokalariak (7); eskarmentu handiko musikaria (3); eskarmentu handiko pertsonak (3); eskarmentu handiko taldea (7); eskarmentu handikoa (18); eskarmentu handikoa da (5); eskarmentu handikoak (7); eskarmentu handirik (6); eskarmentu hori (5); eskarmentu luzea (3); eskarmentu txarra (4); eta eskarmentu (49); eta eskarmentu falta (3); eta eskarmentu handia (10); eta eskarmentu handiagoa (3); eta eskarmentu handiko (6); hain eskarmentu (5); mailan eskarmentu (3); zuen eskarmentu (4)
askoko eskarmentua du (3); badu eskarmentua (11); badute eskarmentua (4); baina eskarmentua (7); bere eskarmentua (7); bere eskarmentuari (3); da eskarmentua (3); duen eskarmentua (6); duten eskarmentua (4); emandako eskarmentua (3); ere eskarmentua (3); eskarmentua baliatu (3); eskarmentua behar (5); eskarmentua da (3); eskarmentua du (18); eskarmentua duen (5); eskarmentua duenak (4); eskarmentua dugu (3); eskarmentua dute (8); eskarmentua duten (10); eskarmentua emateko (4); eskarmentua erakutsi (4); eskarmentua erakutsi zuen (3); eskarmentua ere (10); eskarmentua eta (26); eskarmentua eta kalitatea (5); eskarmentua ez (4); eskarmentua falta (8); eskarmentua falta zaio (3); eskarmentua har (4); eskarmentua hartu (10); eskarmentua hartu zuen (3); eskarmentua hartzea (4); eskarmentua hartzeko (13); eskarmentua hartzen (8); eskarmentua izan (4); eskarmentua kontuan (3); eskarmentua lortu (3); eskarmentuak asko (3); eskarmentuak dio (5); eskarmentuak erakutsi (6); eskarmentuak eta (5); eskarmentuan oinarrituta (3); eskarmentuarekin eta (3); eskarmentuari esker (6); eskarmentutik ateratako (3); eskarmentuz dakit (3); eta eskarmentua (27); eta eskarmentua hartzeko (4); eta eskarmentuak (6); eta eskarmentuko (3); nire eskarmentua (3); pilatutako eskarmentua (3); urte askoko eskarmentua (3); urteko eskarmentua (6)