Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita Sainduaren boterea eta eskuartea hedatu zituzten kasu xeheagoetan sendi ez diren behar-ordu larrietaraino. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 141. orr.
Bistan zen: eskuarte gehiago zuen gran dukeekin poliziekin baino. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.
Gutxi jan zuen geroko janarietatik ere, beharbada oso eskuarte eskaseko neska gaixo baten moduan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 126. orr.
Han espero zuen bidaia segurtasunez bukatzeko eskuarteak aurkitzea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.
Mota guztietako baliabide eta eskuarteak oparo zeuden han. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.
Nadia bakarrik geratu zen eta kasik eskuarterik gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 127. orr.
Orain, oinez joan behar, lokomozio moduren bat lortu ezinik, eskuarterik gabe, eguneroko premiei nola aurpegi eman jakiteke. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 371. orr.
Bidaztiak hiru klasetan banandurik zihoazen, beren mailaren edo beren eskuartearen arabera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.
Jainkoa lagun nire eginkizuna ondo burutu eta gizon aberatsa eta eskuarte handikoa izatera iristen banaiz, guztiz bestela jokatuko diat: sukaldaria edukiko diat, bai, eta erosotasun guztiak etxean, baina behar bezala administratuko ditiat ondasunak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 421. orr.
Bere uniformea duintasunez eraman, goi-mailako gizartean eskuartea izan, baltsak aditu, ardo beltz frantsesak edan eta jaun-andreekin berriketan aritu, haiek berarengandik espero zuten kontuei buruz. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.