Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alkandoraren mahuka haiek jarraipena zutela iruditu zitzaion, eta bi eskugain erreparatu zituen urazalean, eta urpera begira zetzan buru garondo ilebustia ere ikus zitekeen bi esku hilen artean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.
Malkarrean gora eginik, elorri-arbola batek eskugaina zaurtu zidan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.
Eskulanik egin ez dutenena bezalakoxea zuen aitak eskugaina: handia, zuri-zuria, eta beraxka. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.
Mikelek eskugainekin igurtzi zituen begiak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 208. orr.
Noraren aitak eskugaina pasatu zuen begietatik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.
Giharraren higidura hartu du begian, eskugainean, eta handik gorputz osoaren zakura, hotzikara erregarria. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.
Norak, lotsaz gorriturik, eskua eman zion, eta Andreas Pilniakek muin egin zion eskugainean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.
Kokotseko ile grisak eskugainaz igurtzi eta bere lanparei ekin zien berriro. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.
-Suggs -esan zuen, ezpainak lehortuz eskugainarekin-. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 200. orr.
Gero musua garbitzen du, disimuluz, eskugainarekin, irri egiten duen bitartean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.
Aurpegia erditik behera eskugainekin estali eta etenaldi bat egin zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 222. orr.
Malkoak xukatu nituen eskugainaz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.
Ezpainak lehortu zituen gero eskugainaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 93. orr.
Eskuara baizik ez dakienak ez du asmatzen ahal, bertze edozoin mintzaien aldean zer eskugaina dagokan Eskuarak. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 184. orr.
Baionako HLM sozietateak 1.420 000 Euro-ko eskugaina du urteko kontuetan. Herria 2002-11-28
Hiru milioiko eskugaina atera du Angeluk jazko kontuetan. Herria 2003-03-27
Bilana egiteko momentuan 250 euroko eskugaina, diruzaina kontent zorrik bederen ez zutela eta aurten berriz abiatzeko gogoa bizi bizirik zegoela. Herria 2004-07-15
Gehiago xahutzea diru sartze gutiagorekin, hori ez baitu nornahik egiten! Zentroak 408 000 euro eskugain garbi atera du, bosgarren urtea segidan dirua irabazten duelarik. Herria 2001-07-26
HERRIKOAk 74000 Euro eskugain deklaratzen ditu, jaz 58000 E galtze erakusten zituelarik. Herria 2003-12-18
Edo behar da eskugain handia segurtatua bainan gobernua ez omen da batere hortan, jazko eskugaina jana eta aurten ez muntatua eskugain handirik, ekonomia sailean ere naski halako arraposkitze bat badela... Herria 2001-07-26
eskugain poxi (5); eskugain poxi bat (3); euro eskugain (4)