Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esgrima ikasten ari gara, obra batean zein bestean ezpatekin borrokatzen baitira pertsonaia batzuk. Berria - Kultura 2006-02-02
Goizero gerritik gora biluztu, bendatu, kareta jantzi eta ordubete ematen zuten eskriman Akademiako gimnasioan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.
Hegazkin batean lehergaiak jarri zituzten eta 73 lagun hil zituzten; horien artean, Kubako esgrima taldeko gazte guztiak eta Guyanako eta Ipar Koreako zenbait ikasle. Berria - Mundua 2004-11-20
Esgrima eskola utzi eta kazetariekin mintzatu zen atzo goizean Lluis Pasqual Bilboko Arriaga antzokiko zuzendari artistikoa. Berria - Kultura 2006-02-02
Euskal Herrian jokatzen den lehen esgrima torneoa da. Berria - Kirola 2004-11-06
Neska bat esgrima-jantzian, bere gorpuzkera negargarri bezain zaharkituaren nabarmengarri. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
Noizbait jolastua zen sastakai batez, gizon orok bezala, baina Dahlmann-en esgrima jakituria guztia zera zen: kolpeak gorantz jo behar direla, laban ahoa barrurantz. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.
Qatarko Esgrima Sari Nagusia bigarren urtez antolatu dute eta munduko onenak txalotzeko aukera du edonork, sarrera dohainik izaten delako kirol ikuskizun gehienetan. Berria - Kirola 2006-02-07
Banekien, ordea, liskarra ez zela mutur-joka bukatuko, bata bestearen aurka hitz egite hura bi diletanteen arteko esgrima-saio soila baitzen, gaua bukatzeko bakoitzak begiz jota zeukan neska konkistatzeko burutua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.
Lehengoari ekin nahian aritmetika elektorala lantzeak eta distantzia laburreko esgriman aritzeak ezingo die emaitza onik ekarri, ez epe laburrera ez luzera. Berria - Harian 2005-04-18