Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentsa dezagun estalirik dagoen eskeletoa ikusten uzten dizkiguten X izpien bidezko ikuspenean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.
Eskeletoa besterik ez da ageri han, eta kalabera haruntzaxeago, bere adar biekin desapioka. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.
Eskeletoaren hezur eta giltzadurekin batera, abiadura txikiko atzera-aurrerako motor sail bat eratzen dute muskuluek gorputzaren jarduera fisikoak eragiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Hezurrek, eskeletoaren oinarrizko elementuek, zurrunak izan behar dute, baina ez zurrunegiak, hobe baita presioaren eraginpean zertxobait deformatzea, haustea baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.
Marrazo eta lanproietan, kartilagozkoa da eskeletoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Animalia gehienek behar dute eskeletoa (izaki ñimiñoenak bazter utzita, baina hegazti eta arrainak ere barne hartuta). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.
Eskeletoari bernahezurrak erori zaizkio! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.
Lehenik eta behin, lurraren kontra indarra egin ahal izateko behar da (ibiltzean, esate baterako) hezurrezko eskeletoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.
Koralek kareharrizko eskeletoa dute, eta eskeleto hori sortzeko, itsasoko uraren kaltzio karbonatoa erabiltzen dute. Berria - Gaiak 2004-10-10
Gero, gorputz erraustu bat aurkituko dute, eskeleto zuri bat, hezurdura biluzi garden bat sabaira begira, irribarrearen zantzoz edertua, hain eder eta hilik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 120. orr.
Ingalaterran Poeta Erramuduna Erregeren gorteko kargudun izaten da, eta eskeleto dantzari gisa jardun ohi du gorteko edozein festatan eta abeslari mutu gisa errege-hileta guztietan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.
Itxuraz, metro luzeko emakume heldu baten eskeleto zati bat da Australiako New England Unibertsitateko arkeologoek aurkitu dutena. Berria - Gaiak 2004-10-29
Nabarmenagoa da hezurrei loturik dauden eskeleto-muskuluen lana. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Eskeleto-hezur galanta, Italiakoa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 185. orr.
Barrualdean Maine Avramovicek giza eskeleto baten azpian ipini du beste emakume bat La Fabrica galerian. Berria - Kultura 2004-04-16
Egia da helburu horretarako bide bakarra ez dela barne-eskeletoa: itsaskiek duten hezurrezko estalkia gorputzaren kanpoaldean dago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 16. orr.
Jantzi handiegien barnean metal hariz osatutakoa zirudien, halako batean arropa erantzi eta alanbrezko eskeleto bat aurkitu behar bagenu bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 98. orr.
Gauaren belztasuna ontziralekuen atzean lekuko zela, ontzien eskeleto beltzak ageri ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 491. orr.
Tuberiak, bizikleten eskeletoak, elektrodomestikoen karkasak. Herririk gehienak, etengabeko gerratean, kasik eskeleto huts bihurtuak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.
Hitz batean, nobelaren eskeletoari eutsi diot, narrazioa arintze aldera. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 10. orr.
Oraindik ez zekiat zer den ere poema bat biribiltzea; ipuin bat harrigarri bihurtzea; nobela baten eskeletoa haragitzea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.
Sozialismo errealaren akatsetako bat boterea hartu nahiari eustea izan zen; Negriren hitzekin esanik: «Kapitalismoaren eskeletoa armairuan gordetzea». Berria - Kultura 2004-04-22
Gero Ernest Hemingwayk berak zabalduko zuen gerra hartan zauritu zuten lehenengo amerikarra izan zelakoa, legendaren eskeletoa osatuko zuen bigarren hezurra. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 185. orr.
Hitzen eskeleto xuriak ez digu ematen pozik. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 104. orr.