Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldian behin oparitxoak egiten zizkioten, ematen zioten soldata eskasa zuritze aldera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 319. orr.
Erabaki ezazue presaka, oraindik geratzen zaizuen adimen eskas horrekin. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 205. orr.
Eguraldi eskas honekin, etxean onena. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 180. orr.
Pertsiana erdi erorien artetik, argi eskas bat baizik ez zen iragazten ostatutik kanpora. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.
Inork ezin esan Hanna emakumetasunaren aldetik eskas-edo denik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 216. orr.
Asko bildu zuenak ez zuen sobera, ez eta gutxi bildu zuenak ere eskas. Elizen arteko biblia 2 Ko 8,15
Barregarria iduritu zait beti hiri eskas honetako bizilagun bati baino gehiagori hiritar izateak sorrarazten dion konplexu ergela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.
Segundo eskas batez gelditu zen, zertan ari nintzen ikusi zuen, eta gure begiek topo egin zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 138. orr.
Atetik oherako bidea segundu eskas batean egin zuen eta bertan sartu zen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 72. orr.
Minutu pare eskas batean edonor betiko hondoratzeko modukoak esan zizkidaten. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 198. orr.
Astebete eskas aurretik, Euskal Herriko Klimatologia Meteorologia Elkartea martxan ipintzen genuen, erbi-lanak egin zitzan. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 183. orr.
Hilabete eskas bat oraino maiatzaren 29ra heltzeko. Herria 2005-05-05
Ez zen oso ekintzailea, eta ikasketa kontuan etekin eskas samarra ateratzen zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.
Badakigu ordea, eskarmentuak halaxe erakutsirik, askatasuna gauza eskas, badaezpadako eta are txarren-txarrena ere izatera irits litekeela gure mundu xelebre honetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.
Fluoreszente urriek eskaintzen duten argitasun eskas eta fantasmagorikoan murgiltzea. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 144. orr.
Ez nau zuen bizimodu eskasaren kezkak ukitzen. katilu bete salda bero hustuta, neure hezur unatuei behea jotzera utzi nien ganbera itsuko ohatze eskasean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 14. orr.
Krudela, zeren alusio bat baitzeraman bere baitan, ziur aski faltsua eta nolanahi ere erruki eskasekoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
Gogo txarrez egiten dut lana, zalantzaz, damuz eta giza berotasun eskasez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.
Gauzekiko atxikimendu eskasa izan baitut beti nik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 20. orr.
Hain gara txiki eta eskas! Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 55. orr.
Gauaz lo eskasa egiten nuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.
Ximurrak esku artean zeukan freskagarri kaloriaz hustua tentazio eskasa zen niretzat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Badakit nik eredu honen bideragarritasuna eskasa dela, gaur egungo irakasle gehienak gaztelaniaz bakarrik moldatzen direlako. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 76. orr.
Ximurrak imajinazio eskasa zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.
Ez duk hire sentimenduak menderatzen jakin, eta sentimendua, horrela, bakarka, lagun eskasa duk. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.
Herriaren hizkuntza baita yiddisha, tradizio idatzi eskasa duena, hizkuntza pobrea, haur eta emakumeena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.
Gutunak gogorrak eta zorrotzak dira; baina bera itxura kaxkarreko gizona da eta hizlari eskasa. Elizen arteko biblia 2 Ko 10,10
Hatzak luzeak; azazkalak irtenak; zangoak meheak; oinak motzak; azala leuna; haragia eskasa; jantzia latza, loa oso laburra, eskua txit zabala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Langile asko, gainera, emakumezkoak izaten ziren, eta soldata eskasak ordaintzen zitzaizkien. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.
Ohi baino arazo gehiago izan zituen Tauk Breogan menperatzeko; joko eskasa egin zuen. Berria - Kirola 2004-01-18
Obra onak daude, talentu ertaineko idazleek idatziak; eta obra eskasak daude, talentu gutxiko idazleek idatziak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.
Aita baino sasoi eskasagokoa izango zen, apika, baina dena zuen zain eta gihar, dena zen gordin. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.
Edozein herrialdetan, zientzia horren mendeurrena ospatzeko antolaturiko elkarretaratze bat omenaldi eskastzat joko zen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 42. orr.
Definizioa eskasa zen, ergela ez esateagatik, eta areago estutu nituen nire burmuinak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.
Lan baldintzak gero eta eskasagoak izaki, ia erabatekoa delako alor horretako jauntxoen zapalketa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 143. orr.
Etxebizitza guztiz eskas baina guztiz merke batzuk bazirela han. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.
Bosgarren solairuan zegoen neure bizitoki eskaseraino igotzen lagundu nuen Mairos eta argipean, neskaren begitarteko ubelak zenbatzen ahal nituen, ubelak eta odol idorra zerien urrakoak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 203. orr.
Bazter batetik bestera bi kilometro eskas daude eta ibaiaren erdian dago muga. Berria - Mundua 2004-06-22
22 urte eskas ditu, baina izaera handiko atezaina da. Berria - Kirola 2004-06-11
Sanjoanak aurreko bere goizaldi goizenekotik 5 minutu eskas atzeratu ditu bakarrik: 5 minutuz laburtu da goiza, beraz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.
Are gehiago harritu ninduen minutu eskas bat geroago atea zabaldu eta Bohusch presaka sartu zenean, zuzenean nigana. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 226. orr.
Dukea jauregiratu baino bi hilabete eskas lehenago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 47. orr.
Bada urtebete eskas-edo, neure kabuz hasi nintzela handitzen eta hedatzen, inongo kontrolik gabe. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 66. orr.
Bi ordu eskas iraun zuen bilerak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.
Kolpe berean, txantxangorria xalto batean jaisten da nire aurrera, metro eskas bat aurrean, ia hankapean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.
Bi metro eskas dira, pertsona baten altura gehienez, baina berarengana iristen naizenerako, konorterik gabe datza hondarretan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 238. orr.
· Uztailerako 148 "garraio" egin ziren, eta 100 mila judu eskas gelditzen dira Hungarian (825 mila zeuden gerra aurretik). Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 11. orr.
Egun bete eskas iragan duk altxatu eta lehenengo aldiz atera hintzenetik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.
Atletico Madril, aldiz, eskas aritu zen, ideiarik gabe, pattal, oso pattal. Berria - Kirola 2004-10-03
Oso eskas ari dituk. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 120. orr.
Badakigu badirela beste horrenbeste, poxi bat eskas dabiltzanak hizkuntza kontuetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 29. orr.
Lehenago martxoari ere urria deitu baitzioten, ordurako bai aziendak eta bai pertsonak nahikoa urri eta eskas ibiltzen zirelako, gerraosteko hartan batik bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 106. orr.
Berak hartu zuen nire hezkuntzaren ardura, eta eskas nenbilela ulertarazi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.
Ordurako famatua zen Thomas literatura zirkuluetan, baina diruz eskas zebilen, are eskasago familia ugaltzean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.
Armetan eskas nengoen, ordea, eta eskura nituen apurrez profitatu behar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.
Mendi hau Jerusalemdik hurbil dago, kilometro batera eskas. Elizen arteko biblia Eg 1,12
· Aitona Nikolas gero eta eriago eta ezinduago zegoela, gero eta hutsago eta eskasago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.
Erreka zolan, behar orduan gordetzeko lekuak ez ziren eskas. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 20. orr.
Ogia eskas denean, menpekoen gari-sailak erretzen dituztenak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.
Hire herrian belarra eskas izango ahal duk luzaro! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 327. orr.
Norbait eskas zela nehork ez zuen ikusi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.
Hirira itzultzeko eskas ziren kilometroetako seinaleak zenbatzeari eman nion, ez lokartzearren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.
Zeure zerbitzura duzun adiskideak jakin du izkiriatzeko behar duzun guztiaren eskas zarela, eta hornitu zaitu dagoeneko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 217. orr.
Izuaz ordezkatu nuen bada eskas zitzaidan sentikortasuna. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.
Adiskideak Mai aipatua zidan, baina nitaz osoki segur agertzeko elementu anitz eskas zitzaizkidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.
Aita urtebete eskas dela hil zitzaigun. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 113. orr.
Baina ene asmoa nekez konplitzen zen, eta kasik beti zen zerbaiten eskas. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 347. orr.
Gauza askoren, asko-askoren eskas gara hemen, aspalditik, eta zuk bezalaxe falta ditut nik ere. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 209. orr.
Bazen lan-mahai lauzatu bat, beirontziteria gutxi bat, erreakziogaiak zeuzkaten hogei bat flasko, hautsa ugari, amarauna ugari, argia eskas eta hotza abondo. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.
Nola pizten ahal ziren suteak, egurra hain eskas zen uharte honetan? Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.
Badu bospasei urte segurik lehen arrangurak agertu zirela Frantzia behere hortan, medikuak eskas zirela eskualde batzuetan. Herria 2005-06-23
Beste leku askotan lana eskas eta gauza beharrenak falta. Herria 2002-10-10
· Medikuak eskas Frantzian? Hori ez da haatik arras hola. Herria 2005-06-23
Hiru eskas gehiengo osoarentzat. Herria 2003-05-29
Ehun urte, hiru egun eskas. Herria 2004-05-20
Eskas duzuna, huraxe nahi. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 162. orr.
Jatekoa eskas zuten, sosa ere bai. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.
Ez zuen lana eskas. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.
Eta, zer du ba neskak eskas? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 37. orr.
Kafea, txokoleta eta sukrea eskas ditinagu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 98. orr.
Beste asmazio guziak sobran ditu, edo eskas. Printze izatea baizik ez du eskas. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.
Bertzerik zen bertze gehienek eskas zutena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.
Ikuskizunak, hortaz, trinkotasuna zuen eskas. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.
Medikuak ez zuen konprenitzen gauaren biluzia eta desesperantza eskas nituela jadanik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 142. orr.
Segida segurtatua dela frogatzeko Aizpuruak argumentuak ez ditu eskas. Berria - Kultura 2004-01-04
Urrats bat baizik ez nuen eskas, psikiatrek depresio deitzen duten gogoaren beheraldiaren ataria zeharkatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.
Gaur egun, goiz-beiletako bisitari ditudan irudi edo burutapenek eskas dute sofistikazioa, lehenagokoen aldean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.
Bertzerik zen bertze gehienek eskas zutena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.
Gizakiek esperientziaz ikasiko dute, bizkitartean, elkar lagunduz dituztela eskuratuko biziki errazkiago eskas dituztenak eta beren indarrak batuz baizik ez dituztela nonahi mehatxatzen dituzten arriskuak saihesten ahalko. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 441. orr.
Zure gutuna baizik ez nuen eskas hari kasu eginarazteko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 218. orr.
Etorria eskas, sigi-sagaka jarraitu nuen lerro zurietan barna, jadanik idatzitakotik idaztekoa ekarri nahirik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.
Ohe zabalegiaren hedaduran, Joana eta Mai aldizka eskas nituela konturatzen nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 124. orr.
Baroja ez zen ezerekin ase, eta ez zekien egiatan zer zuen eskas izatasun bete-betea eskuratzeko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.
· Badakizu zer esan zidan kapitainak konpainian soldadu bat eskas zeukala ikusi zuenean? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.
Beti baziren berantiarrak, honek zapata bat eskas, hura zakurik gabe, edo burukoa ahantzia, nik dakita. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.
Herriko etxeak kontsulta handi bat egin du jakiteko tokiko jendeak nola ikusten duen plaza hori, zer abantail eta zer eskas kausitzen dion. Herria 2002-07-18
Seme bat, anaia bat, lagun bat ala aita baten galtzea dorpea izaiten da, ez da hitzik ezkasa ordaintzen duenik, bainan gelditzen da Herri osoaren sustengua doluaren eztitzaile. Herria 2004-07-29
Dena den, herriak eta apezpikuak baimendurik, primadera egun batez, joan zen bakarrik, proosionerik gabe laguntzeko, zakurrik gabe ere, eta hori anitzek eskas bat bezala senditu zuten. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 77. orr.
Eskas haundi bat beraz denentzat eta partikularzki “Ixtaklok” batasunarentzat! Herria 2005-10-06
Deusetan ez zituen baliatuko bere teologia jakitate zabalak artzain eta laborari herri hartan, eta maila goragoko elkarrizketen eskasa sendi zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.
Artean argiki lo eskasez eta mafrundi nengoen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 30. orr.
Gehienez ere kexuzko mandaturen bat bidaltzen dik gaizki esaka, helbidearen eskasez hala ere iristen ez zaiana. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.
Baina lan-eskasak hil du ene herria. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.
Apez eskasa erraten du hemen bainan zenbait egun berantago aipatzen du kolejio berri baten sortzea hain zuzen apez anitz badelakotz. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 101. orr.
Leiho berri batzu ideki behar izan zituzten aire eskasaren gatik jendea ardura alditxartzen zelakotz. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.
Ontzia konponduta, mareajera itzuli baino lehen, Areitiok marinelaren eskasa salatu zuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 226. orr.
Gauzen eskasak emaiten zidan nekeziak halako kontentu batez betetzen ninduen, barnetik atera behar nuen indarrak gisa batez aberasten baininduen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 112. orr.
Gorputzaren lasaitasun eskasak ez dit izpiritua fleitean uzten eta egiazki so egiteko arta pizten. Ikusiz nagusia, bekoz beko, zein sanoki mintzatzen zitzaidan, barkatu bezala nion bere jendetasun eskasa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.
Lo eskasak enerbaturik, Nina erdi oihuka ari zitzaion bere amatxiri. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 67. orr.
Hiriko arbolak eskas gertatu ziren, hainbertze urkaturendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.
Putzu kalean ama eskas gertatzean, bera bihurtu duk -arreba, alegia- gu guztion etxekoandre. Txillardegi «Putzu», 1999 - 224. orr.
Hitzezko deskribapen oro eskas gertatuko da, eta ez da bat bestea baino egokiagoa izango: balia bekit, bada, honako hauxe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 299. orr.
aldetik eskas (5); aste eskas (8); astebete eskas (10); bat eskas (25); baten eskas (6); beti eskas (7); bi hilabete eskas (11); bi minutu eskas (4); bi urte eskas (12); bizitegiak eskas (6); bost minutu eskas (6); da eskas (5); deus eskas (4); dira eskas (6); dirua eskas (6); ditu eskas (5); duela hilabete eskas (5); dute eskas (7); edo eskas (6); egun eskas (13); erdi eskas (10); ere eskas (22); eskas aritu (19); eskas aritu zen (7); eskas aritu ziren (4); eskas atera (4); eskas bat (37); eskas bat bezala (5); eskas batean (10); eskas baten (9); eskas batera (9); eskas batzuk (4); eskas behar (7); eskas behar izan (4); eskas da (11); eskas dela (12); eskas den (10); eskas dira (12); eskas direla (11); eskas diren (5); eskas ditu (13); eskas ditugu (4); eskas du (7); eskas duen (7); eskas dute (6); eskas duten (5); eskas egin (11); eskas egon (4); eskas eman (5); eskas eta (27); eskas ez (5); eskas falta (51); eskas falta dira (6); eskas falta direnean (6); eskas falta zirela (4); eskas falta ziren (4); eskas falta zirenean (14); eskas gehiago (6); eskas gehiago irabazi (6); eskas gelditzen (4); eskas geratzen (9); eskas hori (14); eskas horrek (4); eskas horren (4); eskas ibili (5); eskas igaro (4); eskas iraun (14); eskas iraun zuen (7); eskas izan (10); eskas izanen (13); eskas izanez (6); eskas izango (6); eskas jokatu (8); eskas lehenago (6); eskas samar (6); eskas samarra (4); eskas sentitzen (4); eskas zela (6); eskas zen (7); eskas ziren (6); eskas zituen (6); eta eskas (13); euro eskas (4); ez dira eskas (6); ez zen eskas (5); ez ziren eskas (5); gauza guti eskas (9); gol eskas (8); guti eskas (14); hain eskas (11); halako eskas (5); hamar minutu eskas (7); hilabete eskas (62); hilabete eskas falta (11); hiru eskas (4); hiru hilabete eskas (6); hiru minutu eskas (4); hiru urte eskas (5); hori eskas (8); jardunaldi eskas (6); jardunaldi eskas falta (6); kilometro eskas (11); lana eskas (4); langileak eskas (4); laurden eskas (4); lurra eskas (4); medikuak eskas (5); metro eskas (11); minutu eskas (39); minutu eskas bat (5); minutu eskas falta (15); nuen eskas (4); ordu eskas (11); ordu laurden eskas (4); ordubete eskas (8); ordubete eskas iraun (4); oso eskas (9); partida eskas (4); puntu eskas (5); segundo eskas (13); segundo eskas falta (5); tokia eskas (7); ura eskas (4); urte eskas (40); urte eskas ditu (6); urtebete eskas (17); zen eskas (5); ziren eskas (5); zuen eskas (6)
antolakuntza eskasa (4); axola eskasa (4); balio eskasa (4); borondate eskasa (5); da eskasa (4); defentsa eskasa (7); demokratiko eskasa (4); denbora eskasa (4); denboraldi eskasa (4); egoera eskasa (6); emaitza eskasa (5); eraginkortasun eskasa (7); ere eskasa (4); errespetu eskasa (6); eskasa bada (5); eskasa da (32); eskasa dauka (5); eskasa dela (45); eskasa dela esan (4); eskasa dela eta (6); eskasa dela salatu (4); eskasa delako (4); eskasa du (8); eskasa dute (8); eskasa dutela (7); eskasa edo (4); eskasa egin (41); eskasa egin zuen (13); eskasa egin zuten (5); eskasa egiten (8); eskasa eman (14); eskasa eman zuen (4); eskasa ematen (6); eskasa erakutsi (6); eskasa ere (9); eskasa eta (38); eskasa ez (9); eskasa hobetzeko (5); eskasa ikusi (4); eskasa ikusita (5); eskasa irabazi (24); eskasa irabazi eta (6); eskasa irabazi ondoan (5); eskasa irabazita (4); eskasa iritzi (5); eskasa izan (73); eskasa izan da (12); eskasa izan du (4); eskasa izan zela (5); eskasa izan zen (18); eskasa izan zuen (4); eskasa izango (6); eskasa izatea (5); eskasa izaten (5); eskasa jokatu (4); eskasa nabarmendu (5); eskasa salatu (11); eskasa salatzeko (4); eskasa utzi (4); eskasa uzten (6); eskasa zela (11); eskasa zen (19); eskasa zuen (9); eta eskasa (16); gaitasun eskasa (5); hain eskasa (6); hartze eskasa (9); hartze eskasa izan (4); hartzea eskasa (7); hartzea eskasa izan (5); informazio eskasa (8); irudi eskasa (16); irudi eskasa hobetzeko (4); itxura eskasa (14); joko eskasa (13); joko eskasa egin (4); jokoa eskasa (6); kalitate eskasa (10); konfiantza eskasa (5); kopuru eskasa (5); laguntza eskasa (8); lan eskasa (21); lan eskasa egin (6); leku eskasa (8); maila eskasa (18); maila eskasa eman (4); nahiko eskasa (9); oihartzun eskasa (4); oso eskasa (41); oso eskasa da (7); oso eskasa dela (5); oso eskasa egin (6); oso eskasa izan (4); parte hartze eskasa (7); parte hartzea eskasa (7); partida eskasa (16); partida eskasa egin (8); politiko eskasa (5); sasoi eskasa (4); talde eskasa (6); zigor eskasa (14); zigor eskasa irabazi (9)
baino eskasagoa (11); baino eskasagoa izan (4); baino eskasagoak (6); baino lan eskasagoa (4); baino maila eskasagoa (5); eskasagoa da (7); eskasagoa duela (4); eskasagoa egin (6); eskasagoa izan (11); eskasagoa izan zen (4); eskasagoak izan (4); eta eskasago (5); eta eskasagoa (7); eta eskasagoak (5); ezin eskasagoa (8); gero eta eskasagoa (5); gero eta eskasagoak (4); lan eskasagoa (4); maila eskasagoa (6); talde eskasagoa (4)
aukera eskasak (5); aukerak eskasak (4); azpiegitura eskasak (4); baldintza eskasak (4); baliabide eskasak (6); emaitza eskasak (10); eskasak dira (17); eskasak direla (18); eskasak direla eta (5); eskasak direlako (5); eskasak ere (7); eskasak eta (10); eskasak ez (5); eskasak izan (10); eskasak izango (4); eskasak zirela (4); eskasaren gatik (6); eskasaren ondorioz (5); eta eskasak (6); hartze eskasak (4); lan eskasak (6); lan eskasaren (5); lo eskasak (4); nahiko eskasak (4); neurri eskasak (5); oso eskasak (12); parte hartze eskasak (4); segurtasun neurri eskasak (5)
ahal eskasez (4); baldintza eskasetan (10); baten eskasean (4); bi puntu eskasera (4); egun eskasetan (5); eskasean eta (5); eskasean ez (4); eskasegia dela (8); eskasegia eta (4); eskasen ondorioz (5); eskasena da (7); eskasetan eta (6); eskasetan ez (4); eskasetan nagusi (5); eskasetan nagusi izan (4); eskasez eta (5); eta eskasetan (6); hilabete eskasean (5); hilabete eskasera (8); kalitate eskaseko (5); kilometro eskasera (10); leku eskasez (10); lo eskasez (6); metro eskaseko (10); metro eskasera (8); minutu eskasean (4); minutu eskaseko (6); minutu eskasera (4); minutu eskasetan (6); multzoko talde eskasena (4); ordu eskasera (6); ordubete eskasean (8); ordubete eskaseko (4); puntu eskasera (9); segundo eskaseko (4); segundo eskasera (4); talde eskasena (4); tamaina eskaseko (4); toki eskasez (8); urte eskasean (5); urte eskasekin (5); urte eskaseko (4); urtebete eskasean (5)
da deusen eskasik (4); deusen eskasik (29); deusen eskasik izanen (6); eskasik ez (10); eskasik izanen (11); lan eskasik (4); mugimendu eskasik (4); zen deusen eskasik (4)