Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskasia (orobat eskasi g.er.) 1 iz gabezia, eza; urritasuna; falta.

Etxe gehienetan bazen eskasia eta herstura frango. ez zen espero ez eskasiarik ez garestialdirik, esan bezala bake garaiak baitziren haiek itsasoan, klase askotako negozioetarako onak beraz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 170. orr.

Aldi bateko asea eta gehiegikeria bertze aldi bateko goseaz eta eskasiaz pagatzen nuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Zuk bezala nik ere aire pixka bat eta askatasun pixka bat nahi nuke izan, baina eskasia horien ordaina eta askoz ere gehiago eman digutela uste dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 209. orr.

Maite zaitut, beti maitatu zaitut, eta gure logelatik kanporatu zintudanetik, zure eskasia deitoratu dut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 248. orr.

Ez zen espero ez eskasiarik ez garestialdirik, esan bezala bake garaiak baitziren haiek itsasoan, klase askotako negozioetarako onak beraz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Jakien armairuan sekulan deusen eskasiarik ez zedin izan arduratzen zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.

Gaztelania bezalako hizkuntza finkatu batean aberasgarri litzatekeena etxekaltea izan liteke geurean, eraginkortasuna edo medioen eskasia bezalako arrazoiengatik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 184. orr.

Behin-behineko legebiltzarra osatzeko xedea duen batzarrean tirabirak nabarmendu dira, sunitek euren ordezpenaren eskasia salatzean.  Berria - Mundua   2004-08-17

Horietan larriena dudarik gabe komunen edo zerbitzuen eskasia.  Herria   2002-08-08

Proba horiek, gainera, ezinegona sortu zidaten, Stephen bera eskasia eta dohainen jabe soil bihurtu banu bezala, gizakitzat eta osotasuntzat ikusi gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Halakotzat joak izan dira esate bateko agote larruxuriak, larrujea gorritzen duen pigmentu baten eskasiagatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.

Gizentasunaren kontra borrokatu behar da, baina ez proteinen, mineralen eta bitaminen eskasia duten dietekin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Indar horren eskasiak, horren ahulaldiak sortu ditu, hain zuzen, munduko monoteismo egituratu guziak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Ez, lehen begiratuan ez dut ezeren eskasiarik, L handi bat merezi duen lagun batena baizik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 18. orr.

Horregatik, anaia, uste dut hobe dela, eredutzat jarria nagoen honek jauregietatik ihes egitea eta eskasia jasaten dutenak indartzea, hauek jasaten dituztenak jasanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

Uste dut hobe dela, eredutzat jarria nagoen honek jauregietatik ihes egitea eta leku apaletan apalen artean apalki bizitzea, eskasia jasaten dutenak indartzeko, haiek jasaten dituztenak jasanez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Une honetan, zuek sobera duzuenak haien eskasia konponduko du, eta egunen batean haien ugaritasunak zuen eskasia.  Elizen arteko biblia   2 Ko 8,14

Badakit eskasian nahiz ugaritasunean bizitzen.  Elizen arteko biblia   Flp 4,12

Eskasiaren garaietan ugaritasun-garaietako jokabidea izan, lurrak ezer ez duten familia guztiei banatu, luberritzeko eta lantzeko bitartekoak eman.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Berdeletan hasi berri den flotari bota diote eskasiaren errua.  Berria - Ekonomia   2006-03-19

Arrazoi matematikoak zirela eta, honako hitz hauek sortu zituen Apoloniok: hiperbola, gehiegi hitzetik eratorria -hyper, "gehiegi den zerbait"-; elipse, eskasia hitzetik eratorria -"eskas den zerbait"-; eta parabola -para, berdin hitzetik eratorria, "behar den huraxe".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.

Bonetbeltx eta Lazkano bi kintze xoilen eskasian gelditu dira, beraz Euskal Herriko xapelgoaren azken borroka ez dute eginen.  Herria   2004-12-30

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egoitza sozialen eskasia gorria.  Herria   2004-04-08

Gerraosteko eskasia latza gorabehera, Hilde anderea erregina baten dotoreziaz janzten zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 53. orr.

Horregatik eskasia gorria jasan behar izaten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 513. orr.

Sasoi eskasia handikoak pasatu genituen, ba, gerrate umil haren ostean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 112. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pobretasunaren maitasuna, eta eskasia-garaietan aurkitzen zituen irtenbide harrigarriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dena den, hobe liburu sobera, liburu eskasia baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.

Faxismoaren urteetan, nobelagileak eta poetak hitz eskasian gelditu ziren, eskura hitz gutxi zituzten, asko eta asko debekaturik baitzeuden.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 214. orr.

Petrolio eskasiari, espekulazio arduragabea gehitzen zaiolako.  Berria - Harian   2006-04-19

Iodo eskasiak osasun arazo larriak eragiten ditu, eta gabezia horrek umeei eta emakume haurdunei egiten die kalte gehien.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Burdina eskasia edo seleniorik eza edo gisa hartako beste mineralen baten falta izango dun seguru.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.

Ahalak mugatuak izanez, apez eskasia izateko arriskutan zela Euskal Herria.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 111. orr.

Luzaz jatetxe eskasiaz, errenkura baiziren arrotzak, orai badute hauta!  Herria   2001-06-21

Hemen janari-eskasia handia zegoen, eta gosearen zimikoa bi ogi-mokadu eta zazpi arbiz eta egarria bihotzeko pozez baretu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Udan erregaien kontsumoa handitu egiten dela eta, beldur dira eskariari erantzuteko gai izango ez ote diren, erreserba eskasiagatik.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

Ohe eskasiarengatik ospitaletik lasterregi atera behar da, berriz block-era joaiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.

-Leukozito eskasia -azaldu diote.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 128. orr.

Honek, behar-bada, Santa Luziaren eragin nahasturen bat izan lezake tarteko, begietako argi eskasiak burukoa indartzen duelako sineste zaharragatik edo.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 232. orr.

Donostian genuen lur eskasia kontuan hartuta, bidegabekeria zela hildakoek bizidunoi metro karratuko hainbesteko dirutza balio zuena kentzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

Ez nago bakarrik, maite nau, nik ere maite dut, baditut nire liburuak, nire koadernoak, nire egunkaria, ez naiz horren itsusia, adimen eskasiarik ere ez dut, alaia naiz, eta pertsona ona izan nahi dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 298. orr.

Egokitzen da halako batzuetan, denbora luze samarrean, berrogeialdi eta hilabete pare batean euri eskasia izatea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.

Beldur dio ur eskasiari edo siketeari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.

Edozein sailetako ekai eskasiak espekulazio gero eta handiagoa ukan zuen ondorio, eta nornahi egoeraz baliatzen zen, guti edo aski.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 217. orr.

Depresioen kausa eskari eskasia da, besteak beste, gizarte aberatsetan gero eta gehiago aurrezten delako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Lurraldea antolatzeko baliabide eskasia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Ondasunen eta zerbitzuen eskaintza eskasia dagoenez, enpresek gutxiago ekoizten dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.

Roberto Mancini Interreko entrenatzailearen kezka bere taldearen gol eskasia da.  Berria - Kirola   2006-02-22

Horregatik zaude nekatua, lo eskasiagatik.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 130. orr.

Adin handiak edota gaitz edo buru-eskasiaren batek bizimodu hau gordetzea galarazten ez badio, 7 gure bizimoduaren berri zehatza emango zaio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1177. orr.

5 immuno eskasia ik immuno 1.
6 inmuno eskasia ik immuno 1.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus