Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskailburu (ETCn 215 agerraldi; orobat eskail-buru g.er. eta eskail-buru g.er.) iz bi eskailera zatien arteko zati laua; eskailearen burua. ik eskailera 6.

Hoteltxoko eskailera igo nuen, eskailburuan igeltsero bat ari zen lanean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

Kontuz eskail-buruan aztarnak uztearekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Eskailburu berean bizi nintzen, zure atearen aurrez aurre.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Belarria horrela berotzen niola zeharkatu genuen eskailburua, haren etxeko ate ondoraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Eskaileretan gora igo zen, astun, bigarren eskailbururaino, non ere baitzegoen ate bat letoizko plaka batean Mr Alleyne idazkuna zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 125. orr.

Oin-puntetan igo zen azken eskailbururaino, gero, eskaileretan gora egin zuen tranpol bateraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Bulegoen aurreko eskailburuan motxila bat aurkitu zuten ertzainek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Etxeko atarian lehenbizi eta etxebizitzako eskailburuan gero, txirrina zanpaka egin nuen denborak epeldu zizkidan haserrearen su-pindarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Soziologia fakultateko goiko eskailburuan egoten dira, hirugarren pisuan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 35. orr.

Goiko solairuko eskailburuan ikusi nuen, pijama bat jantzita zeramala.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 183. orr.

Eskailburuan gelditzen ziren lipar batez, argimutila eskuan, solasean, giltza sarrailan sartzen zuten bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Eskailburuko atea zabalik dago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 144. orr.

Po kaleko etxebizitzako eskailburu goibelera iristen ginenean, aitak txirrina jotzen zuen, eta, amona irekitzera etorririk, belarrira oihukatzen zion: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Eskaileretan behera lur joko zuen noski eskailburuko zaindariek eutsi ez bazioten behintzat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.

Eskailburuko argi mehearen azpian, begiak koadernotik erauzitako orrira behartu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.

Kontuz eskail-buruan aztarnak uztearekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.

Ziegako harrizko eskailburutik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.

Eskailburuan zain zuen heriotza-zigorra.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus