Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskabide 1 iz eskaria, eskuarki zerbait eskatzen den idazkia edo hitzak.

Hauek Galileako Betsaidako Feliperi hurbildu eta eskabide hau egin zioten: "Jauna, Jesus ikusi nahi genuke".  Elizen arteko biblia   Jn 12,21

Hanamel, zeure osaba Xalumen semea, etorriko zaizu eskabide hau egitera: "Eros iezadazu Anatoten daukadan alorra; zeuri dagokizu horretarako eskubidea, ahaiderik hurbilekoena zaitudanez".  Elizen arteko biblia   Jr 32,7

-Eskabide bat egin nahi dut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 210. orr.

Bada eskabideak egiteko inprimaki bat Zein erratz? liburuaren atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 200. orr.

300 baino gehiago dira hilketen argiketarako eskabideak egin dituzten familiak.  Berria - Kultura   2004-05-27

Nik hainbat eskabide aurkeztu ditut gogorarazteko oinordekorik hurbilena bizirik dagoela oraindik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 516. orr.

Produktua ez zen fabrikazio arruntekoa, kantitate txikitan prestatzen zen eta berariazko eskaeraz soilik; eskabidea igorri nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

Ongi iruditu zitzaien eskabidea legebiltzarkideei.  Elizen arteko biblia   1 M 8,21

Apaizak berarekin bizitzeko eskabidea onartu zion, baina ez zion dirua hartu nahi izan gurasoen beldurrez.  Berria - Mundua   2004-12-16

Aditzera ematen dizut ez dudala zure eskabidea onartzeko arrazoirik ikusten, eta bai arriskuak ugari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.

Aniztasun demokratikoaren eskabidea liberalismoaren tradizioak berea duen askatasun eskubidean datza.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.

Willemen hitzak entzun zituen Velascoren eskabidea onetsiz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 213. orr.

eskabide hauen nonahikotasunak zera planteatzen zuen, ea kornukopiaren emankortasuna uste bezain agortezina ote zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Pilatok haien eskabideari men egitea erabaki zuen.  Elizen arteko biblia   Lk 23,24

Frantziskok ez zien, ez, eskabideei uko egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Marotok jaramonik ez eskabideari, eta ezetz erantzun.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 174. orr.

Ama, hitzik gabeko eskabideari erantzunez, niri gertatutakoa kontatzen hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Euskal barruti administratibo berezia antolatzea zen haren eskabide nagusia, gaur ere lortu gabe jarraitzen duena: euskal departamendua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 149. orr.

Afrikako Batasuneko estatuburu eta gobernuburuak bat etorri dira Gleneagles hirian (Eskozia) gaur hasiko den G8koen bilerakoei eskabide bateratuak egiteko.  Berria - Harian   2005-07-06

Orotariko eskabideen bulegoak data ezarri eta niri helaraziko dit.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

Ugaritasuna gizadi osoarentzat izateko aukeraren amets berri honek inoiz ez bezalako eskabide premiatsu eta larriak sortarazi zituen "gabeziatik askatzeko".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

Etxegile aberatsen bat eta bere emaztea afaltzera omen zetozen, eta osaba Vernonek eskabide handiren bat espero zuen harengandik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Apirilaren amaieran Construcciones y Auxiliar de Ferrocarrilesek (CAF) 2.335,7 milioi euroko eskabide zerrenda zuen, inoizko handiena.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

2.366 milioi euroko eskabide zorroa itxi du, horietariko %32 esportazioak dira.  Berria - Ekonomia   2004-05-15

Batzuetan, epaileari eskabide-orri bat bidali behar, eta ez daukat non idatzi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.

Kongresuko beren ordezkariei gutunak bidaltzen zizkietelarik eta ezin konta ahala protesta- eta eskabide-agiri sinatzen zituztelarik ere, are orduan ere, gauza bakarrak kezkatzen ninduen ni: Rory aurkitu eta New Yorkera ekartzeak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 286. orr.

"Nik, Fulgor Sedanok, 54 urteko gizona, ezkongabea, lanbidez administratzailea, auziak abiarazi eta jarraitzeko gai, ahalez eta neure zuzenbidez, honako eskabide-azalpen hauek egiten ditut...".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 56. orr.

Helburua 100.000 sinadura jasotzea da, horien bidez eskabide eskubidea baliatu eta Gasteizko eta Iruñeko Legebiltzarretan gunearen beharra nabarmentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hirirantz zihoan bitartean, egun hartan lortzea espero zuen daratulu-eskabide handian bakarrik pentsatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Eusko Jaurlaritzak joan den irailean jarri zuen auzi-eskabidea Estrasburgoko Auzitegian Alderdi Legearen kontra. Caballitoko grebalari gehienek bat egin dute arbitratze eskaerarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Ikasle hauek elkarren artean maizegi erdaraz dihardute, euskara eskola orduetarako eta hizkuntza eskabideetarako bakarrik utzirik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 72. orr.

Hiregana, ordea, dohakabe hori, gizon bakar bat ere ez dun etorri ezkontza eskabidea egitera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Baina, urteen poderioz, sentimendu hura ahuldu egin zitzaion, halako moldez non baiezkoa erantzungo baitzion ezkontza eskabide bati, baldin eta norbait halako asmoekin hurbildu izan balitzaio.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Jangaitza da jarrera hori baita gizartearen kultur eskabideak zaintzeko ardura duten administrazioarentzat edo kultur mundutik hurbil dauden erakundeentzat ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.

Hauxe izan zen santuaren asmo bakarra, Elizari babes-eskabidea egitean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Sinesten nuen sinesten nuelakotz, ez galdera bati erantzuna eskainiz, baizik printzipio-eskabide baten bidez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus