Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baduzularik ainitz gauza egiteko, ez da zaila erretreta. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 42. orr.
Erretretari buruz, erretiratu ziren beren alabaren etxerat. Herria 2004-01-15
Kolko Mitxoletak erretreta hartu eta hor nonbaiteko bazter galdu batean erretiratuko zela erabaki zuen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 6. orr.
Ez zuen berrogeita hiru urteetan erretreta hartzen ahalko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 209. orr.
Jada erretretako adinera helduak zirela. Herria 2002-12-12
Adinduenek, aitzin-erretretaz gozatuz, erretreta berrogeita hamahiru urtetan har zezaketen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.
Pantxo Michelena, Kanboko eskola publikoko klase elebidunetako erakasleak bakantza luzeak ukanen ditu aldi huntan, erretretan sartzen baita. Herria 2005-07-07
Erretretaren eta Seguritate Sozialaren aldaketa sakonen ondorioz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.
Erakasle ainitz joaiten dira erretretara. Herria 2003-01-21
Hogeita hamazazpi urte eta erdi lanean ari izanik, ederki merezitako erretretara helduak ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.
Lan gabezia alde batetik, gero eta haur gutiago bestetik, nork eta nola pagatuko dira erretretak hemendik eta zenbait urteren buruan. Herria 2003-06-05
Bana beste mila euroko erretreta hunkitzen dute gaur egun departamenduan adintsuek. Herria 2005-12-15
Ortzegun gaueko nire erretreta destenorekoak alderdi abantailos bat bazuen, bederen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.
Erretreta luze eta osasuntsu bat. Herria 2004-12-02
Erretreta on, Maialen. Herria 2005-08-04
Arbelbidek izan zuen etxe hori apezen pausa leku eta apez xaharren erretreta-etxe egiteko ideia, serora kongregazio baten gain emanez etxearen erostea eta ideia gauzatzea. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 59. orr.
Zorionak eta ainitz urtez oraino, beren erretreta denbora goza dezatela ahal bezen goxoki. Herria 2004-01-15
Aitak, aitzin-erretreta erdiets zezan, legearen arabera, ondokoak lurrak emendatu behar dituela eta, beren 24 hektarearen gainera, alokatzen zituen 4 hektarea bere izenean pasaraziak zituen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.
Ondorioz, erretreta kutxa horien gastuak emendatuz doatzi, diru-sartzeak aldiz xuhurtuz! Herria 2003-02-06
Ez zuela merezi, bost urte gehiago edo bost urte gutxiago lan eginda ere berdin-berdin izango nuela erretreta-sari kaxkarra. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 71. orr.
Israelgo Defentsa ministro Shaul Mofazek atzo esan zuenez, Armadak badu plan bat Gazako erretreta gauzatzeko. Berria - Mundua 2004-05-02
«Gaza lehenbizi da, ez Gaza azkenik», esan zuen Solanak, erretretak gero Zisjordanian segitu behar duela nabarmenduta. Berria - Mundua 2004-07-20
Espainiako presidente ohi Jose Maria Aznarrek AEBetakoari, George Bushi, hots egin zion, tropa espainiarren erretretaz «damua» agertzeko. Berria - Mundua 2004-04-21
Espainiaren erretreta modu koordinatuan eta koalizioko beste indarrak arriskuan ez jartzeko gisan egiteko eskatu zion Bushek Zapaterori. Berria - Mundua 2004-04-20
Oroi naiz Ain Sefra hirian nintzela erretreta espirituala egiten, beste apezgai batzuekin izigarriko segada erreusitu zutelarik gure soldadoek Tamedda mendiaren kaskoan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 63. orr.
Kontseilu galdegiten ibili zen, historia liburuak irakurtu zituen, erretreta bat egin zuen Belokeko monasterioan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.
Nikaragua izan zen erretreta deia jo zuen lehen herrialdea, urtarrilaren hasieran. Berria - Mundua 2004-04-21
Diana eta erretreta joaldietan Donostiako hiri barrua kuarteletako 'ra-ta-plan' hotsez betetzen zuen haren imitaziozko harmonia (--?), alegia. Askoren artean «Rataplan» - 32. orr.
Gero Gavardi, zeina hatz puntez erretreta joka ari baitzen marmolezko mahaiaren gainean, danbor baten gainean bezala; elkarrizketari berriz ekiteko gonbidatzen zituen irribarre eginez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.
bere erretreta (11); beren erretreta (6); da erretreta (3); du bere erretreta (3); du erretreta (4); duen erretreta (3); erretreta eta (8); erretreta etxe (5); erretreta etxearen (3); erretreta hartu (34); erretreta hartu arte (6); erretreta hartu berria (4); erretreta hartu du (6); erretreta hartu eta (3); erretreta hartua (4); erretreta hartuko (3); erretreta hartuz (3); erretreta hartzean (3); erretreta hartzearekin (6); erretreta hartzen (9); erretreta horien (5); erretreta luze (4); erretreta luze eta (4); erretreta on (8); erretretan dago (3); erretretan diren (3); erretretan jarri (3); erretretan sartu (9); erretretan sartu arte (3); erretretan sartzen (5); erretretarat helduak (3); erretretarat joan (3); erretretarat joanen (3); erretretaren hartzeko (4); erretreten auzi (3); erretreten erreforma (5); erretreten gainetik (4); erretreteri buruz (10); eta erretreta (23); eta erretretaren (3); gazako erretreta (8); orai erretretan (3); orain erretretan (6); zuen erretreta (5)