Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erretirada iz erretiratzea, eskuarki gudaroste eta kidekoena. ik erretira.

Ustekabean, ordea, erretirada ihesi bihurtu zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 154. orr.

Gerra-nobela ere bada (Dunkerkeko erretirada maisuki deskribatuta dago), eta baita gerra-nobelaren aldaera den ospitale-nobela ere.  Berria - Kultura   2004-05-26

Erretiradan Coppi jeneralaren indarrek utzi dituzten hildakoek eta gerra tresneria ugariek beren gordinean hitz egingo diete Esku Hartze Ezaren Aldeko gobernuei; Gerra Zibilean nazioarteko faxisten esku hartzea eskandalagarria da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Hurrengo hiria, Rambouillet, erretiradan doazen alemanek ebakuatu berri dela diote.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 231. orr.

Hanka egin zuen gizonak, eta galopan aurreratu ziren erretiradan zetozen gudarietako batzuk.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.

Haien ondotik, agur-emaileak, erretiradan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Beiztegi kapitainak, bihotza garrazturik, erretiradako agindua jo zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 65. orr.

Atzera doan barbaroak, bere erretiradan, maniobra-eremu mugagabea ireki duenean, guda-fronte aldakorra, lehenago edo geroago, lerro batera iristen da, non zibilizazio erasokorraren nagusitasun militarra neutralizatu egiten duen erasotzailearen operazio-basetik frontera dagoen tarte oso luzearen eragozpenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 141. orr.

Agure horrek jakin behar luke erretirada duela garaipenerako bide bakar, eta garaiz dago oraindik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Baina guardak herrian zeuden eta, erretirada aitzin, azken itzuli bat egin ohi zuten, segurtatzeko biztanleak oro beren etxeetan zeudela eta inguruetan mugimendu susmakorrik ez zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 97. orr.

Ildo horretan, Israelgo Armadak atzo ohartarazi zuen tropen behin-behineko erretirada ez zuela gauzatuko, baldin eta eresistentziak herenegungoaren antzeko eraso gehiago egiten baditu.  Berria - Harian   2005-01-09

Don Alfonsoren erretiradak ez gintuen sobera harritu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 241. orr.

Ez dut ukatuko bart gaueko erretirada luzatu egin nuela... berbetan-berbetan azken taberna itxi egin genuela.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus