Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erretagoardia zena aste gutxiren buruan bihurtu zen, ordea, lehen lerro. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.
Aitzindaritza eta erretagoardia, haren babesle izanen dira. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 16. orr.
Atzean, iluntasunetik atereaz, zaldizkoen talde txikia zetorkien lauhazka, erretagoardiatik gelditzen zen guztia. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 110. orr.
Erretagoardiarekin geratzeko erabakia hartu duela zirudien, Pelennortik atzeraka etortzea presakako ihesaldi bilakatuko den beldur baita. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 108. orr.
Stalingrado zulo beltza zen, zulo eskerga, zulo kabugabea, zulo haragijalea, baina erretagoardian, hala ere, musika entzuten zen, Txaikovskiren Beltxargen Aintziraren doinuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.
Atzean, Merry zihoan Stybbaren gainean, Gondorko mezulariekin eta, azkenik, erretagoardian, erregearen eskoltako beste hamabi gizon. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 86. orr.
Eta zer da adierazpen askatasuna? Erretagoardian besoak gurutzatuta gelditu eta ekintza gizonek egiten duten guztia gaizki dagoela esateko aukera bat besterik ez da. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 33. orr.