Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erresaka 1 iz olatuek itsasertzean egiten duten atzeranzko higidura.
Eta halako olatu handi batek beti dakar erresaka: beldurra. Beldur naiz ez ote didan buruaren atzealdetik helduko eta goratuko, erresakak egiten duen bezala. Berria - Harian 2005-04-19
2 edari alkoholdun gehiegi edan den egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. ik biharamon; bestondo.
Gizaki arruntok biharamuna esaten diogu sentipenen batura honi, edo ajea, edo erresaka, edo bestondoa, edo zakurzuria, edo astelehena, asteazkena eta zergatik ez: ostirala. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 129. orr.