Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erregistratu, erregistra(tu), erregistratzen (orobat errejistratu g.er. eta errekistatu g.er.) 1 du ad erregistroa egin.

Substantzia berri bakoitzaren usaina erregistratu zuen, egitura kimikoarekin erlazio sinpleren bat aurkitzeko itxaropenarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Idoia Zenarrutzabeitia EAEko lehendakariordeak atzo erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean 2005erako aurrekontuen proiektua.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Jaio berriaren izena erregistratzeko garaia iritsita, gizonak sendagileari aitortu zion ez zeudela ezkontuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

Gaur egun155 berriemaile daude erregistratuta Basque Researchen.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Botoa ematen hasi dira atzerrian erregistratutako 280.000 irakiar.  Berria - Harian   2005-01-29

Lau herrialdeetan igoera handia izan zuen INEMeko bulegoetan erregistratutako langabeziak: %5etik gorakoa denetan.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

Profanoaren ustez, berriz, zientziak ez du egiten datuak erregistratu baino, bere inguruan argazkiak aterako lituzkeen kamera baten modura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Fran?ois Jacob, 2004 - 178. orr.

Autore horiek 2.100 obra berri erregistratu zituzten.  Berria - Kultura   2004-04-28

Etxerat eta Gurasoak elkarteek zazpi salaketa erregistratu zituzten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Eleketaldian jalgitako datuak -zernahi zirela- erregistraturik gelditzen ziren, gure lagunaren oroimen apartekoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Hirugarrenak -lau dira guztira- Ramon de la Sota Agent of Foreign Principals legez erregistratua dela dio, hori 1938ko ekainaren 8ko Act-en arabera egin ahal izan duela dioelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 212. orr.

Ur-kontsumoaren zenbatekoa nire liburuxka elektronikoan erregistratu ondotik, 12. A etxebizitza hartatik solairu bereko B-ra pasatu nintzen jarraian.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.

Hollyk ere ez zuen ondo egiten bezeroak erregistratzeko lana.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 38. orr.

Behaketa horiek bizitzan zehar erregistratuta eta gaixoa hil ondoren haren garuna aztertuta, sentimen jakin batzuekin loturiko garun-azalaren atalak identifikatu ahal izan zituen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Medikuak berak utzi diolako pittinka-pittinka informazioa erregistratzeko eta interpretatzeko gunea izateari eta bere alboan, berarengandik kanpo, osatu direlako dokumentu masak, korrelazio tresnak, eta azterketa teknikak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Lizentzia legezkoa izango da, Europako Interes Ekonomikoko Elkarteen artean erregistratua baitago.  Berria - Kirola   2004-06-27

Munduko leku askotan oraindik heriotzak eta jaiotzak erregistratzeko sistemak ez dira behar bezain taxuzkoak, eta horrek arazo handiak ekartzen dizkie umezurtzei.  Berria - Gaiak   2006-02-11

Kontratu guztiak publikoki erregistra daitezela, hiritar guztiek izan dezatela eskubide agiri ondo ordenatuak kontsultatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Gertaerak erregistratzeko norberaren metodoak hobetzea da oroimena hobetzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Zehazki esateko, guk iraupen-irudi deitzen dugun hori, denboraren jarioa erregistraturik jasotzen duen denborazko irudia, alegia, ez dagokio, berez, denborazko sintesiari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Horrek esan nahi du hemisferio batean erregistraturiko oroimen-arrastoak ez zirela bestera transferitu, trebakuntza-saioetan garunaren bi erdiak aktibaturik egon balira gertatuko zen bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

Filmeko irudia kolpe batetik grabatzen da; bideo-irudia, berriz, elkarren gainean dauden lerro horizontalak bata bestearen ondoren aztertzen dituen eskaneatze elektroniko batez erregistratzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

Raimundo Silvak lerrokatu ahalko balitu, ordena bati jarraiki, bere oroimenean dauden hitz eta esaldi solte guztiak, nahikoa litzateke diktatzea, kasete batean erregistratzea, eta hala lortuko luke, idazteko ariketa nekagarrian akitu gabe, oraindik bilatzen ari den Lisboako Setioaren Historiaren kontakizuna. ik grabatu 3.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 217. orr.

Rogeirok gero era laburrean, takigrafikoki, erregistratu zuen, geroagoko utziz Osberno [...] izeneko hitz-jasotzaileak sartuko dituen mintza-jarioaren edergailuak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 239. orr.

2 irud/hed

Ikusmen nerbioko zuntzetatik edo erretinako hainbat ataletatik bidalitako seinale elektrikoak zuzenean erregistratuz animaliekin egin diren esperimentuek zera iradokitzen dute: [...].  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hobe dugu inportazioan zentratzea, marka erregistratua, ospetsua eta bermekoa duten sei-zortzi produktutan bereiztea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 40. orr.

4 miatu, arakatu.

Jaisteko esan diote, eta goitik behera erregistratu dute, zakarki.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 46. orr.

Batzuetan, droga edo lapurretagatik gazteren batzuk detenitzen bazituzten, paisanozko poliziek komun horietan sartzen zituzten erregistratzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregistratu dira (4); erregistratu ditu (3); erregistratu du (3); erregistratu zituen (3); erregistratu zituzten (6); erregistratu zuen (8); sinadura erregistratu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus