Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badakigu, halaber, klitoria ez zuela gizakiak garatu, baizik eta narrastiek garatu zutela -zakila bezala- duela 300 milioi urte, barne ernalketa asmatu zutenean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 245. orr.
Ziklo horretan ernalketa gertatzen ez bada, odol horrek ez du ezertarako balio, eta, ondorioz, gorputzak egotzi egiten du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.
Izaki sexudunak gara, eta ernalketa gertatzen denetik bertatik gara desberdinak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.
Ernalketa bide naturaletatik lortu ezin duten bikoteen azken aukera lagundutako ernalketarako teknikak erabiltzea da. Berria - Harian 2005-07-16
Ernalketarako teknikaren bat baliatzeak 3.000 euro inguru balio du. Berria - Harian 2005-07-16
Obulua tronpan zehar umetokirantz bere bidea egiten ari bada, pilulak ernalketa eragozten du obulua semenarekin kontaktuan jarri baino lehen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.
Erresuma Batuan debekatua dago klonatutako enbrioiak ernalketarako erabiltzea. Berria - Gaiak 2004-06-17
Duela 12.000 urte, sedentarismoak, ernalketan gizasemeak zuen betekizuna ikusi izanak, nekazaritzak eta jabetza pribatuak patriarkatua ekarri zuten, eta horrek bikote monogamiko iraunkorra ezarri zuen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 289. orr.
Sexualitatea prozesu bat da, eta prozesu hori hasten da ernalketaren unean bertan, eta bizitza osoa irauten du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.
Non hasten da gure bizia (abortua, in vitro ernalketa, klonazioa) eta non amaitzen da (suizidioa, eutanasia)? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.
Ernalketa lagunduaren programan zegoen emakume batek garbi asko azaldu zuen egoera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 288. orr.
Bilboko klinika batera jo zuen bikoteak, umea ernalketa artifizialaren bidez eduki ahal izateko. Berria - Euskal Herria 2004-02-25
Lagundutako ernalketarako teknikak soilik Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalean egin daitezke eta, gainera, itxaron zerrenda luzeak daude. Berria - Harian 2005-07-16
Horixe ikusten dute txarto Londresko Lagunduriko Ernalketa eta Ginekologia Zentroko medikuek: erabakia hartu aurretik, herritarrek gai honen inguruan zer pentsatzen duten galdetu ez izana. Berria - Gaiak 2004-11-02
Ordenagailu eramangarria izter gainean jarrita erabiltzeak gizonezkoen ernalketa organoei kalte egiten diela ondorioztatu du New Yorkeko zientzialari talde batek. Berria - Gaiak 2004-12-10
Horrek esan nahi du sexualitatea ez dela senezkoa -esaterako, txoriek habiak egiteko duten ahalmena den bezalakoa-; ez datorkigu zehaztuta ernalketa unetik bertatik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.
Nornahik erabil dezake nire ernalketa metodoa arreta apur bat jarriz gero. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 23. orr.
Pilulak trabatu egiten du ernalketa, bai espermatozoideen lana zailagoa eginez, bai ernalketa prozesua eraldatuz. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Enbriologia eta Giza Ernalketako Bulegoak hartutako erabakiak eztabaida etikoa sortu du. Berria - Gaiak 2004-11-02
Plazera eragitea arrari nahiz emeari, barne ernalketarako modua sortzea eta habitat berriak konkistatzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.
barne ernalketa (4); ernalketako bulegoak (3); ernalketarako teknikak (4); eta ernalketaren (3); eta giza ernalketako (3); giza ernalketako (3); giza ernalketako bulegoak (3); in vitro ernalketa (7); lagunduriko ernalketa (5); lagunduriko ernalketarako (3); lagundutako ernalketa (6); lagundutako ernalketarako (5)