Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlojupeko 1 izlag/iz lasterketez mintzatuz, banaka edo taldeka eta denbora bitarte beretan atereaz egiten dena.

Munduko erlojupeko txapelduna Non eta erlojupeko etapa batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 85. orr.

Denboraldi honetan erlojupeko zatiak ugaritu egin dira.  Berria - Kirola   2004-07-16

Korsikako erlojupeko zati luzeetan.  Berria - Kirola   2006-04-07

Erlojupeko kilometroak: 388,25.  Berria - Kirola   2006-02-03

Erlojupekoa errepideko txirrindularitza profesionalean lehiatzeko moduetako bat da berez; egun bakarrean, txirrindularien lehiakortasun maila neurtzeko proba.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Arratsaldeko erlojupekoak 9,3 kilometro ditu.  Berria - Harian   2005-04-03

Beste behin Frantziako Tourreko erlojupekoan Marinelli frantses indartsuari irabazi zion. Euskal Bizikletako erlojupekoan bigarren sailkatu zen, eta ia 50 kilometro orduko abiadan ibili zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.

Espainiako erlojupekoan, Iñigo Chaurreau pasaitarra da nagusitu, hunen lehenkusi Mikel Astarlozak hirugarren egin duelarik.  Herria   2003-07-03

Inoiz, erlojupekoan ere, aurreko bat doblatzeko aukera izan eta arerioa ez umiliatzearren haren atzetik amaitu zuen Indurainek.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.

Erlojupekoko bigarren zatia erosoagoa da, baina txirrindulariak neke handia pilatuta iritsiko dira hara.  Berria - Kirola   2006-04-08

2005eko Tourra 19 kilometroko erlojupeko batekin hasiko da.  Berria - Kirola   2004-10-27

Atzo bere kirol ibilbideko erlojupeko onena egin zuen.  Berria - Kirola   2006-04-09

Ez da erlojupeko normal bat, ihesaldi bateko azken 20 kilometro gogorrak bezalako saio berezi bat baizik.  Berria - Kirola   2006-04-08

Ikusmin handia zegoen atzo jokatu zen Giroko erlojupeko luze bakarrean.  Berria - Kirola   2004-05-23

40 kilometroko erlojupeko laua gaur, Almussafesen.  Berria - Kirola   2004-09-11

Taldekako erlojupekoa jokatuko da asteazkenean.  Berria - Kirola   2004-07-01

2 irud/hed

Otegik onartu zuen ia erlojupekoa jokatzen ari dela zerrenda bateratua onartu ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Erlojupeko sortzailea da bertsolaria.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus