Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Grotiusek dio badagoela zerbait gizaki ororentzat komuna dena, erkide dena, eta hori zuzenbidearen ikuspegitik aztertu eta papereratu egin zuen. Berria - Kultura 2006-02-03
Ez da bihar goizeko kontua izango, ez horixe, gure arbaso erkide horren aurpegi zehatza ezagutzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.
Gaur egun argi samar dago, ordea, bi-biak datozela prototipo erkide batetik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.
Ez baitugu inolaz ere garbi ikusten zerk bultzatu zuen gure Artista garabide hori bizidunen patu erkide bihurtzera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.
Enbrioi guztien garapena, itxura denez, zenbait printzipio erkidetan oinarritzen da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 65. orr.
Gizon handien ideiak gizadiaren ondare erkidea dira: haietariko bakoitza bere bitxikerien jabe baino ez zen izan benetan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.
Hizkuntza erkide bat behar zen; hizkuntza izango zen milioika gizaki zeharo desberdin haiek elkartuko zituen kareorea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.
Kode horrek gaitzen gaitu, hain zuzen, denboran eta espazioan irauten duten sorburu erkide batzuei atxikitzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 179. orr.
Horren iraupen eta zereginak zehaztu ditugu, herri zibilizatuetan erkide diren erregelen arabera. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 80. orr.
Erkiderik ez baduzu alboan, alde honetara edo horretara dauden ziegetan tribu-kiderik ez badago, "ikusezina" zara. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 147. orr.
18.000 erkideren desagerpenaren errudun dela aitortu berri du berak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 63. orr.
Bidaiek ematen dituzten ustekabekoak, Verginija Zaharieva erkide batekin topatu da han, Puxkinen estatuaren inguruan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 46. orr.
Hona etorri direnek erkidea bilatu nahi dutenez, bularraldean eskegita dakargun nortasun-txartelari begiratzen diote. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 322. orr.
Saderi "jaun eta erkide maitea" trataera ematen diote. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.
Fede honekin, itxaropen eta maitasun honekin jasaten dituzte gure erkide presoek euren esklabotzaren gogortasuna eta euren egun lazgarrien ziurgabetasuna. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 93. orr.
Azken hiru aldietan Munduko txapeldun izan da Goikoetxea erkidearekin. Berria - Kirola 2004-10-08
Euskal Erkide Autonomoan euskal presoez arta duten elkartetako jendeak. Herria 2001-11-08
eta erkide (3)