Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina asistar herriak aurre egin zien bai noble herrikideei, bai perugiarrei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.
Joan den asteburuan baraualdian izan ziren 15 atarrabiar, herrikideari elkartasuna erakusteko eta, igandean, 500 bat lagunek manifestazioa egin zuten. herria¬
Bitoriano Gallastegi Bergarako alkateak eta Jose Luis Elkoro alkate izanak hartu zuten ahotan Monzon herrikidea. Berria - Kultura 2004-11-20
Lizaso eta Ezkurra, herkideak dira, biak Doneztebeko semeak. Berria - Kirola 2004-09-04
Arrantzale batek herrikideengandik jasotzen duen tratu txarra, lintxamendua kontatzen du. Berria - Kultura 2004-03-26
Nork bere herrikideak maite izaten ditu atzerritarrak gorroto dituelako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.
Atzerrian hungarierazko doinu etxekoiak entzuteak sorrarazten duen ustekabeko poza, alegia: herrikide baten aurrean nengoen beraz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 98. orr.
Juduak berak, beren herrikideen borrero. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.
Imajinatzen nuen besaulki batean ondoan eserita neukan koronel ingeles buruzuri betaurrekodun baten herkidea nintzela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 142. orr.
Printzearen, bere Estatuaren eta bere herrikideen aurrean baliagarri izan nahi duen [...] konpilatzaile bezala azaltzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.
Tatariarren aliatua izanik, tatariarren antzera ziharduen bere herrikideen aurka! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.
Ana, horretaz jakitun, bera ere Gorazdera hurbildu zen eta han, greziar herrikide baten hotelean, ostatu hartu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 195. orr.
60 metro karratuko pisu batean beste hamaika herrikide magrebtarrekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 203. orr.
Nire Hegoaldeko herrikideak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 241. orr.