Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erbeste 1 iz atzerria, eskuarki erbesteratze lekua; atzerrialdia. ik deserri.

Urtemuga hau dela-eta, Eusko Jaurlaritzak demokraziaren eta askatasunaren alde borroka egin zuten pertsona guztiei eta diktadura frankistaren jazarraldia, erbestea eta heriotza jasan zuten guztiei omenaldia eskaini nahi die.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Ziliguetako jaun Gaspar Ezpeleta, azkenik, ez zen gutiago izan: hark ere erbestea hautatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

Askatasun nahia erbestearekin, kartzelarekin, torturekin, heriotzarekin ordainarazten digute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Erbestean bizi izan zen, Sobiet Batasunean eta Espainian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.

Jakina, hori izan behar zuen, Desertuaren D-an nengoela: erreferentziarik gabeko leku habitaezin batean, desolamendua jaun eta jabe zen erbestean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 114. orr.

Mexikoko eguzkiak ezin izan zion lehortu erbesteak ariman utzitako mantxa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 103. orr.

Sara Parisen geratu beharrean, ordea, erbesteratuen arteko erbestean, [...] Espainiara alde egitea erabaki zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 279. orr.

Guztiek erbestean galdua edo gerran hila dela uste dute.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 146. orr.

Ume denborakoak ematen ditu lehenik eta behin, gaztarokoak gero, kartzelakoak ondoren eta erbestekoak azkenik».  Berria - Kultura   2004-12-02

Tomassok, bai, erbesteko urteak igaro baitzituen bertan, Leviathan idazten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 145. orr.

Erbesteko Eusko Jaurlaritza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Jeroboam ezpataz hilko da, eta Israel herria erbestera eramango dute, bere lurraldetik urrun.  Elizen arteko biblia   Am 7,11

Gerard Latortue behin-behineko lehen ministroak agintari ohiari erbestetik indarkeria sustatzen ari izana [..] leporatzen dio.  Berria - Harian   2005-03-01

Ondoren, erbestetik itzulitako guztiak Jerusalemera bil zitezela aldarrikatu zuten Judan eta Jerusalemen.  Elizen arteko biblia   Esd 10,7

Baina hauek ez dute orain aberriaz gozatzen eta gero erbestera joan beharko dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 381. orr.

1936eko gerla zibilak erbestera igorri zuen, familia osoarekin.  Herria   2003-09-25

Egiptoko herri, presta erbesterako hornidura: eremu bihurtuko da Menfis, bizilagunik gabeko lur erraustu.  Elizen arteko biblia   Jr 46,19

Mundua erbestetzat hartzen duenean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 202. orr.

Bazen Susan judu bat, Mardokeo izenekoa, behiala Nabukodonosor errege babiloniatarrak Jerusalemen hartu eta erbeste hartara eramana zuena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 131. orr.

Ia bizitza osoko erbestetik itzuli, eta hemendik kanpo urtetan amestutako zure Euskadi nahi zenuen..  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 296. orr.

Erbestearen amaiera nahi dut / itzultzearekin berpizteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.

Erbestearen garratza uzten du aho sabaian, negua baitu laranjak aberri eta amets.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 50. orr.

-Noiz bihurtu genuen gure mundua erbeste? -galdegin nion Tomassori.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 249. orr.

Heriotza orain ene aurrean dago, gerla ondoan erbestetik etxeratzen dena bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 220. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Handik urte askora, erbeste luzearen ostean, milaka ahaleginen eta istorioren ostean, Euskaldunon Egunkaria-k, Martin Ugalderen egitasmo kutunak, fabrika zaharrean hartu zuen egoitza.  Berria - Harian   2005-10-05

Erbesterik latzena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 289. orr.

Hilabete haietako nire biatikoa zen, Hans Castorp-ek harako Xarma Mendi hartako erbeste magikoan bizi zuen historia denboragabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.

Linbo politikoa da egun Europako Batasuna, etxean huts egiten duten bigarren mailako politikariez libratzeko urrezko erbestea, ezkerra eta eskuinaren muga galtzen den eremu lanbrotsua.  Berria - Mundua   2004-06-06

Bi izen datozkit gogora: Mikel Azurmendi eta Ramon Etxezarreta, bata kanpoko erbestera eta bestea barruko erbestera kondenatuak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.

Burgosko kartzelatik Buenos Airesko erbestera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 47. orr.

Londreseko erbeste gazi-gozoan, erbeste hezko hotzean, erbeste zaurigarrian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

Neuk aterako zaitut bizi zaren urrutiko erbestetik, zeure seme-alabekin batera.      - 0. orr.

Ninibeko erbestean bizi den Tobitek ikusmena galtzen du.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 86. orr.

Asiriako erbestera ekarri nindutenean, Ninibera etorri nintzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.

Atzerriratuek Errusia maite zuten, tsarraren politikak aldi baterako erbestean bazeuzkan ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Euskal erbestearen kultura berreskuratzeko asmoz egindako ikerketaren ondorioa da liburua.  Berria - Kultura   2006-02-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mundakako abadea Kuban izan zen urteetan, haren erbeste urteetan, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Musika arrotza joka, erbeste musika joka, gerraren penei airezko hesia jarri nahian. armeniarren eliza otoitzak; arabiarren poesia; greziarren negarra; sefardien erbeste eresiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 151. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Indigenek barne erbeste mingotsean segitzen dute, eta horretan hilko dira. Octave Cremazie, aldiz, kanpo erbestean hil zen.  Berria - Mundua   2004-07-04

Idazleak lehen pertsonan kontatzen digu, faxismoaren kontra borrokatzeagatik, zer nolako zigor-erbesteak nozitu behar izan zituen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus