Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Deserria eta kartzela ezagutu dituen gizon jazarria aipatuko dute, zalantzarik gabe. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 100. orr.
-Biziera gerra da... deserri arrotzean jasan beharreko pausaldi iheskorra... Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 205. orr.
Bi urteko gerrak eta hiru urteko deserriak egindako tartea kontuan hartuz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 193. orr.
-"Bakarrik utzi naute", errepikatu ohi zuen osabak, "bakarrik deserri honetan ahaztu". Txillardegi «Putzu», 1999 - 118. orr.
Eta joan zenean kanpora, pena hartu genuen eta mina ere bai, bagenekielako deserrira zihoala eta deserriak ez duela barkatzen. Berria - Kultura 2004-06-27
Isabel erregina deserrira joan berria baitzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 11. orr.
Matxinadak huts egin, eta jenerala iparraldera bidali zuten deserrira, eta han tristuraz eta herriminez hil zen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.
Deserrira doazen zigortutakoak balira bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.
Gero deserritik deserrira: Haifatik Libano hegoaldera. Berria - Kultura 2006-02-14
Egunotan erabaki horren kontrako manifestazio eta protesta franko egin dituzte palestinarrek, hala etxean nola deserrian. Berria - Mundua 2004-04-18
Hogeita hemezortzi urtez deserrian zain egon ondoren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 272. orr.
Geroztik, Parisko deserrian bizi izan zen, noizbehinka ihesaldi ero hura nola egin zuen hitzaldi luzeetan esplikatuz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 72. orr.
Bitartean, deserriko urrezko kaiolan bizi beharrak Parisko bizimodu eztia mingostu zion, eta baita bere kera eta itxura aldatu ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.
Artea deserria da. Berria - Kultura 2006-04-16