Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badira giza gogoak nekez uler ditzakeen gauzak, oinaze eramangaitzez baizik ezin geuregana ditzakegunak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.
Diagnostikoa, begi-bistakoa: triangelu eramangaitz baten amaiera dohakabea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.
Jendetza izugarri bat ilusiorik gabeko putzuan itoarazteko ardura eramangaitza. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.
Ez ditut adierazi nahi bakarrik eta nagusiki hitz-desegokitasunak, errepikapen nahiz truka-bihurriketa onartezinak, ez eta hitzandikeria astunezko zati eramangaitzak, baizik eta bazkalondoko prosa horren eite oro har indargea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.
Nola egin aurre bizitza eramangaitz bati, halako bizitza norberak taiutu badu ere. Berria - Kultura 2004-07-15
Egoera hitsa zen, eramangaitza: mozkorkeriak, oihuak, muturraldiak, isilune eta inkomunikazioa... eta erdian haurra! Jasangaitza. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 40. orr.
Jainkoak eta Naturak ez dutela onartzen erabat gaiztoa eta eramangaitza izango den gauzarik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.
Bereziki eramangaitz zitzaion hori artistak lehendik ezagutzen zituenean, trabatu egiten baitzitzaizkion haien lanen irudi desitxuratuak lehendik ezagunak zituen irudi jatorrekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.
Mozkotea, lodia eta zorrotza zen, eta eramangaitza gertatzen zitzaion mozkortuta zegoenean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.
Egunaren hasiera besterik ez izanik ere, eguerdikoa bezain pisu eta eramangaitza zen beroa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 130. orr.
Eramangaitzak zitzaizkion naziak eta etxe aurreko lorategi txikian uda partean agertzen ziren sator-tontor txikiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 69. orr.
Bakardadea baino eramangaitzagoa zitzaion amaren erasia amaigabea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 229. orr.
Gero eta eramangaitzagoa zitzaidan egoera hura, amaierarik ikusten ez niolako. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 287. orr.
Ez dit minik egin nahi, baina ez da konturatzen hizketarako modu mengel horixe egiten zaidala eramangaitzena. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 95. orr.