Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sakelako telefonoak kendu dizkigute, neurri eragozle gisa, han nork agintzen duen erakusteko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.
Eta hona zein omen diren gure iritziaren galdez dauden dudazko puntu eragozle horiek: [...]. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.
Aurreneko motibazioa, dudarik gabe, merkatuetarako bidea zabaltzea da; kasu horretan nazioarteko zuzeneko inbertsioa baliagarria da garraio-kostu eragozleak ezabatzeko, edota herrialde batzuetako protekzionismoa gainditzeko. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.
Kausa, etiologia -sakon-usteko greko txepelen batek asmatu zuena- beti edo gehienean da kausa eragozlea, zapuztailea, galarazlea eta ixilarazlea, hitzaren eta arrazoiketa garbiaren etsaia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.
Hasieran, partaide izan nintzen ni lan horretan, noiz eta agertu baitzen kiribil erregulatzaileetako proteinek, eragozle zein aktibatzaile izan, tasun alosterikoak zituztela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.
Sustraiak, berrikuntzen eragozle. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.
Laktosa sistemaren eragozlea bakartzea erdietsi baitzuten. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.
Aliterazioa azken muturreraino eramaten bada, soinu hoskidetasunaren goxoa galdu eta hizketarako eragozle bihurtzen da. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 44. orr.
Baina eragozle batentzat Israelgo Armadari uko egitea zer da: kasu guztietan uko egitea ala lurralde okupatuetan esku hartzen denean bakarrik ezetz esatea? Berria - Mundua 2004-07-13
Israel sortu zen garaian eta 1948an palestinarrak erbesteratu zituzten garaian izan ziren eragozleak. Berria - Mundua 2004-07-13
Egun, 45 urteko eragozleak aurki ditzakegu, Lehenengo Intifadan parte hartu zutenak baina garai hartan eragozle izateko erabakia hartzeko adorea izan ez zutenak. Berria - Mundua 2004-07-13
Gadi algazi, israelgo armadako aurreneko eragozlea. Berria - Mundua 2004-07-13
Eragozleen mugimenduan armada kolonial batean sartu nahi ez duten gazteak edo palestinarren herriak bonbardatzeari uko egiten dioten eliteko pilotuak daude. Berria - Mundua 2004-07-13
Laurak eragozle fiskalak dira, eta laurek agerraldia egin zuten atzo Bilbon. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
KEM eta Kakitzat talde antimilitaristek, Hirugarren Mundua eta Bakea eta Mugarik Gabe elkarteek, SOS Arrazakeriak, EHNEk, Sumendik, Itakak eta Emakumeen Asanbladakoek egin dute bat, besteak beste, eragozle fiskalen asmoekin. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Hiru urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Greziako epaitegi batek Giorgos Monastiriotis 24 urteko kontzientzia-eragozleari, Irakera joan nahi ez izateagatik. Berria - Mundua 2004-09-29
Aleman anitz, Holandesak, kontzientzia eragozleak edo Jehovah-ren lekukoak egun oroko Bibliaren irakurtzeari jarraikiak ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.
Mota askotako kontzientzia eragozleak daude, baina mugimenduak denak onartzen ditu. Berria - Mundua 2004-07-13
Nafarroako ginekologoak kontzientzia eragozleak direla dio kontseilariak. Berria - Euskal Herria 2004-11-17