Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabilpen (ETCn 5.235 agerraldi) 1 iz erabiltzea. ik erabilketa; erabilera.

Argudio horrekin armen erabilpena justifikatuta geldituko litzateke.  Berria - Mundua   2004-03-07

Askotan, formula eta ekuazio matematikoen erabilpenaren zergatia estetikoa baino ez da izaten, oso preziatua eta sona handikoa izan arren erabilpen hori.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Berak ez du eratzen batasun erretoriko edo formal bat, amaigabe errepika daitekeena eta bere agerpena eta historian egiten den bere erabilpena zehaztu daitekeena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.

Geroari buruz Herriko Etxeak ez du argitu nolako erabilpena emanen dion etxeari.  Berria - Kultura   2006-04-04

Mikrokredituen erabilpena zabaltzea eta estatu garatuenetan lan egiten duten afrikarrek euren herrialdetara bidaltzen dituzten diruketei fiskalitate trabak arintzea.  Berria - Mundua   2004-06-11

Garraio pribatuaren aldean garraio publikoen erabilpena sustatzen dutenena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.

Berdintasunerako Legea eta 49.3 legearen erabilpena ozenki kritikatuz.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Herrialde jakin batenak diren baliabideen erabilpena arrazionalizatzeko beharrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 316. orr.

Gure eskualdean, toxikomania, HIESA, setsualitate problemak, depresioak, suizidioak, alkohola, tabako eta drogen erabilpena kezkagarriak baitziren, indarrak egitea erabaki zuten, jadanik diren elkarteekin lana emendatuz.  Herria   2004-10-14

Petrolioaren erabilpenak dakartzan arazo ekologikoak hortxe daude: lurraren beroketa, negutegi efektua...  Berria - Gaiak   2004-06-03

Izan ere, liburuaren bertze parte batean aipatu dizut, hitzen erabilpenaz ari nintzaizula eta sagar hitzaz zehazki.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 564. orr.

Euskal-Herrian Euskaraz taldeak ikertu du artoski euskararen erabilpena nolakoa izan den joanden martxoko bozetan.  Herria   2001-04-26

Erabilitako hitzak, erabilpeneko arauak, adierazten duten eremu semantikoa eta guzti, edo, gehiago oraindik, proposizioen egitura formala eta batzen dituen kateatze-motak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Legeek indarra dute beste lege batzuek indargabetu edo erabilpenik gabe utzi arte.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.

Erabilpenik gabe zeuden egoitza militarrak, hotel zaharrak, eskolak iheslarientzat bizileku bihurtu zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 24. orr.

Soilik bide politikoen erabilpenaren alde gaudelako ari gara eta ariko gara gune horretan parte hartzen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aurrez dakigu elkarrizketan esango denaz erabilpen txarra egingo dutela, edozein izanik ere elkarrizketaren emaitza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 95. orr.

Substantzia bera ez da arazoa, substantziaren erabilpen okerra baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Haurrak leku guztietan izaten dira gerrako bahituri, truke edo erabilpen ankerretarako gai preziatu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 28. orr.

Zuk zeuk besteei ukatzen diezun askatasunaren erabilpen bitxia egiten duzu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 235. orr.

Mendebaldeko herrialdeek baliabideen erabilpen arrazional eta aurrezkizkoa egitea, herrialde desfaboratuenek bere oinarrizko beharrak asetzeko beharrezko hazkundea iritsi ahal izan dezaten.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 81. orr.

Ez da formula gehiagorik aurreko lau erregela horien erabilpen finitutik sortuak direnetatik kanpo.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Teknikaren aurrerapen horiek aukera ematen dute baliabideetara iritsi eta gero eta gehiago ateratzeko, eta erabilpen intentsibo horrek oinarri naturalaren hondatze bizkorrago bat eta kapital naturalaren deskapitalizazioa dakarkigu hurrena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

Werner energia atomikoaren erabilpen militarren inguruan jardun zitzaidan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 200. orr.

Fribolitate erromantikotik urrun, hizkuntzaren erabilpen soziala bultzatu behar da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.

Erabiltzea, zerbait nahimenaren esku uztea da; gozatzea erabilpen gozatsua da, ez itxaropenaren pozaz, errealitatearenaz baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 319. orr.

Kontua da jakitea nola esperientzia esparru batek, dagoeneko kokatua, dagoeneko neurri bateraino artikulatua, baina berehalako erabilpen praktikoz edo balioespen eraginkorrez zeharkatua, osatu ahal izan duen eremu zientifikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.

Dialektika mitologikoaren azaleko erabilpena baino ez da.  Berria - Kirola   2004-07-06

Alda daitekeen astuntasun batez hornitua dago, pisu erlatibo batez bera kokatuta dagoen arloaren araberakoa den pisu batez, erabilpen ezberdinak baimentzen dituen jarraitasun batez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erabilpen maiztasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Ez al dut nik aldarazi nire azterketa edo bere erabilpen-puntua lekuz aldatzen nuen neurrian, enuntziatu bera begien bistatik ezkutatzen zitzaidan neurrian?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 94. orr.

Materialtasuna (ez dena substantzia bakarrik edo artikulazioaren euskarria, baizik eta estatutua, transkribatze-arauak, erabilpen eta berrerabilpen aukerak).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Enuntziatu bat existitzen da bera atzera berragertzeko ahalbidetik at; eta berak enuntziatzen duenarekin duen harremana ez da erabilpen arau-multzo baten berdin-berdina.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.

Enuntziatu-mota bat erabilpen-eremu batetik bestera transferitzeko modua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 69. orr.

Diskurtso ugariren artean deskriba daitezke batak bestea mugatzen duten harremanak, bakoitzak bereak egiten dituelarik bere singulartasunaren seinale bereizgarriak, diferentziatuz bere eremua, bere metodoak, bere tresnak, bere erabilpen esparrua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.

Harreman hauek markatuz muga daitezke eremu batetik besterako zirkulazioa aseguratzen duten bideak, eta baita aseguratzen dutenak ere lekualdatzea, kontzeptuen aldaketak, euren formaren edo aldaketaren erabilpen-arloa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Kkoalizioari eskatzen diogu bertan behera utz dezala giza-laguntza beren helburu militar eta politikoak lortzeko erabilpen jarduera oro.  Berria - Mundua   2004-08-22

Azkenik jakite bat definitzen da diskurtsoak eskaintzen dituen erabilpen eta eskuratze aukeren bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 207. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus