Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabilera (2.216 agerraldi, 122 liburu eta 787 artikulutan; ETCn 41.089 agerraldi) 1 iz erabiltzea, eskuarki erabiltzeko modua. ik erabilketa; erabilpen.

Izaera ingenioak neurtzen du, doktrina zientziak, eta erabilera emaitzak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 358. orr.

Erabilera eta eraginak.  Berria - Harian   2005-04-17

Gauza bat da diruaren iturria, nondik datorren, eta bestea, diruaren erabilera, nork eta nola gastatzen duen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

Zergei buruz eta diru publikoaren erabileraz maiz mintzatzen diren gehienak bezala, hiritarra sentitzen da ezer baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Uranio pobretuaren erabilera gero eta handiagoa da armagintzan.  Berria - Mundua   2004-06-25

Adimenaren erabilerak emaiten duen plazer kasik erotikoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 157. orr.

Bioteknologiaren erabilerak kezka eragin du gizartean.  Berria - Gaiak   2004-04-21

Desobedientzia zibilaren erabilera proposatzen duen txostena idatzi zuelako, ETAko kide kualifikatua da Zuloaga Garzonen arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Harraskan goizeko ontziak garbituko ditut, erabilerak suntsitutako esponjarekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 53. orr.

Legez kanpoko armen erabilera ezkutatzeagatik.  Berria - Harian   2005-08-12

Legez kanpoko armen erabilera ezkutatzeagatik.  Berria - Harian   2005-08-12

Funtsak eta jabetzak izatea Estatuan ondasunen erabilera arautzen duten lege zibilak izatea bezain beharrezkoa baita.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Bat-bateko bertsolaritzan, berria da bertso luzeen erabilera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 191. orr.

Edonola ere, Duvrescu ez zen bereziki iaioa kritika sotilaren edo ironiaren erabileran.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 164. orr.

Maiuskulen erabilera ere kutsatzen du zentzu biko irakurketak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 118. orr.

Garrantzi handieneko kontua da beren generoa eta jatorriaren arabera besteetatik ezberdintzen diren ezagutzak bakartzea, eta arretaz saihestea eskuarki erabileran lotzen zaizkien besteekin nahaste batean uztar daitezela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.

Erabilera asko dituen proteina bat da kolagenoa, tendoietan eta hezurretan ere badagoena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Hizkuntza gutxituen erabilera tokiko administrazioetan: Euskararen erabileraren aldeko arrazoiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Euskararen erabilera sustatu nahian.  Herria   2004-11-04

Euskararen erabileraren normalizazioaren kontrako jarrerek pisu handia dute unibertsitateen barruan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 194. orr.

Hizkuntz formen eta erabileraren arteko egokitasunek hizkuntz teoriarentzat eta teoriak sortzen dituen gramatikentzat, gutxi gorabeherako zuzentasun frogak eskain litzakete.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Hizkuntzaren erabileran hain errotuta dauden hitz joko hauek ez ditugu aintzat hartuko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 46. orr.

Hizkuntza baten gramatika hartuta, batek era askotara iker dezake hizkuntzaren erabilera estatistikoki; eta hizkuntzaren erabileraren eredu estatistikoen garapena (hizkuntzaren egitura sintaktikotik bereizia) emankorra izan liteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 157. orr.

Forma estetikoen ezagutza sakon baten erabilera konpromisorik gabea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 117. orr.

Gure aurreko belaunaldiko idazleak ere kapaz izan dira euskarari modernotasun literarioa ekartzeko, gaien aldetik ez ezik, baita hizkuntzaren erabilera lotutasunik gabearen bitartez ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 353. orr.

Ontzien eta aparatuen erabileraz.  Berria - Ekonomia   2006-04-19

Zer frogatzen dute erretorikak eta poesiak?; zer, antze horien erabilerak?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.

Goroldio eta huntzez inguratuta, urtegi bat zegoen; erabilerarik gabe geratutako depositua, izatez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erabilera zuzena eta erabilera okerra bereizi behar dira.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Espainiako Gobernuak «diru publikoen erabilera bidegabea eta estatu krimena» ez dituela babestuko gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Nolanahi ere, «agirien erabilera politikoa» gaitzetsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

De Vosen indar narratiboa eta koloreen erabilera zaindua erakusten ditu koadro horrek.  Berria - Kultura   2004-06-18

Kameraren erabilera dotorea egiten du Cvitkovicek, diskrezioz betetakoa.  Berria - Kultura   2006-03-22

Uraren, hazien eta lurraren erabilera komuna erasopean daude.  Berria - Mundua   2006-01-31

Ez naiz nahigabetzen dirua hartzen duelako, harekin egiten duen erabilera gaiztoa susmatzen dudalako baizik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 367. orr.

Berria-k ez ditu, berez, eta estilo zuzenean, erabilera sexista, xenofoboa edo oro har, baztertzailea duten hitzak erabiltzen. lurzoruaren erabilera soziala eta lurzoru mota guztien gainean aritzeko aukera duela bermatzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 101. orr.

«Erabilera militarrerako 40 tona plutonio» ekoitzi direla salatu zuen atzo Greenpeace talde ekologistak.  Berria - Mundua   2004-06-09

Taldeetako kirol arduradunen exijentziek eragin zuela EPOaren erabilera zabala.  Berria - Kirola   2004-01-31

Hiztunak 'bitarteko mugatuen erabilera mugagabea' (Humboldt-en hitzetan) egiteko duen gaitasunarekin erlazionatzen ditu Chomskyk egitura sintaktikoak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 15. orr.

Ez dira kontzeptu beraren bi erabilera bateraezinak, gehiago dira enuntziatuak eratzeko bi modu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

Aditz iragangaitzaren erabilera iragankorra.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.

Joko hauetako batzuk finkatuta daude hizkuntzaren erabilera berezi batzuetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 17. orr.

Guztiz argi dago, halaber, gramatika teoriaren helburu nagusia intuizioaren erabilera ilun honen ordez azterbide objektibo zehatzak lortzea dela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.

Elkartearen arabera, Astillerok erabilera terapeutikoa duten produktu horien (AUT) inguruko ikerketa trabatu zuen.  Berria - Kirola   2006-03-07

Metafisika arrazoimen hutsaren erabilera espekulatiboaren eta praktikoaren Metafisikan sailkatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 280. orr.

Erabilera praktikorik ez dauka.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Indarkeriaren erabilera alderdikoiaren salaketa ardatz hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Arrazoimenaren erabilera transzendentalean, aitzitik, iritzia izatea gutxiegi da, noski, baina jakitea gehiegi.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.

Berak, ordea, sindromearen erabilera sortzaile nabarmeneko egoera zuen arretagune.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Desiragarritzat eta posibletzat aldarrikatu izan da globaltasunaren tokian tokiko erabilera eta, aldi berean, tokian tokikoaren erabilera globala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Bi erakundeek «erabilera askotarako azpiegitura» izendatu duten eraikiniak 1.200 lagunentzat tokia izango du.  Berria - Kultura   2004-07-17

PVCa erabilera askotako materiala da, orokorrean propietate onak eta prezio egokia dituelako.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Laburki aipatu dugu nola iker litekeen lanabes sintaktikoen benetako erabilera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 130. orr.

Bestalde, egiaren ikerkuntza soila izaki jakituriaren erabilerarik nobleena, zer dela eta zalantzan jarriko dugu egiaren ikertze hutsak zoriontsu egin dezakeela bizitza? erlijioaren erabilera lo-eragingarri eta alienantearekin duen kezka biziari buruz jarduteko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

Gauzak berezko zentzuan harturik beti ere, ez erabilera irudizko, hedatu eta norgauzatuetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Bestelako erabilerak ere izan ditzake lan honek.  Berria - Harian   2005-11-18

Hizkuntzaren eta literaturaren ereduzko erabilerak onetsi eta asimilatu ditu testuinguru zehatz batzuetan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 17. orr.

Ez da ezta bere balizko erabilerari buruzko edo egin ahal izan diren erabilera txarrei buruzko galdera ere Ondo dakit nik jakin, definizio hauek ez datozela bat hitzaren eguneroko erabilerarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 210. orr.

Liburu eta Disko Azoka jasotzeko duela zazpi hilabete zabaldutako Erabilera Anitzeko Eraikinaren ondoan.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

XX. mendeak eskaini digun lanabes ikaragarri honen erabilera kontuetan, atzeraturik gaude Euskal Herrian mende bukaeran.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 156. orr.

Obran bertan nolabait (erabilera-gida baten gisan edo) txertatuta dagoen jakintza bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Esanahia, funtsean, erabilera edota erabilera-erregelen zerrenda izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Hilak joan hilak etorri, lanak agintzen dizkie, lanok bildu, irakurri eta oharrak idazten dizkie, puntuazio-, ortografia- eta erabilera-akatsak zuzentzen, argudio ahulen ondoan galdera-markak ezartzen, idazlan bakoitzari kritika labur eta adeitsu bat eransten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

Erabilera-eskemek, euretaz baliatzeko arauek, eurek paper bat jokatu ahal izango duten konstelazioek, euren birtualtasun estrategikoek enuntziatuentzako egonkortze-arlo bat osatzen dute. eEuskararen erabilera esparru guztietan ziurtatzeko lege babesa behar dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 120. orr.

Enuntziatua, bere materialtasunean sortzen den aldi berean, estatus batekin agertzen da, sareetan sartzen da, erabilera-arloetan kokatzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 122. orr.

Guk oso ondo ezagutzen ez ditugun erabilera-ohiturak zituen garai batekoa dela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5370. orr.

Nagusiki erabilera-balioaren eta ongizate horretatik sor daitekeen gizarte ehunaren kalitatearen bidean barrena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hizkuntza erabilera: ordu orotan ahots beheran hitz egin behar da; hizkuntza zibilizatuak onartuta daude; esan nahi baita, alemanera ez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Egokitasun hauek ikertu egin beharko lirateke, hizkuntz formaren teoria eta hizkuntz erabileraren teoria barne-ataltzat biltzen dituen hizkuntz teoria orokor batean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 138. orr.

Mota honetako gizarte-erabilerak gobernuak baino zaharragoak dira; gobernuak, sortu orduko, hasten dira horietaz arduratzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Bereizi beharko lirateke, jakina, e-mailen enpresa-erabilera eta norberarena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.

Kristau-erabileran ecclesia bai tokiko kristau-elkartea eta bai Eliza Unibertsala adieraztera iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

Adimenaren adigai hutsen esperientzia-erabilera orokorki ahalgarriaren dedukzio transzendentala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 77. orr.

Oinarri-esakune honi bere esanahi subjektiboaren arabera adimen-erabilera ahalbait handiena egokiro determinatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 196. orr.

Erabilera espekulatiboarekin lotuta dagoen arrazoimen-erabilera praktikoaren oinarri-esakuneei jarraiki.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 158. orr.

Jakinduriaren egarri den gazteriaren denbora-erabilera hobea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimenaren erabilera (43); adimenaren erabilera enpiriko (4); administrazioan euskararen erabilera (20); armen erabilera (4); arrazoimen hutsaren erabilera (8); arrazoimenaren erabilera (59); arrazoimenaren erabilera enpiriko (5); arrazoimenaren erabilera enpirikoaren (6); baina erabilera (9); baliabideen erabilera (10); baten erabilera (13); bere erabilera (59); bere erabilera espekulatiboan (4); beren erabilera (16); berrien erabilera (5); beste erabilera (14); beste erabilera bat (5); beste erabilera batzuk (4); bi erabilera (4); da erabilera (4); den erabilera (10); du erabilera (5); duen erabilera (17); duten erabilera (7); egiten den erabilera (4); egiten duen erabilera (6); ehnaren erabilera (10)

erabilera alderdikoia (12); erabilera anitzeko (8); erabilera arautzeko (10); erabilera areagotzeko (4); erabilera asko (11); erabilera askotako (8); erabilera bat (12); erabilera batzuk (5); erabilera bermatzeko (10); erabilera bultzatu (6); erabilera bultzatzea (8); erabilera bultzatzeko (14); erabilera da (9); erabilera dela (6); erabilera duten (4); erabilera edo (5); erabilera egiten (5); erabilera egokia (9); erabilera eman (6); erabilera enpiriko (21); erabilera enpiriko oro (4); erabilera enpiriko soila (4); erabilera enpirikoa (16); erabilera enpirikoan (11); erabilera enpirikoaren (16); erabilera enpirikoari (6); erabilera enpirikoaz (6); erabilera ere (18); erabilera erregulatzailea (4); erabilera espekulatibo (5); erabilera espekulatiboan (9); erabilera espekulatiboaren (5); erabilera eta (38); erabilera ez (15); erabilera ez da (6); erabilera hau (6); erabilera hedatu (4); erabilera honek (4); erabilera hori (12); erabilera horiek (4); erabilera horrek (6); erabilera horretan (4); erabilera huts (4); erabilera hutsa (5); erabilera hutsaren (4); erabilera hutsean (4); erabilera izan (8); erabilera jakin (5); erabilera logikoan (5); erabilera murrizteko (5); erabilera neurtu (4); erabilera normalizatzeko (22); erabilera normalizatzeko ii (8); erabilera ofiziala (5); erabilera okerra (8); erabilera okerrak (6); erabilera ordaindu (4); erabilera oro (9); erabilera oso (5); erabilera planak (4); erabilera politikoa (11); erabilera praktiko (5); erabilera praktikoan (8); erabilera publikoa (6); erabilera publikoko (5); erabilera publikorako (6); erabilera salatu (6); erabilera sustatu (6); erabilera sustatzea (7); erabilera sustatzeko (39); erabilera sustatzen (5); erabilera terapeutikoa (16); erabilera terapeutikoaren (4); erabilera terapeutikorako (11); erabilera terapeutikorako giza (5); erabilera transzendental (5); erabilera transzendental soila (4); erabilera transzendentala (10); erabilera transzendentalean (9); erabilera zibilerako (4); erabilera zuzena (4)

ere erabilera (5); eremuko erabilera (5); eremuko erabilera askotako (5); eta adimenaren erabilera (4); eta bere erabilera (7); eta erabilera (64); eta euskararen erabilera (4); euskalkien erabilera (7); euskara erabilera (4); euskararen erabilera (161); euskararen erabilera arautzeko (8); euskararen erabilera bermatzeko (7); euskararen erabilera bultzatzeko (6); euskararen erabilera normalizatzeko (20); euskararen erabilera sustatzea (6); euskararen erabilera sustatzeko (24); ez erabilera (6); gehiegizko erabilera (4); gizarte erabilera (4); gure arrazoimenaren erabilera (4); guztien erabilera (6); haien erabilera (5); halako erabilera (4); haren erabilera (9); hau erabilera (4); hauen erabilera (6); heroinaren erabilera (4); hitzaren erabilera (7); hitzen erabilera (5); hizkuntzaren erabilera (19); hizkuntzen erabilera (6); honen erabilera (10); horien erabilera (16); horren erabilera (18); hutsaren erabilera (9); indarkeriaren erabilera (10); indarraren erabilera (9); inoiz erabilera (4); interneten erabilera (7); justiziaren erabilera (4); kalamuaren erabilera (9); kalamuaren erabilera terapeutikoa (4); kanpoko erabilera (5); katalanaren erabilera (4); kategorien erabilera (7); komunikabideetan euskararen erabilera (10); landa eremuko erabilera (5); lurraren erabilera (5); publikoaren erabilera (5); teknologia berrien erabilera (4); terrorismoaren erabilera (4); torturaren erabilera (8); umorearen erabilera (4); uraren erabilera (14); zein erabilera (5); zer erabilera (5); zuen erabilera (5)

adimenaren erabileraren (6); arrazoimenaren erabileraren (5); bere erabileraren (15); erabilerak ere (5); erabilerak eta (7); erabilerak ez (8); erabilerak ez du (5); erabileraren aldeko (5); erabileraren aldetik (4); erabileraren arteko (6); erabileraren gaineko (4); erabileraren garapenak (6); erabileraren garapenak kostua (6); erabileraren inguruan (7); erabileraren inguruko (4); erabileraren poderioz (6); erabilerari buruz (8); erabilerari buruzko (11); erabilerari dagokionez (7); erabilerari uko (4); erabileratik at (7); erabileratik at uzteko (4); eta erabileraren (16); eta erabileraren arteko (4); eta erabilerari (4); euskalkien erabileraz (4); euskararen erabilerak (5); euskararen erabileran (6); euskararen erabileraren (18); euskararen erabileraren garapenak (6); hizkuntzaren erabilerak (5); hizkuntzaren erabileran (5); hizkuntzaren erabileraren (4); horren erabilerak (5); indarkeriaren erabilerari (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus