Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurbiltasuna lortzen du mezua egokituz entzulegoari. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.
Uste al duzu inoren gustukoa dela jaramon egiten ez duen entzulego bati mintzatzea? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 108. orr.
Maina zahar bat entzulegoaren baietza sortzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.
Soinua azken lerroetako entzulegoari makalaldi akustikorik gabe iristea nahi izanez gero. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 238. orr.
Euskal Herriko elizetan ere, entzulegoa zabalagoa litzateke pulpitoaren alboan, Harlemen bezala, bateriajole bat balego. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 77. orr.
Mendeen buruan, gauza orok bere lehenagoko egoera berreskuratuko duela, eta berak, Atenasen, entzulego beraren aurrean, berriro ere irakatsiko duela dotrina hori. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.
Antropologia garezur hispanikoaren ikerketan murgildu da, zientzia berriak entzulego debotua aurkitu baitu Espainian. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.
Kauta taldeak Euskadi Gaztea irratiko entzulegoaren saria irabazi berri du. Berria - Kultura 2004-01-30
Entzulego osoaren atsegina bete duen kantaldi goxoa. Herria 2005-11-17
Entzulego nasai bat da antzoki edo pilotalekuetan bildu. Herria 2005-11-03
Kolore askotako entzulegoa. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Hasia da beraz TF.1 gatea M6-en ondotik bildu beharrez bere ikusle eta entzulegoa. Herria 2001-10-25