Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emakumetasun iz emakumearen nolakotasuna, emakumeari dagozkion tasunen multzoa. ik emakumekeria; emetasun.

Emetasun erabatekoaren haragiztapen bat bihurtu zuen bere burua, emetasunaren ideia bat, emakumetasun naturalaren erresuman existitzen zen zernahi gainditzen zuena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Emakumetasunetik idatzi du Elfriede Jelinekek (Muerzzuschlag, 1946), zorrotz.  Berria - Kultura   2004-10-08

Kontziente izan al zara emakumetasun horretatik idazten duzula?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 213. orr.

Tresna edo baliabidea da emakumetasuna literatura egiterakoan?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.

Printzipioz, emakumetasuna ez dut erabiltzen ez tresna, ez baliabide modura; izatekotan, lehengaia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.

Gizontasuna, emakumetasuna eta horien estratatik abiatu ezkero, laster dugu aurrera egiten utziko ez digun sasia; laster gara zer esaten ari garen aztarrenik gabe, eta abstrakzio hagitz jantzien lurrunak adimenduaren begiak lausotzen dizkigula.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

Arakatzen ari zirenak isilik irudikatu nituen ukenduz betetako emakumetasunaren aldare horren aurrean, edo banan-banan beren esku dorpeekin zetazko arropa ukitzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Lehen bi atal horietan ere kokatu dira emakumetasunaren inguruko poema eder eta berritzaileak.  Berria - Kultura   2006-04-18

"Rosseti-ren obsesioa"n, emakumetasun bakarraren arimazko (Victoria) eta haragizko (Eugenia) mamitzeek, Etika-ko bigarren liburuko natura bakarraren pentsamenduzko eta hedadurazko adierazpen paraleloa erakusten dute.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakumetasunetik idazten duzu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus