Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburu horiek izigarriko arrakasta izan baitzuten, haietarik gehienak, egilea bera bizi zelarik anitz aldiz argitaratu ziren, asko zuzenketa eta emendakinekin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.
Ahozko otoitzaz gorago aipatuari, eratxiki otoitzeko asko emendakin, Albi hiriko santa Klaran abat-andre den Ana Ezpeleta nafarrari eskainia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.
Ahantzi nahi duenak oroit du, dio esaera zaharrak, eta emendakin bat ere egin dakioke: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 21. orr.
Proposatu emendakinei eginen zaien harreraren beha dago. Berria - Ekonomia 2006-02-28
Emendakina: Ez zen beste Edipo bat izango, Henryren istorioa hain ondo amaituz gero. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.
Matuszak andereak galde berezi bat eginik, jadanik ikasleer emaiten den laguntzaz bestalde, laguntza emendakin bat egina zaio, 100 eurokoa, estranjerian formakuntza egiteko. Herria 2005-08-04
2003 ko konduen kudeatzeak eman du 239.418 euroko emendakin bat eta onartua izan da 15 bozez eta batek ez du parte hartu. Herria 2004-05-27
Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluari emendakin xume bat bozkatu behar zitzaion: orain arte den "Frantsesa da Errepublikaren hizkuntza" artikuluari "tokiko hizkuntzak errespetatuz... gure ondarearen barne baitira" emendakina nahi zen onartarazi. Herria 2005-02-10
Honela dio bertze emendakin batek: ingurumenari kalte larria eragin dakiokeelarik, botere publikoek, ardura xedea baliatuz, arriskuen ebaluaketa eta behin-behineko neurriak bermatu beharko dituzte, kaltea saihesteko helburuz. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Oinarrizko xedeari, hala ere, emendakinak onartu dizkiote eta ordainketa kopurua urtean 50 eurotan mugatzeko proposamena onartu du Frantziako Legebiltzarrak. Berria - Euskal Herria 2004-07-13
Babes maila handitzeko emendakinak onartzea espero dute erakunde ekologistek. Berria - Gaiak 2004-12-21
1996an Alderdi Demokratak immigrazio legeei eginiko emendakin baten bidez Secret Evidence Law edo Froga Sekretuen Legea onartu zuen. Berria - Mundua 2004-10-21
Hiru emendakin segurik baditu pasarazi nahiak; gasoilaren gaineko tatsa ez dadin emenda, aspaldian lanik gabe direneri orai arte emaiten ziren laguntzak hein berean atxikiak izan diten eta mozkin-zerga ez dadin apal gobernuak aipatu heinean bainan gutixago. Herria 2003-10-23
PSOEk ez du emendakinik aurkeztu eta negoziatzeko prest dago, ERC eta ICV-EUiA, aldiz, ez. Berria - Mundua 2006-01-19
Azken orduko emendakin eta aldaketek legearen espiritua aldatu duela salatu dute talde ekologistek. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Baina, ez zutela osoki amore eman nahi eta, zenbait emendakin eransteko entsegua egin zuten. Berria - Ekonomia 2006-04-12
Zuzenketak: guztira 187 emendakin aurkeztu dira. Berria - Euskal Herria 2004-02-12
Bi txostenek jasotako emendakin partzialei begiratu bat ematean datorren asteko Biltzar Nagusian «joku» gehien eman dezaketen gaiak antzeman daitezke. Berria - Ekonomia 2004-05-14
Epea zabalik egon da proposamen edo emendakin alternatiboak aurkezteko. Berria - Harian 2005-03-08
Lehenengo Emendakinaren aldeko Komitearen laguntza izan arren, [...] Hollywoodeko Hamarrei urtebeteko kartzela zigorra eta milaka dolarreko isuna jarri zizkieten. Berria - Kultura 2006-02-05
BNG Bloke Nazionalista Galiziarrak Espainiako Senatuko Batzordean aurkeztutako beto emendakina onartu zuten BNG, EAJ, CiU eta PP alderdiek, iazko abenduaren 29an onartutako konstituzio emendakinari jarraiki. Berria - Mundua 2004-12-11
emendakin aurkeztu (3); emendakin bat (7)