Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuzenketa 1 iz oker-edo esan dena edo dagoena zuzentzea.

Zalantza, saio eta zuzenketa askoren ondoren baizik ez du ikasten haurrak bere inguruan entzuten duen guztia ebakitzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 188. orr.

Argumentu hauek azkenean bilatzen zena eskuratzen ez badute ere, dena dela, beti onuragarria eta gure judizioen zuzenketarako zerbitzagarria den zerbait eskuratzen dute.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 194. orr.

Hutsegiteen zuzentzeaz eta zuzenketen hutsegiteaz aldez aurretik eduki zuen elkarrizketa labirintiko samarrean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

Demagun andereñoak barru-barrutik bizi duela euskararen kalitatearekiko kezka, eta honako zuzenketa hau egiten diola haurrari: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 150. orr.

Beti estimatuko dugu, ostera, tankera analitikoaren eskuzabaltasuna eta zintzotasuna, Hempelek bere artikuluetako hainbat ideiari egindako berraztertze eta zuzenketa liburuko oin-oharretan ikusten dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

Etnozentrismoaren behar-beharrezko zuzenketa bat izan zen erlatibismoa gure mendearen lehen erdian; baina, batzuen ustez, "zuzenketaren zuzenketa da orain premiatsuki beharra dagoena".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 140. orr.

Txostenak 199 zuzenketa jaso ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Txostenari aurkeztutako zuzenketek gogoeta eta eztabaida egon dela, eta egongo dela, ageri dute.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Elkarrizketaren berri eman bezain laster, Eskoziako BBCk hainbat dei jaso zituen, Poliziak esandakoak gogor salatzen eta BBCri zuzenketa bat eskatzen.  Berria - Kirola   2004-04-01

Zuzenketa ez ezik, barkamena eskatzea exijitu zioten BBCri.  Berria - Kirola   2004-04-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zuzenketa berantiarrak irri motz bat eragin zion, ni are ergelago sentiaraziz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 394. orr.

Zuzenketa erraz bat nahikoa izango da gramatikariaren tresna horiei berez legozkiekeen zentzu bidezkoa eta zehatza emateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 227. orr.

Gizakiaren begia izaten duela beti gainetik, hori ondo frogatua dagoela ikusten da, egia esan, Vitruviok zuzenketa optikoak nola onartzen dituen ikusita, hautemangarritasunaren mesedetan moteldu eta aldatu egiten baitute "proportzioaren" zurruntasun geometrikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 230. orr.

Sistema izatez kaotiko baten partezko zuzenketa bat denez, hizkuntzaren izaerak berak inposaturiko ikuspegia onartzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 168. orr.

Gogaitzen dira zuzenketarik txikiena ere egiten bazaie eta aurkituko dituzte aitzakiarik faltsuenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Sei hilabeteko zuzenketa judizialpean ezarria izan baitzen SAFAM altzairu lantegia joan den otsailean.  Herria   2004-05-13

Poundek zuzenketa publikoa egingo ote duen da orain kontua.  Berria - Kirola   2006-01-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

D'Addosiok auzitegietako paperetan ageri diren zerri, zezen, zaldi, oilar, zakur, aker etabøen auzi asko aipatzen ditu, haien zentzatze eta jokabide zuzenketarako izugarri mesedegarriak, uste izatekoa denez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Zoritxarrez, begiko material optikoen artean ez dago kolore-zuzenketa egina duen kristalinorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Batuketa-zuzenketak egiterakoan okerren bat edo beste egingo zutela aurrez banekien.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

Hizkuntza zuzenketa txikiak gorabehera.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 126. orr.

4 idazlan eta kidekoetan egiten den zuzentzea.

Raimundo Silvak badu, liburu baten zuzenketa bukatzen duenean, bere buruari egun bateko atsedenaldia emateko ohitura osasungarria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 75. orr.

Argitaletxetik deitzen zioten, zuzenketa zertan zen jakin nahi zuten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.

Austrian idazten den alemanari zuzenketak egiten dizkietela Alemanian argitaratuz gero.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.

Gero, zuzenketak egin eta azkenik inprimatu behar da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 320. orr.

Bere ikasliburuaren edizio berri baten zuzenketak egiten laguntzen nion, hartara diru pixar bat irabaztearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 149. orr.

Ez du merezi, egilearen zuzenketak eginik daude, gainerakoa azken zuzenketaren errutina baizik ez da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Balzac-ek berrikusten zituen probez oroitzen ari naiz, hura zuzenketa eta gehiketen piroteknia itsugarria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Azken berrikustea eta aurkezpena: arreta handiko berrirakurketa eta zuzenketa, ezaugarri formalak, inprimatzea, koadernaketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Zuzenketak eta berridazketak egiteko (ortografia, gramatika...). bizpahiru urte emanen zituen jadanik inprimatu liburuen zuzenketak egiteko eta beste berri batzuen inprimatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

Biharamunean, zuzenketa argitara eman behar izan zuten, orrialde baten bazter-bazterrean eta letra txikiz: "atzo zina genion lekuan ezina behar zuen".  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 77. orr.

5 (izenondo eta izenlagunekin)

Zerikusirik ba al du horrek zuzenketa tipografikoarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Esku artatsuz eta amodioz eginiko nire lehen poemak erakusten nizkion, eta berak zuzenketa gramatikalak, lexikalak eta estiloari zegozkionak egiten zizkidan, euskaldun berria nintzen hartan.  Berria - Kultura   2004-10-20

Hori argitaletxeak gordetzen du lehen zuzenketa bukatu ondoren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Azken zuzenketak egin, ohiko klabea idatzi eta behar baino indar handiagoaz zanpatu nuen itzulera-tekla.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Nik neuk egingo dut azken zuzenketa hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.

Adostutako zuzenketen bidez, besteak beste, lan istripuei aurre egiteko milioi bat euro gehiago bideratuko dira.  Berria - Harian   2005-12-30

Nire testua muntatu eta gero azken orduko zuzenketekin zoratu dudan Pantxike Agirreri.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 14. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Litekeena da, baita ere, zuzenketa fase horretan egotea, zeinean idazle batzuk -zoritxarrez ez denak- luzatu egiten diren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 74. orr.

Hemendik aurrera zuzenketa-lanak argibide hauetan esaten denaren arabera bideratuko dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.

Lana aurkezterakoan akademiaren zuzenketa-irizpideak kontuan izan behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 334. orr.

Beren eskuizkribuak eta zuzenketa-orriak aztertzen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 20. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aralarreko Aintzane Ezenarrok aurkeztu zuen proposamena eta, horren aurrean, EAJk eta EAk adostutako transakzio-zuzenketa onartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Bihar ez badut liburu hori inprentan sartzen kristorenak eta bi gertatuko dira, eta dena proba-zuzenketarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.

Ez da hil ala biziko gauza, oker-zuzenketa batek konponduko du afera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.

Ongi da, liburua oker-zuzenketa batez zabalduko da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 108. orr.

8 legegai batean eta kidekoetan, egiten den aldaketa proposamena.

Zuzenketek zuzentarau polemikoa arintzen dute, baina eduki nagusiak bere horretan dirau.  Berria - Harian   2006-02-14

PSOEk aurkeztu asmo dituen zuzenketak salatzea da kanpainaren helburua.  Berria - Harian   2005-11-02

Egitasmoari 197 zuzenketa aurkeztu zizkieten alderdiek: PPk 71, Sozialista Abertzaleek 51, PSE-EEk 51 eta EAJ, EA eta EB-IUk 15.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

UPNk eta CDNk azken unean in voce aurkeztutako zuzenketak piztu zuen Aralarrekoen eta oposizioko gainontzeko kideen haserrea atzoko eztabaidan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

75 zuzenketa aurkeztu dizkiote afiliatuek lehenengo ponentziari eta 169 bigarrenari.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako ez arauzko proposamenari zuzenketa bat aurkeztu zion Gipuzkoako PSE-EEk.  Berria - Kultura   2004-02-12

Txinako Herri Asanblea Nazionalak zuzenketa hori ezarri nahi du 1982. urtean onartu zen Konstituzioaren 33. artikuluan.  Berria - Mundua   2004-03-10

Oposizioak 3.800 zuzenketa jarri zizkion enpresa publikoak pribatizatzeko proposamenari.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Sexu bereko bikoteen arteko ezkontzak galarazteko, Konstituzioari zuzenketa bat egitea onartu zuen herenegun Massachusettseko Legebiltzarrak.  Berria - Harian   2005-04-05

Nafarroako Parlamentuko taldeek proiektuari egindako zuzenketak aztertzeko prest agertu da Etxebizitza kontseilaria.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

245 zuzenketa ailegatu dira osoko bilerara.  Berria - Harian   2005-11-25

Imazen arabera, PSOErekin hitzartutako zuzenketek bermatuko dute proiektua 2010. urterako amaituko dela.  Berria - Harian   2005-10-30

PP, PSE eta SAren zuzenketak izan zituzten eztabaidagai Legebiltzarreko Erakunde eta Herrizaingo Batzordean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Eusko Legebiltzarrean 42 zuzenketa proposatu ditu EAk asmo horrekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

SAk bere zuzenketei eutsiko die «testua hobetu nahian».  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Jarrera kontrajarriak dituzte EAJk, EAk eta EB-Berdeek, eta atzo nork bere zuzenketak defendatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Zuzenketak eztabaidatzen hasiko dira gaur Legebiltzarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

PPk eta PSE-EEk zuzenketa aintzat hartzearen aurka bozkatu zuten, Sozialista Abertzaleak taldea «deseginda» dagoela argudiatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

UPNk eta CDNk gehiengo osoa dute, 27 boto, eta oposizioaren zuzenketa bakarra onartu zuten.  Berria - Harian   2005-12-23

Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien bi zuzenketa baino ez ziren onartu, SAren abstentzioarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Zuzenketak atzera botata, aurrera doa aurrekontuen tramitazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Azkenean ez zen zuzenketa bat bera ere aurrera atera, EAJ, EA eta EB-IUk guztien aurka bozkatu baitzuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Guztira, hiru puntu zituen Ezker Abertzalearen zuzenketak, eta atzo horietatik bi onartu ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

«Ziklo autonomikoaren amaiera iritsi dela jabeturik, lehentasunezko helburuak izan behar du gure herriak bizi duen gatazka politiko eta armatua behin betiko gainditzea», zuzenketaren laugarren atalean azaltzen denez.  Berria - Harian   2006-03-26

EB-Berdeetako legebiltzarkideak dio zuzenketen araberako botoa emango diotela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Zuzenketek jatorrizko testua «erradikalizatu» nahi dutela salatu zuen atzo Leopoldo Barreda PPko eledunak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Martxoan, zenbait kongresukidek Byrd Zuzenketa bertan behera uzteko lege proiekturako proposamena aurkeztu zuten, baina ez atzera ez aurrera geldituta dago kontua.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Byrd Zuzenketa 2000. urtean onartu zuten AEBek, eta hura bultzatu zuen Robert Byrd senatariaren izena darama.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

9 (izenondo eta izenlagunekin)

Estatu Batuetako Senatuak atzera bota zuen atzo sexu bereko pertsonen arteko ezkontza debekatzea helburu zuen zuzenketa konstituzionala.  Berria - Gaiak   2004-07-15

Badira, ordea, zuzenketa berriarekin bat ez datozenak ere.  Berria - Gaiak   2004-09-09

Edonola ere, «ez dago txosten politikoari eginiko zuzenketa ideologiko handirik», esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Atal horri aurkeztu zaion zuzenketa kritikoenak lau kapituluetatik bi kentzea proposatzen du.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

EABk eta Aralarrek erdibideko zuzenketa bat hitzartu zuten, baina ez zuten babes nahikorik erdietsi.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Bilkuran ziren talde politiko guztiek [...] erdibideko zuzenketa hitzartu zuten eta metadona darabilten programetan nahiz antzekoetan porrot egindako droga-hartzaileekin erabiltzea eskatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Askatasunak Hirukoaren hipokrisia salatu nahi du, azaleko zuzenketa honekin beraien aurpegia garbitu nahi dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Saio haietan, 10 lagun (produktore bat, bi zuzendari eta zazpi gidoilari) Bosgarren Zuzenketaren babespean jarri ziren.  Berria - Kultura   2006-02-05

10 (hitz elkartuetan)

Legebiltzarrak atzera bota zuen kontserbadoreek egindako zuzenketa proposamena.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Nolanahi ere, zuzenketa proposamena 2006 urtean jarriko da indarrean, betiere aurrez beste bi urratsak gainditzen baditu.  Berria - Gaiak   2004-03-31

· Buruko arazoak dituzten «gaixo arriskutsuak» atxilotu ahal izango dira Erresuma Batuan, atzo aurkeztutako lege zuzenketa onartzen bada.  Berria - Gaiak   2004-09-09

Gay eta lesbianen eskubideen aldeko erakundeen arabera, ordea, lege zuzenketa ez zen beharrezkoa.  Berria - Gaiak   2004-08-05

11 atalkako zuzenketa (20 agerraldi 9 artikulutan) zuzenketa partziala.

Hain justu ere, Sozialista Abertzaleak taldeak 7 atalkako zuzenketa aurkeztu dizkio testuari, EAJk 17, EAk 42 eta EB-IUk 69.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Eztabaidaren hasieran iragarri zuen atalkako zuzenketen bitartez defendituko zutela euren proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Atalkako zuzenketak eztabaidatzea eta osoko bilkuran eztabaidatuko den azken txostena egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Aste honetan, EAJren legebiltzarkide taldeak Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenari atalkako zuzenketak aurkeztu dizkio.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

12 osoko zuzenketa (234 agerraldi, liburu 1 eta 106 artikulutan)

Bost alderdik aurkeztu diete osoko zuzenketa aurrekontuei PP, CiU, EAJ, BNG eta EA, baina IUren eta ERCren sostenguarekin denak atzera botako ditu PSOEk.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Ibarretxeren Planari jarritako osoko zuzenketa aurkeztu zuen atzo Sozialista Abertzaleak taldeak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

PPk eta Sozialista Abertzaleak taldeek osoko zuzenketak egin dituzte, eta PSE-EEk ehunka zuzenketa aurkeztu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Nafarroako aurrekontuei ezarritako osoko zuzenketak ez dituzte onartu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Osoko zuzenketa gisa sailkatu zion Mahaiak ekimena eta, eztabaidaren egunean, erretiratu egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Martxoko autoaren aurrean, bere testuari osoko zuzenketa aurkeztu zion Gobernuak berak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 40. orr.

Osoko zuzenketak aurkeztu dituzten taldeek [...] beren zuzenketak gordeko balituzte, haien eztabaida osoko bilkuran egingo litzateke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Haiek proposaturiko osoko zuzenketa «terrorismoaren kontrako itunaren espirituaren aurkakoa» dela dio PPren oharrak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Sozialistek, eurek aurkeztutako zuzenketetan oinarri-oinarrizkoak diren hiru proposamen Etxebizitza Sailak aintzat hartu ezean, kontrako botoa emango dute batzarrean osoko zuzenketak aztertzen direnean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

EB-IUk osoko zuzenketa tramiterako ez onartzea ez zutela espero aitortu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

SAren ustez, bere osoko zuzenketa aintzat ez hartzea «oinarrizko eskubideen urraketa nabarmena» izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Lan-talde horrek osoko zuzenketak eztabaidatu eta bozkatu ostean, adituen ekarpenak jasotzeko epea zabaldu zuen, Jaurlaritzaren egitasmoa osatze aldera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Osoko zuzenketez gain, 1.227 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte: PSNk 171, IUN-NEBk 201, Aralarrek 247; EAk 313, eta EAJk 264.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Madrazo «pozik» agertu zen Jaurlaritzaren egitasmoak osoko zuzenketak «gainditzea» lortu duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Ika-mika sortu da berriro Eusko Legebiltzarrean, oraingo honetan osoko zuzenketen bozketa sistemaren inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

13 osotasunezko zuzenketa (2 agerraldi, artikulu 1ean) osoko zuzenketa.

SAk, berriz, osotasunezko zuzenketa aurkeztu zuen, testu alternatiboaren gisara antolatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Atzera egin behar izan zuen atzo, arautegian oinarriturik, horri jarraiki ez baitago legezko proposamenei osotasunezko zuzenketarik aurkezterik.  Berria - Kirola   2006-04-09

14 zatikako zuzenketa (28 agerraldi, 19 artikulutan) zuzenketa partziala.

Irailaren 16an Aralarren osoko zuzenketa bat eztabaidatuko dute Parlamentuan; legea atzera botatzen ez badute, gero zatikako zuzenketak eztabaidatuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-09-12

EAJk Udalbide elkarteari diru sail bat bideratzeko aurkeztutako zatikako zuzenketak ere ez zuen aurrera egin.  Berria - Harian   2005-12-30

Legebiltzar taldeek aurkeztutako zatikako zuzenketak aztertzeko lan taldea sortuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

SAk eta PPk eutsi egin zieten beren 37 eta 95 zatikako zuzenketei; hala ere, denak bertan behera geratu ziren.  Berria - Harian   2005-02-18

Euskal Kontseilu Judizialaren eskumenak eta jurisdikzio-organoak zehazten dituzten artikuluei aurkeztutako zatikako zuzenketak hizpide izan zituzten atzoko saioan legebiltzar taldeek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

15 zuzenketa partzial (68 agerraldi 35 artikulutan)

PPk, berriz, osoko zuzenketa aurkeztu zion txostenari, eta zenbait zuzenketa partzial.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Zuzenketa partzialak eztabaidatu bai, baina ez dituzte bozkatu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Sozialista Abertzaleen zuzenketa partzialak aztertzen ari ziren unean Juan Maria Atxutxa Legebiltzarreko presidenteak hitza hartu zuen.  Berria - Harian   2005-02-18

Berdintasunerako Kontseilua eta Emakumearen Euskal Kontseilua eratu beharra agertu du SAk zuzenketa partzialetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Osoko zuzenketaz gain, zuzenketa partzialak ere aurkeztuko ditu SA taldeak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Hori dela eta, zuzenketa partzial gisa kalifikatua izatea proposatu zuen Bilbaok.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Sozialista Abertzaleek, berriz, osoko zuzenketa bertan behera utzi eta negoziatzeko eskaintza egin diote Jaurlaritzari .  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atalkako zuzenketa (3); aurkezturiko zuzenketa (4); aurkeztutako osoko zuzenketa (5); aurkeztutako zuzenketa (12); aurkeztutako zuzenketa partzialak (5)

egindako zuzenketa (5); eginiko zuzenketa (4); eginiko zuzenketa partzialak (3); erdibideko zuzenketa (5); hainbat zuzenketa onartu (3)

jarritako osoko zuzenketa (7); jarritako zuzenketa (3); konstituzioari zuzenketa (4); lege zuzenketa (3)

oker zuzenketa (3); osoko zuzenketa (142); osoko zuzenketa atzera (3); osoko zuzenketa aurkeztu (37); osoko zuzenketa aurkeztuko (9); osoko zuzenketa bana (6); osoko zuzenketa bat (6); osoko zuzenketa bertan (3); osoko zuzenketa gisa (14); osoko zuzenketa jarri (6); osoko zuzenketa moduan (4); osoko zuzenketa tramiterako (6); ppk osoko zuzenketa (5); proposamenaren zuzenketa (3); proposamenari osoko zuzenketa (4); saren osoko zuzenketa (4); saren zuzenketa (6); taldearen zuzenketa (3); testua osoko zuzenketa (7)

zatikako zuzenketa (5)

zuzenketa aintzat (4); zuzenketa asko (4); zuzenketa atzera botatzeko (3); zuzenketa aurkeztu (73); zuzenketa aurkeztu ditu (6); zuzenketa aurkeztu dizkio (5); zuzenketa aurkeztu dute (3); zuzenketa aurkeztu zioten (6); zuzenketa aurkeztuko (13); zuzenketa baino gehiago (3); zuzenketa bana aurkeztu (4); zuzenketa bat aurkeztu (5); zuzenketa baten bidez (5); zuzenketa batzuk (10); zuzenketa bertan behera (8); zuzenketa bidez (3); zuzenketa bozkatu (3)

zuzenketa egin (13); zuzenketa egin dizkiote (3); zuzenketa egitea (4); zuzenketa egiteko (8); zuzenketa eskatu (3); zuzenketa gisa (15); zuzenketa gisa kalifikatzearen (5); zuzenketa guztiak (9)

zuzenketa horren bidez (3); zuzenketa jarri (12); zuzenketa judiziala (3); zuzenketa judizialean (3); zuzenketa lanak (5); zuzenketa moduan (6); zuzenketa nagusiak (3)

zuzenketa onartu (14); zuzenketa partzial (15); zuzenketa partzial aurkeztu (11); zuzenketa partzialak (33); zuzenketa partzialak aurkeztu (4); zuzenketa partzialak ere (3); zuzenketa partzialak eztabaidatu (3); zuzenketa partzialak eztabaidatzen (3); zuzenketa partzialen (11); zuzenketa partzialen eztabaida (4); zuzenketa proposamena (3); zuzenketa proposatu (3); zuzenketa tramitera (4); zuzenketa tramiterako (6); zuzenketa ugari (3)

atalkako zuzenketak (8); atalkako zuzenketak aurkeztu (4); aurkeztu dizkiote zuzenketak (3); aurkeztutako osoko zuzenketak (8); aurkeztutako zatikako zuzenketak (7); aurkeztutako zuzenketak (25); beren zuzenketak (5)

egin beharreko zuzenketak (3); egindako zuzenketak (13)

jarritako zuzenketak (3)

oharrak eta zuzenketak (3); onartutako zuzenketak (3); osoko zuzenketak (50); osoko zuzenketak atzera (10); osoko zuzenketak aurkeztu (9); saren zuzenketak (4); testuari zuzenketak (7); testuari zuzenketak aurkezteko (4)

zatikako zuzenketak (15); zatikako zuzenketak eztabaidatuko (3); zirriborroari aurkeztutako zuzenketak (3); zuzenketak aintzat (3); zuzenketak atzera bota (13); zuzenketak aurkezteko (28); zuzenketak aurkezteko epea (19); zuzenketak aurkeztu (23); zuzenketak aurkeztu dituzte (3); zuzenketak aurkeztu zizkioten (3); zuzenketak aztertzeko (5); zuzenketak aztertzen (6); zuzenketak banan banan (3)

zuzenketak egin (11); zuzenketak eginez (3); zuzenketak egiteko (8); zuzenketak egiten (3); zuzenketak eztabaidatu (7); zuzenketak eztabaidatuko (5); zuzenketak eztabaidatuko dituzte (3); zuzenketak eztabaidatzeko (4); zuzenketak eztabaidatzen (3)

zuzenketak onartuko (3); zuzenketak onartzen (3); zuzenketak proposatzeko (5); zuzenketak proposatzeko epea (4)

osoko zuzenketan (5)

osoko zuzenketaren (6); zuzenketaren arabera (6); zuzenketaren aurka (3)

inolako zuzenketarik (3); osoko zuzenketarik (5); zuzenketarik aurkeztu (7); zuzenketarik egin (5)

aurkeztutako zuzenketek (5)

aurkeztutako zuzenketekin (3)

atalkako zuzenketen (8); atalkako zuzenketen eztabaida (3); aurkeztu dizkioten zuzenketen (3); aurkeztutako osoko zuzenketen (4); aurkeztutako zatikako zuzenketen (5); osoko zuzenketen (19); osoko zuzenketen eztabaida (10); osoko zuzenketen eztabaidan (3); zatikako zuzenketen (6)

zuzenketen artean (3); zuzenketen bidez (5); zuzenketen bitartez (4); zuzenketen eztabaida (21); zuzenketen eztabaida amaitu (3); zuzenketen eztabaidan (7); zuzenketen eztabaidarekin (7); zuzenketen eztabaidari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus