Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eltzekari iz eltzean, barazkiekin-eta, prestatzen den janaria. ik lapikoko.

Ipini sutan eltze handia eta egin eltzekaria profeta-taldearentzat.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,38

Eltzekarirako barazki sorta lotuak ere saltzen zituen: lau porru, hiru azenario, txiribi bat, bi arbi, bi apio hosto.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Behin batean, Jakob eltzekaria egosten ari zela, oihanetik itzuli zen Esau, oso nekatua.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 71. orr.

Aterpean sartu orduko eltzekariaren usain onak eta profeta itxurako gizon irribarre bizardunak desarmatu naute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.

Eltzekari, ahateki, gasna eta beste 15 e.  Herria   2003-11-13

Jabea dirudienak prestatutako eltzekaria jan dugu, bost lagunek batera ontzi handi beretik zuzen zerbitzatuz, tresna bakarra atzamarrak zirela.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 43. orr.

Izan ere, hobeak egongo dira buñueloak kartzela honetako eltzekari zakarrak baino.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Eltzekari pozoitua.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,38 tit

Hemen, bederenik, materia jatorra saltzen dizute: legatza beti da legatz, urraburua beti da urraburu, betiko eltzekaria benetako osagarriz dago egina.  Berria - Kultura   2004-12-26

-Hor aurrean lurrina dariola dagoen azpil handi horrek eltzekari lodia izan behar du noski.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 179. orr.

Irrisa egosiaz osatu eltzekari mota berezi bat badago ere: 'Kongi'.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 88. orr.

Pasta eltzekaria eta xerriki 'Dim Sum'-ak besterik ez zituzten hartu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus