Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
elektrotresna (ETCn 2.868 agerraldi; orobat elektratresna ETCn 31 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian etxetresna elektriko agertzen da) iz tresna elektrikoa. ik elektrogailu; elektrodomestiko.
1888. urtean, Buffaloko gobernadoreak Westinghouse elektratresnen enpresari enkargua egin zion aulki elektrikoa fabrika zezan.vBehekoan sukaldea egongo zen, leku eguteran eta elektratresnarik sofistikatuenekin ongi hornitua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.
Jakiz eta edariz oparo hornituak zeuden, baita aisiarako materialez ere: telebista, musika-kate, bideo, DVD, elektratresna... Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 15. orr.